Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Helburua: janari lasterrari muga jartzea

PIZZA, ‘BURGER’- AK, ‘NUGGET’-AK... GIZENTASUNA IZUGARRI HEDATZEN ARI DA ETA ZUZENKI LOTUA DAGO KALITATE TXARREKO PRODUKTUAK JATEAREKIN; HORI DELA ETA, POLITIKA PUBLIKOEN ERDIGUNEAN JARRIA DAGO ELIKADURA, ETA IRTENBIDEAK AURKITU NAHI DITUZTE ULTRAPROZESATUEN KONTSUMOA MURRIZTU ETA FRESKOENA ETA OSASUNGARRIENA HANDITZEKO.

Errazkeriaren aurrean, bestelako aukera osasungarri eta merke batzuk

Osasun publikoaren arloko adituek berretsi egiten dute errenta apalenak dituztenen artean hedatuagoa dagoela ultraprozesatuak jateko joera. Prezioak erraztu egiten du horiek zabaltzea, baina baita erraz prestatzeko modukoak izateak ere, milioika herritarrek lanaldi luzeak izaten baitituzte eta sukaldean aritzeko denbora eta gogo gutxi gelditzen zaie etxera joandakoan.

Ildo horretan, Basque Culinary Center erakundeak, adibidez, berriz ere sukaldean hasteko deia egin du, ahalduntzeko ariketa egokia delakoan. Anna Mayer aditua da aurrekontu txikiko proiektu gastronomikoak egiten eta sukaldaritza irakaslea ere bai, eta zera dio: “Gakoa da ez irtetea dieta mediterraneotik, horrek du-eta babes zientifi ko handiena osasunaren ikuspegitik, eta albiste ona da sakelarako, elikagai merkeetan oinarritzen baita, adibidez lekaleetan, zerealetan, berduretan eta arrainetan”. Hona hemen berak egiten dituen proposamen batzuk:

Lekale platerak / 0,60 €. Kontserbako lekaleak ez dira aukera txarra, baina diru zorroan zulo txikiagoa egiten du lehorrak erosteak. Osagaiak (lagun batentzat): Lekale lehorrak (dilistak, babarrunak eta garbantzuak): 1,50 € eta 2 € artean kiloak (10 errazio). Egosita datozen lekaleak: 0,40 € errazioak.

Berdura eta haragi erregosiak / 2,33 €. Gisatuen ordez, haragi erregosia berdurekin. Bi aukera: mediterraneo erako marinatuak edo wok eran egindakoak soja saltsarekin. Osagaiak (lagun batentzat). Berdura sorta erregosia (0,80 € eta 1 € artean) eta 100 g haragi (1,33 €).

Pistatxo eta perrexil pestoa / 1 € Saltsa hori paregabea da carbonara erako pizza ultraprozesatu baten ordez jartzeko, adibidez. Ez prezioagatik bakarrik: pistatxoek ugari ematen dute zuntza eta B6 bitamina. Osagaiak (lagun batentzat): 80 g pistatxo, 40 g albaka fresko, 75 gazta parmesano (birrinduta), baratxuria, 150 ml oliba olio.

Berdurak labean / 2,88 €. Berdura erretilu bat zatietan moztuta oso egokia da berdura sorta eder bat kozinatu eta zenbait egunez erabiltzeko. Aurrekontua ongi doitzeko helburuz, funtsezkoa da berdurak sasoikoak izatea. Jogurt saltsa batekin lagundu daitezke. Osagaiak (lagun batentzat): Kuiatxoa (0,30 €), piper gorria (0,44 €), azenarioa (0,88 €), tipula (0,30 €), patata (0,34 €), jogurt saltsa (2 jogurt natural, 0,62 €).

Jaki osasungaitzenen prezioa

  • Pizza izoztua: 3,85€ aleak 
  • Lasagna izoztua: 3,99€ aleak 
  • Pasta prestatua: 2,15€ aleak 
  • OREO gaileta: 7,32€ kiloak

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak