Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Helburua: janari lasterrari muga jartzea

PIZZA, ‘BURGER’- AK, ‘NUGGET’-AK... GIZENTASUNA IZUGARRI HEDATZEN ARI DA ETA ZUZENKI LOTUA DAGO KALITATE TXARREKO PRODUKTUAK JATEAREKIN; HORI DELA ETA, POLITIKA PUBLIKOEN ERDIGUNEAN JARRIA DAGO ELIKADURA, ETA IRTENBIDEAK AURKITU NAHI DITUZTE ULTRAPROZESATUEN KONTSUMOA MURRIZTU ETA FRESKOENA ETA OSASUNGARRIENA HANDITZEKO.

Erakundeen zeregina

Espainiako Osasun Ministerioa 2005ean hasi zen arazoaren aurrean neurriak hartzen, eta NAOS estrategia jarri zuen abian elikadura osasungarria sustatzeko eta jarduera fisikoa bultzatzeko. Testuinguru horretan, 2013an, hitzarmenak egiten hasi zen elikadura arloko industriarekin, eta horren adibide da HAVISA plana (Bizi Ohitura Osasungarriak); horren bidez, jarduera fisikoa sustatzeko mezuak jartzea adostu zen kaloria askoko elikagaien ontzietan. PAOS kodea da beste adibide bat, elikagaietan ageri den publizitatea autoerregulatzeko ekimena. Osasun arloko adituen esanetan, ordea, bi neurri horiek ez dira izan eraginkorrak. 

Azken urtean, Ministerioan aztergai izan dute 17/2011 Legea zabaltzeko aukera, eta, besteren artean, zenbait neurri ezartzea: Nutri-Score etiketa borondatez erabiltzen hastea, 3.500 produktutan azukre kantitateak murriztea, ospitaleetan eta egoitza publikoetan ultraprozesatuen salmenta galaraztea (beste elikagai batzuetatik datozen substantziekin industriak egindako prestakinak dira ultraprozesatuak), eta adingabeei zuzendutako publizitatea mugatzea, Europa iparraldeko herrialdeetan arrakasta izan duen estrategia. Baina adituek salatzen dutenez, etengabe urratzen da leku publikoetako vending makinetan ultraprozesatuen salmenta galarazteko neurria eta elikagaien ontzietan eta iragarkietan haurrak erakartzeko amuak erabiltzeko debekua.

Zerga bat ‘tentaldiari’

Bien bitartean, edari azukretsuei zerga berezi bat jarri behar zaiela esanez ari dira elkarte zientifikoak eta kontsumitzaileen elkarteak, izan ere neurri hori dagoeneko hartu dute Europako zenbait herrialdek, nahiz eta gatazkak sortu diren ekoizleen era gobernuen artean: Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Hungaria, Belgika, Danimarka, Finlandia eta Irlanda. Estatuan, oraingoz Kataluniak bakarrik ezarri du neurri hori. Nancy Babioren esanetan, “Katalunian azterketek diote %22 murriztu dela kontsumoa”. Ildo horretan, elikagaien inguruko zergak aztertu egingo dituela iragarri du Kontsumo Ministerioak, eta handitu egingo dituela ultraprozesatuenak eta %4ko BEZa ezarriko diela fresko eta osasungarrienei. Neurri hori indarrean dago Frantzian, eta frutei eta berdurei BEZa murrizteak berekin ekarri du kontsumoa handitzea. Bi puntu horiek behin baino gehiagotan aipatu ditu Espainiako Epidemiologia Elkarteak, baina horiek ere ez dira aski erakunde horren ustez; laguntza bereziak eskatzen dituzte egoera zailean dauden pertsonentzat, populazioaren zati horrek ageri baitu joera handiena janari lasterra jateko, haurren eta gazteen ondotik. Nancy Babiok dio nutrizio etiketa errazago ulertzeko modua ere eman behar litzatekeela eta Nutri-Score sistema nahitaez erabiltzera behartu, kontsumitzaileak ahaldundu eta aukera hobeak egin ditzaten erosteko garaian.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak