Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Uda honetan etxeko lanak?

Birusak errotik baldintzatu du joan den ikasturtearen erritmoa, eta gurasoek, hezitzaileek eta ikasleek trantsizio gisa hartuko dute uda. Galdera hortxe dago, dena den: nolakoak izan behar dute opor hauek?

Cesar Bona: “Humanizatu egin behar da heziketa eta berdinzalea egin” (Hirugarren zatia)

Zerk huts egiten du, oro har? 

Desagertu egin da Filosofiaren ikasketa, ikasketa kritikoa sustatzeko joera. Eta pisu gutxi dute arteak, musika ikasketek edo osasun arlokoek, emozionala barne. Eztabaida politikoetan 30 segundo bakarrik eskaintzen bazaizkio hezkuntzari… ez dugu modurik izango aurrera egiteko. Epe luzeko inbertsio bat da. Baina hezkuntzan, gaur hasten da etorkizuna.

Zergatik ez izan hezkuntza eredu bat Espainian, hezkuntzari buruzko itun handi bat estatu mailan? 

Nire pentsamendua oso oinarrizkoa da. Beti gai berean egiten dugu topo: Erlijioa sartuko den edo ez ikasketa planean. Intereseko gai bakarra dela dirudi munduan. Edo ikastetxe itunduak edo publikoak komeni zaizkigun. Hor bukatzen da eztabaida. Talka egiten dute politikoki, eta ez dute egiten gogoeta gehiagorik. Klase politikoak entzun egin behar die irakasleei, familiei eta haurrei. Eta utzi egin behar zaio helduen ikuspegia erdigunean jartzeari. Behar dugu eskolek oroitaraztea izaki sozialak garela eta elkarrizketan, bizikidetzan eta parte-hartzean hezi behar dela. Nire beldurra da, hau guztia bukatzean, administrazioek inertziari heltzea eta betikora itzultzea. Hitz bat baldin badago esperantzari atxikia, hezkuntza da hitz hori.

Zertarako bidaltzen ditugu seme-alabak eskolara? 

Elkarrekin bizitzen ikas dezaten, harremantzen, izaki osoak eta zoriontsuak izan daitezen. Borroka egin behar da helburu horien alde. Edukiak garrantzitsuak dira, baina denbora eman behar da haurrek elkar ezagutu dezaten eta irakasleek ere ezagutu ditzaten. Ikasgaiek harremana izan behar dute elkarren artean eta neska-mutilen bizitzarekin.

Gurasoek nolako zeregina eduki behar dute hezkuntzan? 

Kezka handia dago osasunarekin, egoera ekonomikoarekin eta sozialarekin, eta hezkuntzarekin ere egon behar luke. Ziurgabetasun handia dago. Garrantzitsua da haurrek jakitea, eta gurasoek adieraztea, hau bukatzen denean irakasleak hor egongo garela. Lana eta eskola bateratzea funtsezko alderdi bihurtu da. Haurtzaroaren inguruko erabakiak hartzeko, lehenik berreskuratu egin behar duzu zu izan zinen haurra; gainerakoan, oso ñabardura garrantzitsuak utziko dituzu bidean. Enpatia globaleko ariketa bat da. Ez dut irudikatzen eskola bat non haurrak aterako diren gaitasunik gabe elkarrizketan aritzeko, elkarrekin bizitzeko edo ingurumena edo inguruko pertsonak errespetatzeko.

Etorkizuneko eskola

Las escuelas que cambian el mundo liburuan, Cesar Bonak Espainiako zazpi ikastetxeren adibideak biltzen ditu, eredugarriak izan daitezkeelakoan hezkuntza arloko aldaketa abian jartzeko. “Aukera izango bagenu koktel batean bezala nahasteko eskola horiek egiten duten guztia, jarriko genukeen lehen osagaia zentzua izango litzateke, gero neska-mutilei entzuteko jarrera, ikastetxean eta gizartean parte hartzeko gonbita. Ez dituzte kontuan hartzen emaitza akademiko onak bakarrik, baita pertsonalak ere”, azaldu du Bonak. Ikastetxe horietan, haurrek ahotsa dute, entzun egiten diete eta gonbita egiten diete ikastetxean eta gizartean parte hartzera. “Erabat miresgarria iruditzen zait ulertaraztea izaki sozialak garela eta ematen duzun pauso bakoitzak inguruan duzun guztian eragiten duela. Entzunak sentitzen dira, baloratuak eta ikusi egiten dute baliagarriak direla, inplikatzen direnean eta jendeak erantzuten duenean, gauzak badoazela”, baieztatu du. Hezkuntza sistemaren bilakaera horretan, irakasleek zeregin garrantzitsua dute. Bonak dioen bezala, gaur egun milaka irakasle ari dira etengabe trebakuntza jasotzen atzerrian, batez ere emozioen kudeaketan. “Garrantzitsuena da ikaskuntza hori guztia ikasleei helaraztea”, erantsi du.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak