Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Uda honetan etxeko lanak?

Birusak errotik baldintzatu du joan den ikasturtearen erritmoa, eta gurasoek, hezitzaileek eta ikasleek trantsizio gisa hartuko dute uda. Galdera hortxe dago, dena den: nolakoak izan behar dute opor hauek?

Cesar Bona: “Humanizatu egin behar da heziketa eta berdinzalea egin” (Bigarren zatia)

Zer egiten du gaur egungo hezkuntza sistemak? 

Betikoa. Neurrigabeko presioa eragin haurrei eta irakasleei. Hainbeste eduki eman behar da haurrak trebatuta irits daitezen Batxilergora, jada ez baitaiteke kontuan hartu bestelako beharrizanik, eta hori absurdoa da. Uneotan osasuna da garrantzitsuena. Eta zenbat denbora eskaintzen zaio eskoletan? Egintzat ematen diren gauza asko ez dira egiten. Hipoteka edo argiaren faktura interpretatzea, kontuak kontrolatu eta egitea hilabete bukaerara heltzeko… Horrek lekua behar luke eskolan, curriculumaren itxitasunetik harago.

Nolakoa izan da hezkuntza itxialdian? 

Oso irakasle onak daude. Itxialdian egon gara, baina esperientzia sinetsezinak bizi izan ditugu. Familiek ere mugiarazi dute hau. Irakasleei eta gurasoei eman dezaketena bakarrik eska dakieke. Aurrez aurre egotea, ikasgelan egoteko era eta bizikidetza funtsezkoak dira. Baina ez badago denborarik eduki guztiak azaltzeko, nola konpon dezakegu? 

Hezkuntza al da egiazko igogailu soziala? 

Badago eskola bat zera pentsatzen duena: gizartearen ispilu dela. Eta hobetu egin behar dugu gizartea. Ohiz kanpoko egoera honetan, eztabaidan aritu dira haur guztiek gainditu behar ote zuten ikasturtea. Askok pentsatzen du baietz, eskolak izan behar lukeela igogailu sozial onena. Bidezkoa litzateke ongi zihoazenek gainditzea ikasturtea, baina bizkarrean motxila handi bat daramatenentzat zailagoa da. Gelditu egin behar da eta sendotu. Eztabaida hori sortu zen gauean nik ez nuen lorik egin, burura etengabe etortzen zitzaidalako ‘justizia’ hitza, hainbat galderarekin. 

Hezkuntza sistema hau gai al da ikasleen beharrizan guztiei erantzuteko? 

Hezkuntzak esan nahi du beharrezko formazioa eman behar dela harreman egokian jarrai dezaten beren buruarekin, inguruan dituzten pertsonekin eta bizi diren munduarekin. Bestela, zertarako ari gara hezten? Zeren alimaleko energia pila xahutzen baita. Hauxe izango litzateke bidegabea: hau pasatzean gu ez aldatzea; ez luke ezertarako balioko. Aukera bat ematen ari zaigu bizitza. Hezkuntza hobea eta berdinzaleagoa eman behar dugu. 

Zer iruditzen zaizu alarma egoeran erabili den metodoa, non gurasoek zeregin aktiboagoa jokatu behar izan duten seme-alaben hezkuntzan?

Familia askok ez du izan baliabiderik, eta hezkuntza ez da gelditzen: aurrean eramaten ditu horri heltzen ez diotenak. Neska-mutil askori ez zaizkie iritsi etxeko lanak edo gurasoek ezin izan diete lagundu. Hori arazo handia da. Ez daukagu ereduzko proiekturik. Ezagutu ditut krisian zeuden eskolak, ikasleak ez zihoazela oso ongi eta ixteko zorian zeuden, baina norabidea erabat aldatu zuten eta gehiago parte hartzera gonbidatu zituzten familiak eta haien seme-alabak, ikuspegi humanoagoarekin. Lortu zuten eraldatzea. Kontua ez da eduki gehiago txertatzea, hezkuntza humanizatzea baizik.

Beti hitz egiten digute Finlandiaz edo iparraldeko herrialdeez eredu gisa, non eskola porrota edo absentismoa txikiagoak diren gureak baino. 

Testuinguru desberdinak dira. Seguru zerbait ikas daitekeela Finlandiatik eta Argentinako eskolaren batetik… Adibideez hizketan jarraitzen dugu, baina ez ditugu hemen ezartzen. Gure herrialdean, lau ikasletatik batek ez ditu bukatzen ikasketak. Eta errua ez da Bigarren Hezkuntzarena, sistema osoarena baizik. Bistan denez, zerbaitek huts egiten du. Beharrezkoa litzateke analogiak egitea adin helduaren, haurtzaroaren eta nerabezaroaren artean. Eskolan, 45 minututik behin, zortzi orduz, aldatu egiten ditugu ikasgaiak, eta aurrekoak ez du zerikusirik hurrengoarekin. Horretarako ez da behar mentalizazio handirik. Hori beti egin izan dugu. Eta ez badago edukien arteko harremanik artean, literaturan edo matematiketan, zertarako balio dute ikasgai horiek? Datu zerrenda bat baino ez dira ebaluazioa egiteko, eta sistemak berak behar du ebaluazioa.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak