LANALDI JARRAITUA EDO ETENA

José Luis Casero, Espainian Ordutegiak Arrazionalizatzeko Batzordeko presidentea

"Lanaldi amaiezinak ez dira onak ez langileentzat eta ez enpresarentzat"
1 otsaila de 2019
Img entrevista listado 1295

Zer da lan ordutegi arrazionala?

Laneko zereginak gauzatzera bideratua dagoen denbora antolatzeko modua da, non langilea eta enpresa biak dauden pozik. Baina errespetatu egin behar da pertsonen eta enpresen berezitasuna, ordutegi malguagoekin. Gakoa da ordutegi ireki samarra uztea lanera sartzeko (adibidez, 07:00etatik 10:00etara), eta beranduenez ateratzeko ordu bat finkatzea, adibidez 18:00etan. Arlo produktibo guztiak ez dira berdinak, eta, ondorioz, malgutasuna eduki behar da zenbait arlotako berezitasunak kontuan hartzeko, adibidez saltokietakoa eta ostalaritzakoa.

Zuen erakundeak egindako ikerlan batek esaten du lanaldi kontzentratuak, tartean geldialditxo bat egiten duenak mokadutxo bat hartzeko, %11 eta %15 artean handitzen duela produktibitatea.

Langilearen errendimendu kurba jaitsi egiten da egunak aurrera egin ahala. Ondorioz, lanaldia kontzentratzen denean, errendimendu produktiboagoak lortzen dira, eta, aldiz, gehiegizko lanaldietan edo bitan zatituta dudenetan, ez daiteke saihestu langilearen buruak une jakin batean deskonektatzea. Horretaz gain, ordutegi arrazionala eta zentzuzkoa duen enpresa batek kontuan hartzen ditu giza baliabideak, giza kapitala; eta lan giroari buruzko inkestetan, modu harrigarrian hobetzen dira asetasun adierazleak. Eta horrekin beste gauza bat ere lortzen da: talentua bertan gelditzea eta erakartzea.

Lanaldi jarraituak erraztu egiten al du bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzeko zeregina?

Erraztu egiten du, naturalagoa eta logikoagoa da. Gure lanaldia kontzentratzeak eragin egiten dio alderdi horiek bateratzeko denborari, familia izan edo ez, eta enpresaren jarrera zein den ikusarazten du, badagoela langilearen bizitza errespetatu eta kontuan hartzeko nahia.

Lanaldi kontzentratua onuragarria izan al daiteke langileen osasunerako?

Goiz erdian mokadu bat egiteko tarte egokia uztea eta lana bukatu ondoren ere bere denbora hartzeko aukera ematea da enpresa batek har dezakeen neurririk onena langileen osasuna hobetzeko. Denbora eduki behar da lanerako, baina baita bizitzeko ere.

Baina izango du hain ona ez den alderdiren bat, ezta?

Arau argiekin ez jokatzea, adibidez. Etorkizuneko antolaerak dagoeneko ez die erantzuten joan den mendeko arau orokorrei: zortzi ordu lanerako, zortzi bizitzeko eta zortzi atsedenerako. Heldu diren ereduetan, batzuetan ez da nahitaezkoa lanera joatea, batez ere teknologia berriak kontuan hartuta, horiek laguntza paregabea eman baitezakete. Edo denboraren etsai ere bihur daitezke, baldin eta helburutzat hartzen badira, eta ez operatibitatea errazteko tresna gisa. Gakoa da jokaleku argiak sortzea, non arauak agerikoak izango diren eta, batez ere, guztiek errespetatuzko dituzten

Espainian, lanaldi etena eta ordutegi luzeak dauzkate langileen erdiek, eta 19:00ak aldera bukatzen dute. Guztiek geldialdi luzeak egiten dituzte bazkaltzeko.

Bistan da, hori ez da ona inorentzat, ez langilearentzat eta ez enpresarentzat. Enpresek talentua eta berrikuntza bilatu behar dute, ez aulki berotzaileak. Ez gara makinak, eta denbora pasatu ahala gure barne mekanismoek ez dute erantzuten ez lanean eta ez handik kanpo ere.

Eta zergatik uste duzu nagusiak alde egin arte aulkia berotzen egoteko ohitura hori hain sustraitua dagoela Espainian?

Ohitura txar bat da, gauzak oker ulertzeagatik sortu dena, uste izan baitugu lana dela gure bizitzako ardatza. Eta, ondorioz, zera pentsatzen dugu: “Zenbat eta ordu gehiago eskaini, hainbat hobeto ariko naiz egiten”. Beldurra dago ohiturak aldatzeko edo zalantzan jartzeko nagusiak hala eginagatik ongi egina ote dagoen. Heldu da garaia zuzendaritzetako kideak aldaketaren buruan jar daitezen, zeren paradigma negargarri hori ez baita ona ez erakundeentzat eta ez pertsonentzat ere. Zintzoak izan beharra dago eta, izan enpresaburua edo izan langilea, eraginkorragoak izaten saiatu behar da denboraren erabileran. Bizitzeko eta atseden hartzeko denbora izatea da horren guztiaren helburua.

Hortaz, ez duzu uste lanaldi etena eta lanean ordu gehiago ematea ona denik enpresarentzat?

Ez. Kontua ez da lantokian egotea, gure zerbitzua modu eraginkorrean ematea baizik. Eraginkorrak izateari uzten diogunean, buruko absentismoa agertzen zaigu, eta horrek ez die onik egiten erakundeei.

Bada ikerketa bat Jose Maria FernandezCrehuet Ekonomiako doktoreak egina, Laneko bizitza, familiakoa eta pertsonala bateratzea. Espainia Europako testuinguruan izena du, eta ondorio hau ateratzen du: Espainian ordu gehiago ematen ditugu lanean inguruko herrialdeetan baino, baina emaitza kaskarragoekin.

Ordutegien malgutasuna da horren aurkako errezeta, telelan partzialarekin eta smart working delakoarekin konbinatuta adimenduna da, eta darabilen metodologia da langileari behar dituen tresnak ematea errendimendu gorena lor dezan edozein lekutatik. Horri gehitu behar zaio goiz erdian mokadutxo bat egiteko denbora, 30 minutu eta ordubete artekoa. Eta, jakina, neurriak hartu behar dira gizonek lana eta familia bateratzeko eta erakuntzukidetasunez jokatzeko, horiei kosta egiten baitzaie laneko eremutik ateratzea eta etxekoan sartzea beren betebeharrei heltzeko.

ETA ESKOLAN?

Lanaldi jarraitua orokortu egin da ikastetxe publikoetan, eta aukerarik zabalduena da Asturiasen, Andaluzian, Madrilen, Murtzian, bi Gazteletan, Extremaduran, Kantabrian, Kanarietan, Galizian eta Errioxan, eta berdin Bigarren Hezkuntzako institutu publikoetan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ere. Beste erkidego batzuetan, aldiz, ez da aukera nagusia oraingoz, adibidez Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Aragoin eta Valentziako Erkidegoan. Ikastetxe pribatuetan eta itunpekoetan, ordea, lanaldi etena erabiliz jarraitzen dute gehiengehienek. Ikastetxeetan lanaldi jarraitua ezartzea ez da guztien begikoa. Guraso Elkarteek lanaldi etenaren alde egiten dute nagusiki, familia askok ez duelako arratsaldea libre seme-alabekin egoteko. Lanaldi jarraituak, gainera, murriztu egiten ditu jolas garaiko orduak, eta horrek kalte egiten dio sozializazioari.