Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Helburua: janari lasterrari muga jartzea

PIZZA, ‘BURGER’- AK, ‘NUGGET’-AK... GIZENTASUNA IZUGARRI HEDATZEN ARI DA ETA ZUZENKI LOTUA DAGO KALITATE TXARREKO PRODUKTUAK JATEAREKIN; HORI DELA ETA, POLITIKA PUBLIKOEN ERDIGUNEAN JARRIA DAGO ELIKADURA, ETA IRTENBIDEAK AURKITU NAHI DITUZTE ULTRAPROZESATUEN KONTSUMOA MURRIZTU ETA FRESKOENA ETA OSASUNGARRIENA HANDITZEKO.

Gatza + Azukrea + Gantza: Bliss point

(Gezurrezko) zoriontasunaren formula. Azukrea, gatza eta gantza izan dira osagai funtsezkoak “zoriontasunaren formula” esan zaiona lortzeko elikagai ultraprozesatuetan. Hirukote hori ez dute ausaz aukeratu. Zoriontasun hori, ordea, engainagarria da egiaz, behin eta berriro janaraziko baitigu produktu hori, zaporeen eta testuren nahasketa berezia eskaintzen baitu, prozesatu gabeko elikagaiekin lor ez daitekeena. 

Nola lortzen da ‘gezurrezko zoriontasun’ hori? 

Azukreak eta gatzak indartu egiten dute elikagaien zaporea, eta aldi berean luzatu egiten dute produktuaren bizitza, kontserbagarri gisa ere jarduten dute eta. Azukrea, gainera, gai da sari edo ordain zirkuitu bat aktibatzeko garunean, eta ongi sentiarazten gaitu. Gantzak, bestalde, ahogozo atsegina eragiten du (zaporeak, lurrinak, testurak… emana), bete egiten du gure ahoa eta testura leunagoa lortzen du. 

Bliss point esaten zaio sentsazio horri. Howard Moskowitz psikofi sikoak sortu zuen termino hori, eta zera adierazi nahi du: produktu baten zaporeak kontsumitzailearengan lortzen duen arrakasta, behin eta berriz jan “behar” izateraino. Hiru osagaien konbinazio perfektua gertatzen denean, eta testurarekin ere asmatzen denean, gauza ziurra izaten da dendara joan eta berriz ere erostea. Esan beharrekoa da produktu horiek nahiko eskuragarriak direla eta prezioa ez dutela izaten oso handia. 

Zer-nolako ezaugarriak dituzte ‘bliss point’ delakoa bilatzeko (eta lortzeko) erabiltzen diren produktuek? 

Gehienetan, zapore biziko elikagaiak izaten dira, eta unean bertan gainezka eginarazten diete gure dastamen papilei. Zapore leherketa bat lortuko dugu, beste elikagai batzuekin lortzen ez duguna. Zaporeak hain dira sendoak eta indartsuak, ez daitezke bereizita antzeman. Horrexegatik izaten dituzte hain zapore antzekoak zenbait elikagaik (hanburgesak, pizzak…), nahiz eta osagaiak desberdinak direla esan. Gure dastamen papilek gainezka egiten dute eta ez gara gai izaten zaporeak askorik bereizteko. Kontu honetan dagoen arazorik handiena da, produktu horiek kaltegarriak izateaz gain, sortzen duten sentsazio hori ez dugula aurkituko prozesatu gabe dauden elikagaietan, eta, ondorioz, utzi egin diezaiokegula horiek jateari, “zoriontsu” egin gaituen sentsazio horren bila. 

Horien testura, gainera, oso guria izaten da, errazago irents ditzagun. Ez dira askorik murtxikatu behar, eta horrek “kaloria dentsitatea barreiatzea” dakar berekin. Ez gara jabetzen zenbat kaloria ari garen hartzen mokadu bakar batean, eta jarraitu egiten dugu jaten, oso-osorik bukatu arte. Asetasun irudipen berdina lortuko dugu, baina askoz kaloria gehiago hartuta prozesatu gabeko produktu bat jaten dugunean baino, gehiago murtxikatu behar den bat.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak