Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Helburua: janari lasterrari muga jartzea

PIZZA, ‘BURGER’- AK, ‘NUGGET’-AK... GIZENTASUNA IZUGARRI HEDATZEN ARI DA ETA ZUZENKI LOTUA DAGO KALITATE TXARREKO PRODUKTUAK JATEAREKIN; HORI DELA ETA, POLITIKA PUBLIKOEN ERDIGUNEAN JARRIA DAGO ELIKADURA, ETA IRTENBIDEAK AURKITU NAHI DITUZTE ULTRAPROZESATUEN KONTSUMOA MURRIZTU ETA FRESKOENA ETA OSASUNGARRIENA HANDITZEKO.

Honela ‘harrapatzen’ gaitu janari lasterrak

Osagaiak erori egiten dira, saltsak isuri eta batzuek ez dute izaten hain itxura ona hozten direnean… “Janari lasterra” esaten zaionaren izena agian ez dago prestatzeko edo zerbitzatzeko behar den denborari lotua, jateko moduari baizik. I txostenaren arabera (2018koa da), Estatuko 10 herritarretatik 6 urtean behin gutxienez joaten dira janari lasterra ematen duten kateetara. Frankizia horiek oso trebeak dira Bliss point delakora iritsarazten kontsumitzaileak, lehenago aipatu ditugun osagaiak konbinatuta, nola ez: freskagarrien azukreak, pataten gatza eta hanburgesen gantza. Baina ez dute limurtzen gure urdaila bakarrik, baita gure garuna ere. Errestaurazio kate bakoitzak kolore eta instalazio jakinak erabiltzen ditu berehala identifi katu ditzagun. Gure garuna “erosoago” sentituko da erraz ezagutzen duen leku batean. Ezagutzen ez dugun leku batera iritsi berriak bagara, bidaiaren nekea sumatzen badugu eta jateko leku bila ibiltzeko gogorik ez badugu, oso litekeena da jatetxe horietako batera joatea: badakigu zer eskatu, zer espero izan dezakegun eta han nola sentituko garen.

Eta arreta berezia emango diete haurrei, opariekin, jolasteko guneekin edo bi gauzekin. Ziurtatua dago arrakasta izatea. Haurrekin izan behar dugu kontu gehien. Askotan festa egunetan joaten gara leku horietara, eta lotu egiten ditugu ospakizuna egitea eta janari laster eta ultraprozesatua jatea. Gerta daiteke, gainera, gero zailagoa izatea elikagai osasungarrietara itzultzea, adibidez berdurak jatera, horiek ez baitira hain gozoak, hari gehiago izaten dute eta gehiago kostatzen da murtxikatzea. Garrantzitsua da haurrei ikusaraztea leku horietara ez garela joaten sari bat emateko; salbuespen bat dela ulertarazi behar diegu, eta janari osasungarria jatea dela ohiturarik onena.

Baina zer egin han gaudenean? 

Hanburgesa bat jatera joan bagara, zaindu egin beharko dugu zer aukeratzen dugun.

Txahalkia hobe oilaskoa baino. Hanburgesa bat jango badugu, hobe da txahalkia hautatzea, salbu eta ziur dakigunean oilasko gisa saltzen dena %100 oilaskoa dela. Hegazti horrekin egiten dituzten nuggetak eta hanburgesak prestatzeko, nahasi egiten dituzte oilasko haragia eta almidoiak, eta oilaskoa bera karkasetan soberan gelditzen dena izaten da, oilaskoa zatitu ondoren gelditzen dena. Ore bat egiten dute horrekin guztiarekin, eta zapore-emaileak eta almidoiak eransten dizkiote, nahi duten itxura lortzeko. 

Saihestu birrineztatuta daudenak. Oilasko xerra horietako askotan pisu guztiaren %50 ere izan daitezke birrineztatzeko erabiltzen diren arrautza-irinak. 

Ura, mesedez. Edateko, aukera hori beti izango da hobea freskagarri azukretsua baino. Gisa horretako menu bati edari horiek erantsita, are gehiago okertuko dugu kaloria kantitatea. 

Ez erori menu handi edo erraldoiaren tentaldian. Ez dira askoz garestiagoak izaten, baina kaloria dentsitatea barreiatzeak askoz janari gehiago jatera eramango gaitu.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak