Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Pandemiak baditu ondorio psikologikoak

GOIZETIK GAUERA ALBISTE TXARRAK SALDOAN ETORRI ZAIZKIGU ETA ORDUAK ETA ORDUAN EMAN BEHAR IZAN DITUGU ETXEAN. BUKAERA GERTUAGO DAGOEN HONETAN, BI ADITUK LAGUNDU EGINGO DIGUTE LEHENGORA ITZULTZEN, NAHIZ ETA JAKIN GAUZAK EZ DIRELA LEHEN BEZALAKOAK IZANGO. BAINA SAIATU BEHARRA DAGO.

Ingururik hurbilena: etxekoak

Bikotekidea. Txinako Xi’an hiriko erregistroen bulegoan lan egiten duen funtzionario batek Global Times egunkariari kontatu zionez, berrogeialdiko egunak pasatu ahala, ugaritzen ari ziren dibortzio eskariak. Horren azalpena izan liteke konfinamendu garaian ez zaigula batere erraza egiten halako bizikidetza estua aurrera ateratzea. Espainiako Estatuan, INEren datuen arabera, irailean izaten da banaketa eta dibortzio eskaera gehien; itxura guztien arabera, oporraldian bikoteek elkarrekin denbora gehiago pasatu behar izaten dutelako eta hor gatazka gehiago azaleratzen delako.

  • Zer egin dezakegu. Oraingoa bezalako konfinamendu egoera batek proba gogorra jartzen dio bikoteari. Sendotuta atera gaitezke, baina ahulduta ere bai. Egoera zailtzen hasiz gero, asertibitatearen bidea proposatzen dute gure adituek. “Ez ditugu errudunak bilatu behar, eta ez dugu kateatu behar traba egin digun horretan; gure bikotekidearen jarrera atseginei begiratu behar diegu, gustatu zaizkigun gauzei. Gure emozioak adierazteko garaian, mezuak egoki azaltzea komei da, “ni honela edo bestela sentitu naiz” esanez, eta ez “zuk hau edo hori egin didazu”. Distantzia hartzea ere komeni da: berrogeialdian egon garen bitartean, agian handietsi egin ditugu arazoak; konfinamendua bukatzen denean, egiaz duten garrantzia eman ahalko diegu desadostasunei eta, orduan, bikotean partekatu ahalko ditugu, lasaitasunetik eta sosegutik.

Hurbileko familia. Arlo honetan aukera gisa ikus dezakegu koronabirusaren krisia, harremanak sendotzeko, aztertzeko, gozatzeko eta baita tentsioak arindu eta zauri zaharrak ixten saiatzeko ere, halakorik egongo balitz.

  • Zer egin dezakegu. Oinarri-oinarrian, gozatu. Eta bizi izan dugunetik ikasi harremanak estutzeko. Dei gehiago, harreman gehiago. Pasatu duguna, sentitu duguna ez ahaztea da kontua, eta zentzua eman eta gure bizitzan barneratzea. Igandeetako bazkaria, elkar ukitzea, besarkatzea, larruazala: xehetasun txikiak, berriz ere indar betea hartu dutenak eta berriz galdu behar ez genituzkeenak. Ekin diezaiegun berriz.

‘NOK’-aren tirania

Espainiako Psikiatria Elkartearen arabera, herritarren %2,5 inguruk jasaten dute nahasmendu obsesibo konpultsiboren bat (NOK). Ohikoena garbitasunarena izaten da; hori jasaten duenak uste izaten du kutsatzeko arriskuan dagoela, eta garbia garbitzen aritzen da etengabe, inolako beharrik gabe. Ohikoa izaten da pazienteek behin eta berriz garbitzea eskuak, desinfektatzeko produktuak erabiltzea, beste pertsonak ukitu nahi ez izatea… Ezaguna egiten zaigu, ezta? Birusaren kontra ere horrelaxe jokatzeko esan digute, NOK mota hori jasaten duten pertsonek egunero egiten duten bezala. Eta horrek, adituen esanetan, are antsietate handiagoa eragin diezaieke pertsona horiei: orain arte obsesio bat zeukatela esan diete, eta orain arau bihurtu da. Eta inguruan dituztenak ere desinfektatzeko produktuen eta maskaren bila ikusten dituzte erotu beharrean. Osasun krisi honen ostean, gerta daiteke NOK mota hori ez daukatenek ere gomendio horiek betetzen jarraitzea beharrezkoa ez den unetik aurrera ere. 

Zer egin behar da orduan? 

  • Osasun arloko informazio fidagarria emango duen iturri bat bilatu eta hark ematen dituen aholkuei kasu egin.
  • Oroitu alerta hau, egiazkoa izanagatik ere, iragankorra dela.
  • Bereizi zer den zuhurtzia eta zer obsesioa: agintariek esaten badute oraindik ere kutsatzeko arriskua dagoela, neurriak hartzen jarraitu beharko dugu; jende artean distantziak zaintzeko agindua baliogabetzen badute eta bizitza normala egiteko moduan gaudela esaten badigute, higiene neurriekin etengabe jarraitzea obsesio bihur daiteke azkenerako.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak