Etiketa energetiko berria: Eragin-kortasuna A-tik G-ra

Azaroko hilabete honetan, Europako Batasuneko herrialde batzuek energia eraginkortasunaren etiketa berria erabiltzeari ekingo diote etxetresnentzat, tartean Espainiako Estatuak. Desagertu egingo dira A mailako bereizketak, eta eskala berri bat erabiltzen hasiko dira, G-rainokoa. Laguntza ona eskainiko du gailuak berritzeko orduan.
1 azaroa de 2020
GettyImages 168253589

Etiketa energetiko berria: Eragin-kortasuna A-tik G-ra

Abian jarri zenetik, 1995. urtean, Europako Batasuneko (EB) etiketa energetikoa lagungarria gertatu zaie kontsumitzaileei produktu eraginkorragoak bilatzeko eta hautatzeko zereginean. Arrakasta agerikoa izan da 25 urte hauetan: Europako kontsumitzaileen %85ek eza – gutzen dute eta erabili ere bai erosketa egiteko garaian, halaxe ageri da EB-k emandako datuetan. Egungo etiketa sistemak sei energia maila ditu, A-tik D-raino – koak. Eta tartean, etiketa mistoak ere baditu, A maila hiru azpimul – tzotan banatzen baita: A+++, A++ eta A+. Berrikuntzaren arloan egin diren aurrerapenen ondorioz, merkatuko produkturik gehienak lehen – biziko bi edo hiru maila horietan dabiltza gaur egun. Horrek zaildu egin dezake produkturik eraginkorrenak bereizteko lana (gutxien gastatzen dutenak kW bat sortzeko). Adibidez, pentsa liteke A+ mailako hozkailu bat eraginkorrenetakoa dela, baina guztiz bestela gertatzen da, hortik beherako mailetan daudenak desagerrarazi egin baitituzte merkatutik.

Aldaketak etiketan

Kontsumitzaileek erosketak errazago egin ditzaten eta erabakia har – tzean ahalik eta informaziorik gehiena eduki dezaten, EB-k erabaki du eguneratu egingo dituela mailak eta aldaketa berriak txertatuko dituela: kendu egingo ditu A mailako gehi (+) ikurrak, eta eskala zabaldu egingo du G-raino. Koloreetako barra horizontalek jarraitu egingo dute: A mailarena (eraginkorrena) berdea izango da eta G-arena, gorria. Kontuan izan behar da, etiketa berria dendetan sartzen denean, ez dela izango A mailako produkturik. Maila hori hutsik geldituko da berrikuntzari eta hobekuntzari lekua uzteko. Hortaz, etxetresnarik eraginkorrenak (gaur egun A+++ mailakoak dira) B eta C mailakoak izango dira. Horretaz gain, eskalan bestelako aldaketarik gerta ez dadin, A mailatik G mailarainoko irizpideak berrikusi egingo dira aldian behin, merkatuko bilakaeraren arabera.

Noiz sartuko da indarrean? 

2020ko azaroan hasi beharko dute ekoizleek etiketa berria txertatzen, nahiz eta oraindik ez den jendaurrean jarriko. Bi sailkapenak elkarrekin agertuko dira 2021eko martxoaren 1a arte, eta hortik aurrera Europako kontsumitzaileek eguneratuta ikusiko dituzte etiketak dena fisikoetan eta on-line. Baina eskala berria ez da produktu guztietara iritsiko lehen fase honetan. Bost etxetresna motari eragingo die oraingoz aldaketak: garbigailuak eta garbigailu-lehorgailuak, hozkailuak, ontzi garbigailuak, bonbillak eta telebistak. Gainerako produktuak (aire girotua, lehorgailuak, berogailu edo galdarak) 2030eko abuztuaren 2a baino lehen moldatu beharko dituzte, hala agintzen du etiketari buruzko Europako araudiak.

Kontsumitzaileek aurrezteko

Helburu nagusia da etiketa horrek gida moduan balio dezala Europako etxeetan energia aurrezteko. Kontsumitzaileek sumatuko dute aldaketaren eragina beren patrikan, etxetresna eraginkorragoak erosita zuzenean aurreztuko baitute dirua. Adibidez, 10 urtean kontsumitzen den energia eta ur kantitatea kontuan hartzen badugu, B mailako garbigailu batek (lehen A+++ zena) eta C batek (lehen B) 500 euroko aldea eduki dezakete hamarkada batean. Eta B mailako telebista batek (lehen A++) eta C mailako batek 270 euroko aldea izan dezakete bizitza erabilgarri guztian, datu horiek eman ditu Label 2020 proiektuak, etiketa berri hori ezagutarazteko sortu denak.

Aldaketa baten erradiografia

Etxetresna guztientzat balio duen informazioa 

1. QR kodea, kontsumitzaileei informazio gehigarri ofiziala emango diena (ez komertziala) kode hori smartphonearekin eskanerrean pasatuta. Elementu hori berria da. Datu basea 2021eko martxotik aurrera egongo da eskura, eta aukera emango du produktuen artean datuak alderatzeko eta erabilera kostuak kalkulatzeko. 2. Hornitzailearen edo markaren izena. 3. Produktuaren modeloa identifikatzekoa. 4. Energia eraginkortasunaren eskala A-tik (eraginkorrena) G-ra. Ohituta gaude dendetan A mailako etxetresna asko ikustera (+, ++ eta +++). Aurrerantzean ez da hala izango. Hasieran, ez da egongo A mailako produkturik. Asmoa da maila hori hutsik uztea eta aurrerapen teknologikoekin etorriko diren gailuek hartzea. Produkturik eraginkorrenak B eta C mailakoak izango dira, eta A+++ etiketen baliokideak izango dira, gutxi gorabehera. 5. Produktuaren sailkapen energetikoa. Energia eraginkortasunaren adierazle bat darabil, eta kontuan hartzen ditu urtean zenbat energia kontsumitzen duen eta programa bakoitzak zenbat kontsumitzen duen.

Ontzi garbigailua 

1. Energia kontsumoaren kalkulua (kWh) 100 ziklorako (EKO programa). 2. Edukiera: mahai tresna kopurua. 6 mahai tresnakoa da egokia bi pertsonarentzat. 6 eta 12 bitartekoa lau kideko familiarentzat. 3. Ziklo bakoitzeko ur kontsumoa (EKO programarekin). 4. EKO programaren iraupena: minututan. 5. Ateratzen duen zarata, dezibeletan. Berrikuntza gisa, A-tik D-rako eskalan sailkatzen da zarata.

Lavavajillas eus

Garbigailua

1. Energia kontsumo ponderatua 100 ziklorako (kWh). 2. EKO programaren karga gaitasuna. 8 kg arteko garbigailuak gomendatzen dira 1-2 pertsonako etxeetarako. 4 kideko familietarako, 8 kg-koa. 3. ‘Eko 40-60’ programaren iraupena (orduak:minutuak). 4. Ur kontsumo ponderatua ziklo bakoitzeko (litroak). 5. Zentrifugatzearen eraginkortasuna. 6. Zarata dezibeletan (A-tik D-ra).

Lavadora eus

Hozkailua

1. Urteko energia kontsumoa (kWh). 2. Izozkailuaren edukiera (litroak). 3. Hozkailuaren edukiera (litroak). Kalkulatzean, 60 litroko edukiera hartu behar litzateke kontuan pertsona bakoitzeko. Horrela, bi kideko familia batek 120 litroko gailua behar luke hozkailuaren eta izozkailuaren artean, eta 4 pertsonako etxeak 240 litrokoa behar luke. 4. Ateratzen duen zarata, dezibeletan (A-tik D-ra).

Frigo eus

Telebistak

1. Energia kontsumoa irudi modu estandarrean (SDR, standard dynamic range) 1.000 ordurako (kWh). 2. Energia kontsumoa bereizmen handian (HDR, high dynamic range) 1.000 orduan (kWh). 3. Pantailaren neurria zentimetroetan eta hazbetetan. Bereizmen horizontala eta bertikala pixeletan.

Tele eus

Marina Gros, energia eraginkortasunaren arloko aditua Ecodes elkartean

“Eraginkorragoa den hozkailu batekin 400 euro baino gehiago aurreztu daitezke”

Marina Gros bioteknologoa da eta Politika Publikoen eta Gobernantza Klimatikoaren arduraduna Ecodes, Ecología y Desarrollo elkartean (irabazteko asmorik gabea da, eta garapen jasangarriaren alde dihardu lanean). Label 2020 proiektuak Europan dituen 20 bazkideetako bat da elkarte hori. Etiketa berriak nolako abantailak dituen galdetu diogu eta energiaren inguruan ditugun ohituren inguruan ere bai.

Zer da Label 2020?

Europak finantzatzen duen proiektu bat da, eta helburua da etiketa energetiko berrirako trantsizioa laguntzea eta harmonizatzea. Etiketa berri horiek era askotako eragileei eragingo diete, ekoizleei, administrazio publikoei, banatzaileei eta kontsumitzaileei eurei. Label 2020 proiektua laguntzeko, komunikazio kanpaina handi bat egingo da 16 herrialdetan, aldaketa hori ezagutarazi eta errazteko.

Zergatik aldatuko da orain?

Europako etiketa energetikoa orain dela 25 urte sortu zen, eta denbora horretan, eragin handia eduki du. Alde batetik, kontsumitzaileek modu informatuan hautatu ahal izan dituzte produkturik eraginkorrenak. Baina balio izan du, halaber, ekoizleen artean garapena eta berrikuntza sustatzeko ere. Sistema ez dago zaharkituta, baina ikusi da etiketa eraginkorrenek nolabaiteko nahasmendua eragin dezaketela. Hortaz, eskala doitu egingo da eta etiketa energetikoan belaunaldi berri bat sortuko da, argiagoa.

Kontsumitzaileentzat ba al du abantailarik aurreko etiketaren aldean?

Eskala berritu horrekin, gardenagoa izango da sistema. Horrela, kontsumitzaileek informatzeko aukera izango dute eta errazago alderatu ahalko dituzte produktu batzuk besteekin, eta eraginkorrenak aukeratu. Eta beren beharrizanetara ongien egokitzen direnak aukeratu ahalko dituzte, etiketa berriek informazio garrantzitsua dakartelako produktuak nolako erabilera duen jakiteko. Adibidez, garbigailu batean, erosi aurretik jakin egingo dugu zenbateko zarata egiten duen edo EKO programak zenbat irauten duen.

Etiketa horiek egiaz laguntzen al dute energia aurrezten?

Produktu eraginkorrek energia gutxiago kontsumitzen dute erabiltzean, eta, hortaz, eragin zuzena eta mesedegarria izaten du argindarraren fakturan kontsumitzaileentzat. Gainera, ingurumenean eragin txikiagoa uzten dute; adibidez, berotegi efektuko gas gutxiago isurtzen dute.

Zenbat aurrezten du kontsumitzaile batek, adibidez, A mailako etxetresna bat erosten duenean eta ez maila apalagoko bat?

Hozkailuetan, eraginkortasun apalena dutenak A+ mailakoak dira egun merkatuan. A+++ mailako hozkailu bat erosten badugu, konbi erakoa, 200 litroko edukiera duena hozkailuan eta 100 litrokoa izozkailuan, eta A+ mailako batekin alderatzen badugu, kontsumitzaileak 1.500 kWh aurreztuko ditu. Eta kilowatt-ak Europan batez beste duen prezioa kontuan hartzen bada (0,27 €-koa), 405 euro aurreztuko genituzke etxetresnaren bizitza erabilgarri osoan.

Egin al da gutxi gorabeherako kalkulurik etiketa berriak zenbat energia aurreztuko duen jakiteko mundu mailan?

Europako Batzordeak egindako kalkuluen arabera, 38 tWh [taratio orduko] aurreztuko lirateke 2030 bitartean. Hau da, Hungaria guztiak urtean kontsumitzen duena aurreztuko litzateke 10 urtean.

Zein izaten da energia gasturik handiena etxeetan?

Oro har, berotzeko eta hozteko sistemek eragiten dute gasturik handiena, baina inguru bakoitzeko klimaren araberakoa izaten da hori. Eta, hain zuzen, gailu horien eskalak ez dira berrikusiko lehen fase honetan. Etxean ditugun gailuen eraginkortasuna funtsezkoa da. Baina, aurrezteko, garrantzitsua da erabiltzeko ohitura eraginkorrak lantzea ere. Eduki dezaket hozkailu aski eraginkorra, baina behar baino tenperatura handiagoa jartzen badiot, utzi egingo dio izateari. Edo erosi dudan hozkailua izan daiteke lau edo bost laguneko familia batek behar duena, nahiz eta ni bakarrik edo bikotekidearekin bizi. Gainera, garrantzitsua da gure etxea ongi isolatua egotea, bai udarako eta bai negurako, horrela txikitu egingo dugulako berogailuaren eta aire girotuaren erabilera.

Zein da hobetu beharreko alderdia Espainiako etxeetan?

Etxebizitza parkea, oro har, nahiko zaharra da eta eraginkortasun eskasekoa. Eta galdarak ere bai. Gainera, gailu elektrikoek asko kontsumitzen dute.

Argindar konpainia baten zerbitzua kontratatzean, zer-nolako alderdiei begiratu behar diegu?

Lehenik eta behin, zenbateko potentzia kontratatzen den. Kuota finkoa izaten da, kontsumoa kontuan hartu gabe ordaintzen duguna, eta, horrexegatik, ezinbestekoa da gure kontsumora egokitua egon dadila eta gure beharrei erantzun diezaiela, eta ez hortik gorakoa. Gobernuak arautzen duen tarifara ere atxiki gaitezke, Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa esaten zaion horretara [10 kW-etik beherako potentzia duten erabiltzaileek eskuratu dezakete]. Eta ikusi egin behar da bonu soziala eska dezakegun.

Gaueko tarifa elektrikoarekin aurrezten al da zerbait?

Bai, ordutegien bereizketa ere garrantzitsua da. Tarifa horretan, bi ataletan bereizten da kilowatt-aren prezioa ordu bakoitzeko. Puntako orduetan gehiago ordaintzen da ordu apaletan baino. Kontsumitzailea ongi moldatzen bada garbigailua edo ontzi garbigailua ordu apaletan jartzeko, nabaritu egingo du argiaren fakturan. Ezinezkoa denean ere, gogoan hartu behar da etxetresna handiak gau eta egun egoten direla entxufatuta, eta, ondorioz, ordu asko egingo dituztela ordutegirik merkeenean. Egoera bat edo bestea izan, ordutegien bereizketa oso onuragarria izaten da etxe mota guztietarako.

Nola aurreztu energia etxean

Etxeek kontsumitzen dute Estatu osoan erabiltzen den energiaren bostena. Etxeko gela guztietan keinu txiki batzuk eginda, gastua murrizteko modua izango dugu. Hartu kontuan.

Aire girotua

Instalazio zentralizatuak (gezurrezko sabaian jarritako hodiak) askoz ere eraginkorragoak dira. Aurrezteko aholkuak:

  • Jar ezazu tenperatura 26 ºC-an.
  • Aire girotua pizten duzunean, ez doitu ohi baino tenperatura hotzagoan: ez du etxea azkarrago hoztuko eta kontsumoa alferrekoa eta gehiegizkoa izango da.
  • Haizagailu bat aski izan daiteke eroso egoteko (ahal dela, sabaian jarrita).
  • Leihoetan toldoak jarrita eta sabaiak eta hormak egoki isolatuta energiaren %60 aurreztu ahalko duzu.

Lanparak eta argiztapena 

Argia da etxe bateko beharrizanik garrantzitsuenetakoa, eta argindarretan egiten dugun kontsumo guztiaren bostena hartzen du. Aurrezteko aholkuak:

  • Aztertu ezazu gailu osagarriak jartzeko aukera argiztapena kontrolatzeko: mugimendua antzemateko gailuak, tenporizadoreak…
  • Ez utzi argia piztuta inor ez dagoen geletan.

Telebista

Gehien kontsumitzen duten gailuetan bigarrena da: etxetresna guztien %7,5eraino. Aurrezteko aholkuak:

  • Ez utzi ‘pausaldian’ (stand by). Konektatu itzazu gailu atxiki guztiak (telebista, dvd, tdt…) lapur batera edo konexio oinarri anizkoitz batera. Errazago itzaliko dituzu. Ekintza horiekin, urtean 40 € baino gehiago aurreztuko duzu.

Hozkailua

Etxetresna guztiek etxeko kontsumoaren %45 hartzen dute, eta hozkailuari dagokio %18. Hau da, energia gehien kontsumitzen duena da, etengabe erabiltzen dugulako. Aurrezteko aholkuak:

  • Ez erosi behar duzun baino gailu handiagoa.
  • Ez sartu elikagai berorik hozkailuan. Kanpoan hoztu daitezen uzten baduzu, aurreztu egingo duzu energia.
  • Garbitu ezazu, urtean behin gutxienez, gailuaren atzeko aldea.

Mikrouhinak

Estatuko etxeen hiru laurdenek ia badute mikrouhin labea, baina gailu horrek ez dauka etiketa energetikorik. Aurrezteko aholkuak:

  • Ohiko labearen ordez mikrouhina erabilita, energiaren %60 aurrezten da.

Etxetresna txikiak

Ile lehorgailua, frijigailua, irabiagailua, txigorgailua, lisagailua… Ekintza mekanikoak egiten dituzten etxetresna txikiek potentzia gutxi izaten dute gehienean. Beroa sortzen dutenek, ordea (lixagailua, txigorgailua…) potentzia handiagoa izaten dute eta asko samar kontsumitzen dute. Aurrezteko aholkuak:

  • Optimizatu ezazu gailu elektrikoen erabilera. Adibidez, zure txigorgailuak bi kokagune baditu, jar ezazu beti bi txigorkirekin.
  • Lisatu ezazu arropa multzo handia kolpe bakarrean, eta probetxua aterako diozu lisagailua berotzeko gastatzen den energiari.

Labea

Energia asko kontsumitzen du, bero handia sortu behar izaten baitu denbora gutxian. Baina ez da etxean gehien kontsumitzen duenetakoa, ez baita hain maiz erabiltzen. Aurrezteko aholkuak:

  • Ez alferrik ireki labea janaria nola dagoen ikusteko. Hori egiten den bakoitzean, metatu den energiaren %20 galtzen da gutxienez.
  • Itzali ezazu gailua egosaldia bukatu baino lehentxeago: hondar beroa aski izango da bukatzeko.

Ontzi garbigailua 

Askotan merkeagoa izaten da etxetresna hau erabiltzea (urari eta energiari dagokionez) ontziak eskuz garbitzea baino, baldin eta ongi beteta dagoela erabiltzen bada. Aurrezteko aholkuak:

  • Iragazkia aldian behin garbitzeak eta distira emailearen eta gatzaren mailak berrikusteak hobetu egiten du emaitza.
  • Ez da beharrezkoa ontziak uretan pasatzea garbigailuan sartu aurretik, hondakin solidoak kentzea baino ez. Ekintza horrek kalte egin diezaieke zikinkeria sentsoreei (horiek zehazten dute zenbat ur erabili).

Egostea

Oro har, sukalde elektrikoak ez dira gasezkoak bezain eraginkorrak. Aurrezteko aholkuak:

  • Kudeatu itzazu baliabideak irizpide egokiekin kozinatzeko garaian. Erabil itzazu lehentasunaren araberako hurrenkeran: lehenik, mikrouhina; ondoren, presioko eltzea eta, azkenik, labea.
  • Saia zaitez ontzien azpialdea zertxobait handiagoa izan dadin suaren gainazala baino, horrela ahalik eta etekinik handiena aterako diozu eta.
  • Kozinatzean, jarri tapa ontziei: %25 aurreztuko duzu energia.

Garbigailua

Energia gehien kontsumitzen duen hirugarren etxetresna da. Oro har, 3-5 garbialdi egiten ditugu astean. Aurrezteko aholkuak:

  • Garbigailua jartzean, erabil itzazu tenperatura txikiko programak. Gutxiago kontsumitzen dute, energia gutxiago erabiltzen baita.
  • Hauta ezazu garbigailu termoeraginkor bat: denbora gutxiago behar du ura berotzeko, eta garbialdia %25 motzagoa izaten da; ondorioz, aurreztu egiten dute energia.

Iturria: IDAEren Energia Gida (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua).