Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Pandemiak baditu ondorio psikologikoak

GOIZETIK GAUERA ALBISTE TXARRAK SALDOAN ETORRI ZAIZKIGU ETA ORDUAK ETA ORDUAN EMAN BEHAR IZAN DITUGU ETXEAN. BUKAERA GERTUAGO DAGOEN HONETAN, BI ADITUK LAGUNDU EGINGO DIGUTE LEHENGORA ITZULTZEN, NAHIZ ETA JAKIN GAUZAK EZ DIRELA LEHEN BEZALAKOAK IZANGO. BAINA SAIATU BEHARRA DAGO.

Nola jokatu dolu garaian

Maite dugun norbait hiltzea beti izaten da gogorra, baina are gogorragoa da azken agurra egin gabe gelditu beharra. Errudun sentiarazi gaitezke sentitzen genuena esan ez diogulako, zenbat maite genuen, eta inpotentzia eta frustrazioa ere senti ditzakegu.

  • Zer egin dezakegu. Egoera pasatzen denean, Silvia Alavak dio une egokia izan daitekeela ekintza edo ekitaldi bat egitea haren omenez, eta familiakoei eta lagunei eskatzea gurekin egon daitezela. Egun batzuk geroago izan arren, aukera bat da guztion artean galera horrek eragindako dolua egiteko.

Beste galera batzuk. Maite dugun norbait galdu ez dugunean ere, egin beharko ditugu bestelako dolu batzuk ere. Denok galdu dugu zerbait krisi honetan: lana izan daiteke, baina baita proiekturen bati uko egin behar izana ere (bizitzako edo laneko proiektu bati), edo frustrazio handi bat sentitzea hutsetik hasi behar izateagatik edo hutsune bat gure barrenean aste luze hauetan guk maite eta behar dugun jendearekin egon ezinagatik.

  • Zer egin dezakegu. Egoera traumatiko horien aurrean, erabat normala da triste sentitzea, zapuztuta eta amorruz. Gutako bakoitzak denbora bat beharko du trauma hau gure bizitzan barneratu eta horren gainean eraikitzeko. Hurrengo fasea energiari probetxua ateratzea da eta ikustea nola ahalko dugun, egoera bere onera etortzean, geure burua birmoldatu. Barneratu eta onartu beharra dago egoera berria, eta proiektu berrietan jarri beharra dago energia.

Deskonfiantzari aurre egin. Erresumin hitzak ‘berriz sumintzea’ esan nahi du. Horregatik, sentimendu horrek eraman gaitzan uzten badugu, berriz agertzen zaigu sumina: politikariekin, agintariekin, zomorro erasotzailearekin, albiste toxikoekin, kudeaketa txarrarekin eta errealitatearekin. Horrek guztiak deskonfiantzara garamatza. Mesfidantzak eta susmo txarrek areagotu egiten dute ziurgabetasuna, eta ez digu uzten aurrera egiten. Hor gelditzen garen heinean, ez dugu berriz konfiantza eskuratuko.

  • Zer egin dezakegu. Gauza bat da erne egotea eta jarrera kritikoa edukitzea, eta beste bat irudikortuta eta ustekerian ibiltzea. Baliteke engainatuta sentitzea, baina komeni izaten da ongi zer egin den ere identifikatzea. “Barkamenetik lan egitea askatzailea da –azaldu du Silvia Alavak–. Ez da fede kontua, ez du zerikusirik horrekin, baizik eta ez ibiltzea besteen asmo txarrak bilatzen. Ariketa on bat izaten da ezinikusi hori esker onarekin ordezkatzea”. Errudunen bila aritzeari utzi, eta esker ona zor diogun jende guztia bilatzea da helburua. Nekazariak, saltokietako langileak, osasun arlokoak, garraiolariak, garbitzaileak, boluntarioak…

Haurrekin

Aste batzuk egin dituzte gurekin, egun guztian ikusi gaituzte haien ondoan, eta orain ez gaitezke desagertu goizetik gauera. Mantsomantso bereizi behar dugu, eta haiek ulertzeko moduko hitzekin azaldu behar diegu zein den egoera berria.

  • Gure lanak normalean ordu asko kentzen badigu eta denbora gutxi utzi izan badigu seme-alabekin egoteko, oraintxe da garai ona ‘familia eta lana bateratzeak’ egiaz duen esanahia ulertzeko.
  • Haiekin jolasteko denbora gehiago izan dugu aste hauetan, denbora gehiago eskaini diegu, eskulanak egin ditugu edo istorioak asmatu… Aurrerantzean ere jarrai dezagun jolas horiei eta intimitate une horiei tarte bat egiten gure errutinetan.
  • Onartu beharra dago asko kostako zaiela ohiko bizimodura itzultzea. Oporren ostean egokitzeko aldi bat behar izaten duten bezala, orain ere gure pazientzia behar izango dute.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak