Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Uda honetan etxeko lanak?

Birusak errotik baldintzatu du joan den ikasturtearen erritmoa, eta gurasoek, hezitzaileek eta ikasleek trantsizio gisa hartuko dute uda. Galdera hortxe dago, dena den: nolakoak izan behar dute opor hauek?

Cesar Bona: “Humanizatu egin behar da heziketa eta berdinzalea egin”

Global Teacher Prize saria irabazteko hautagaia

Ezaguna egin zen 2014an, Global Teacher Prize saria irabazteko hautagai izendatu zutenean eskolak emateko bere moduagatik (irakasleen Nobel saria da). Ordudanik, hezkuntzaren arloan ereduzko ahotsa bihurtu da Lehen Hezkuntzako irakasle hau Espainian. Ingeles Filologiako lizentziaduna da Cesar Bona, eta Atzerriko Hizkuntzan diplomaduna Zaragozako Unibertsitatetik. Itxialdian eman ditugun hilabeteen ondotik, hezkuntzaren etorkizunaz hitz egin dugu harekin. 

Irailetik aurrera gerta ote liteke eskolak ez ematea aurrez aurre? Prestatuta al gaude?

Pilatzen ari zaizkigu zalantza guztiak eta, aldi berean, erantzun guztiak. Bakoitza bere egoeran bizi izan da, eta bere iritzia du horretan oinarrituta. Iritzi bat ematetik harago, beharrezkoa da gauzak lasaitzea eta funtzionatzea. Delikatua da, batez ere adingabeei buruz ari garelako. Heldu batek uler dezake zer-nolako erantzukizuna duen eta zein diren jarraitu beharreko arauak, urratu ezinekoak. Haurretan dena da jakinmina, mugitzen ari dira etengabe. Ea nola egin daitekeen. Iritzi bat eman aurretik, sistemarekin asmatzea da beharrezkoa. Gaixotasun honek denok aldatu bagaitu, nahi nuke hezkuntza ere aldatu izatea, funtsezkoa baita. 

Hortaz, Covid-19ak sistema aldatzeko aukera emango digula uste al duzu? 

Hezkuntzaz hitz egiten denean, “ebaluatu” eta “azterketa” dira gehien entzuten diren hitzak. Sistema da une honetan aztertu beharrekoa, galdera asko eta asko egiten ditugulako eta kontua ez da erantzunak bilatzea, gogoeta aldatzea baizik. Funtzionatzen al du egungo hezkuntza sistemak? Arrakastatsua al da? Milaka irakasle daude beren burua trebatu nahian eta beren onena eman nahian neska-mutilei, eta milaka familia ere bai heziketa hobea desiratuz. Baina sistema immobilista bat mantentzen dugu, non errealitateak egokitu behar duen curriculumera, eta ez alderantziz. Bizitzan hezten da, eta ez bizitzarako. Eskola ez da burbuila bat, eta badira tresna funtsezkoak hezkuntza urrutitik gauzatzeko, baina gabezia asko ere ari gara antzematen. Galdera hauxe egin behar dugu: zertarako balio du hezkuntzak?

Hezkuntza sistemak zertarako prestatu behar ditu haurrak? 

Hartzen diren erabaki guztien erdigunean helduen ikuspegia dago: haurrengan pentsatzen dugu, baina ez dugu pentsatzen haurrek bezala. Bada garaia haien lekuan jartzeko. Pandemiaren aurreko garaiaz eta honen ondorioez pentsatzen badugu, ohartzen gara funtsezkoak direla erresilientzia, emozioen kudeaketa, beldurrena, amorruarena eta frustrazioarena. Hori hezi egin behar da eta gizakien zati da. Hezkuntza ez dezakegu ardaztu edukietan bakarrik, eta badirudi horrek baizik ez duela axola egun hauetan. 

Zer behar da hezkuntza hobetzeko? 

Ez da erraza erresilientzia zer den azaltzea, eta ez da erraza azaltzea zer den enpatia, norbere buruarekiko errespetua, besteenganakoa, beste kulturekikoa, ingurumenaren gainekoa… Eta ez da erraza konpromiso sozialean heztea, baina funtsezko kontuak dira. Horiek dira zeharkako edukien tresnak, baina hain dira garrantzitsuak, ikasgai guztietan landu behar baitira. Ikasgaiek hainbeste eduki izaten dute, askotan ez baita funtsezkoa lantzen denbora falta izaten delako. Oinarrizkoa da, halaber, ikasleek ulertzea desberdintasunak opari bat direla, ez eragozpen bat. Inplikatzen den jendea nahi dugu inguruan, pauso bat eman dezala harago, konpromisoa har dezala gauza berriak egiteko. Hori ere hezi egiten da. 

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak