Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Sekula ez da berandu hasteko (baina ongi)

Itxialdiko asteak pasatu ondoren, lasterkariz eta kirolzalez bete dira kaleak. Horietako askok lehenbiziko aldiz jantzi dituzte kirol oinetakoak. Beste batzuk, berriz, arrakastarik gabe itzuli dira hainbeste maite duten zaletasunera: luzaroan geldirik egon ondoren, lehen saialdian egin dute atzera. Oroit dezagun zer komeni den lasterraldiaz gozatzeko.

Geldirik egon ondoren, kontuz hasi

Edozein kiroli ekiten diogularik, mantso-mantso hasi behar da beti, presarik gabe, eta ongi jakinda noraino irits gaitezkeen. “Kontua ez da hamar urte kirolik egin gabe egon edo sekula lasterka ibili ez eta goiz batean maratoi erdi bat egiten saiatzea”, adierazi du Victor Garciak, Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako lizentziadunak (olinpiar atleta izan zen). “Ezagutza falta handia dago”, azpimarratu du. Presaka ibiltzea beti da kalterako, baita kirolean ere. Hain zuzen, lesiorik gehienak jarduera faltari edo gehiegizko pisuari lotuta daude, horiek dira pelbisaren etsairik handienak: oinak hainbeste aldiz jotzen dutenez lurra, mina sumatzen du. Lasterka egitera atera aurretik, ongi jakin behar da zer egin eta zer ez giharrei edo artikulazioei kalterik ez eragiteko (batez ere, belaunei, orkatilei eta aldakari). 

Erritmoa errespetatzea

Lasterraldi jarraitu leunak eginez hasi behar da eta core-ko lanekin konbinatu (bizkarraldea, gerrialdea eta pelbisa), gorputzaren erdialdea egonkortu eta sendotzeko. Norberaren erritmoa errespetatzeko eta intentsitatea kontrolatzeko, inola ere ez da joan behar komeni den baino azkarrago eta gorputza ez da bortxatu behar prest ez dagoen ariketak egitera. “Lehenbiziko egunean 8 kilometro egiten badituzu jarraian, lesionatu egingo zara edo desmotibatu edo lehen eginda geldituko zara”, ohartarazi du aditu horrek. Ona izaten da, halaber, lasterraldiak beste jarduera batzuekin txandakatzea, adibidez pilateseko ariketekin eta igeriketarekin, sasoi fisikoa eta iraupena hobetzeko. Eta saihestu egin behar lirateke muturreko jarduerak, adibidez crossfit-a, muskulazio lanak eta pisuak, horiekin ere lesionatu egin baikaitezke ongi egin ezean, “nahiz eta berez ez diren jarduera arriskutsuak”, aipatu du entrenatzaileak. 

Taldean lasterka egiteko irrika

Taldean ateratzea plan bikaina izaten da lasterka ibiltzea maite dutenentzat: morala ematen du eta ugaritu egiten ditu endorfinak. Baina Covid 19aren mehatxuarekin, eta distantzia soziala bi metrotan ezarri duten arren, adituen gomendioa da 10 metroko tartea uztea lasterka egitean edo bizikletan ibiltzean: mugimenduan gaudela kanporatzen diren birus partikulak airean gelditzen dira hegan bezala, eta kutsatu egin ditzakete igorlearen atzetik gertu samar heldu direnak. 

Lo egin eta jan

Ez da komeni lasterka egitera ateratzea otordu nagusien ondotik: bi edo hiru ordu utzi behar dira digestioa egiteko. “Eta ez da ona entrenamendurik gogorrenak egunaren azken ordurako uztea ere, saio horiek arrastoa uzten baitute nerbio sisteman eta bihotz-hodien sisteman, eta kalte egin diezaioke loaldiari”, azpimarratu du Armisenek. Atsedena, hain zuzen, erregai ikusezina (eta funtsezkoa) da edozein lasterkarik errendimendu ona eduki dezan. 

Gorputzak erabakitzen du denbora

Adituak bat datoz: lasterkariaren esperientziak eta mailak esango du zenbat denborako saioa egitea komeni den. “Hutsetik hasten diren pertsonetan, gauza handia izan daiteke bost minutu jarraian lasterka egitea”, ziurtatu du Armisenek. Running delakoan hasteko metodo ona izaten da txandakatuz joatea oinez eta lasterka egiten diren serieak: minutu bat, bi, hiru oinez, eta beste hainbeste lasterka, lerro zuzenean. Aurreratu ahala, handitu egingo da ariketaren iraupena. “Lehenbiziko saioek ez dute iraun behar ordu erdi baino gehiago, lasterraldiak barne. Mantso-mantso, presarik gabe, ordubeteko saioak egitera iritsiko gara”, adierazi du Victor Garcia entrenatzaileak. Jarraitutasunez aritzeak ekarriko du arrakasta (edo porrota). “Pertsona batek bi egunez egiten badu lasterka, litekeena da nagia sartzea, uztea eta, berriz lasterka hastean, sekula ez du lortuko azken helburua: errendimendu fisikoa hobetzea eta ongi sentitzea”. Eta hori da kontua: uda honetan lasterleku osasungarri bihurtzea gure inguruak.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak