Cristina de la Vega, Espainiako Protokoloaren Elkarteko Presidentea

"Elkarbizitzen laguntzen du protokoloak"

1 iraila de 2007
Img entrevista

Hasteko dugun elkarrizketa honetan nola arituko natzaizu?

Zeinahi estamentutan bostekoa ematearen aldeko naiz ni, bai gizonezkoari, bai emakumeari ere. Zergatik musu eman andrazkoari? Espainian musi emateak maitasuna adierazten du, ez agurra. Ene ustez, eskua eman behar da; sendo, gainera. Bitxia bada ere, eskua emateko ohitura honen jatorrian bake-adierazpena datza. Gerra-garaietan eskua erakusten zenion besteari, armarik ez zeneukan erakusteko. Erasorik egingo ez zeniola adierazten zenion besteari.

Hila ala zuka…?

Nahaste-iturri da hori. Aurreneko elkarrizketan, pertsona ezagutzen ez baduzu, zuketa baliatzea kortesiazkoa da. Besteak “hitz egin hikaz, otoi” esaten badizu, orduantxe has zaitezke hitanoan.

Beste hainbat herrialdetako jendearentzat harrigarria da Espainian hitanoa horren maiz erabiltzea…

Mexikon, adibidez, zuketa araua erabat errespetatzen dute. Baliteke oso gertukoak izatea baina, hori bai, batak bestea ezagutu arte distantzia biziki zaintzen dute, konfiantza eta harreman kontua baita hiketaz aritze hori.

Egin dezagun kontu formalismoak ez ditudala atsegin, akrata samarra naizela: nolako argudioekin konbentzituko nindukezu zeure lanaren garrantziaz?

Elkarbizitzen laguntzen gaitu. Formalismoak arbuiatzen dituen norbaitek dena erraz joatea nahi du, batez ere: protokoloari esker dena aiseago doa.

Horrenbestez, protokolo eta kortsea ez da gauza bera?

Inondik ere ez: protokoloak, egoera jakin batzuetan, nola jokatu behar duzun jakinarazten dizu: hondartzara traje eta gorbata jantzirik bazoaz, barregarri geldituko zara, ezta? Gizartean jendetasunez jokatzea geroz eta gehiago eskatzen dute pertsonek, barregarri ez gelditzeko: horixe da kontua. Protokoloa elkarrekin errazkiago bizitzeko arau-sorta bat da.

Espainierako Akademiaren Hiztegiak dioenez, ohituren dekretuz xedaturiko arau diplomatiko edo jauregitarra da. Gizarteko goialdetarakoa soilik dago protokoloa?

Ez. Gizarteko goialdeetan, erakundeei edo monarkiari dagokionez, oro dago arautua, Estatu-protokoloa hortxe baitago. Gainerako gizarte-alorretara bagoaz, ordea, helburua protokolo-sistema desberdinak uztartu eta harmonizatzea da, nahasketarik sortu gabe, dena erraz joan dadin. Protokoloa ez da agintzea, arautzea bakarrik: bada koordinaziorik ere. Esate baterako, “urtebetetzea dela eta, inbitazioa egin behar dut” diozunean, gauza asko deliberatu behar dituzu: nola egingo dut, telefonoz do eskutitzez, posta elektronikoz…

Eskua emateko ohituraren jatorria bitxia da, gutxienez. Protokoloak gerrarik izatea galarazi al du inoiz?

Bai, noski, protokoloa negoziatzeko modu bat baita. Zertzelada bat kontatuko dizut, XVI. mendean espainiarrak eta frantsesen artean jazotakoa. Espainolok Frantziara negoziatzera gindoazenean, frantziar sukaldariek lumadun haragiz prestatzen zituzten janariak: faisaiak, oilaskoak, indioilarrak… Nutrizionistek diotenez, okela mota hori, urdailera iritsitakoan, hanpatu egiten da eta ohikoa baino edari gehiago behar dute, egarri-sortzaile biziak dira. Beraz, espainiar konbidatu haiek zenbat eta jaki gehiago hartu orduan eta ardo gehiago edaten zuten eta, zenbat eta ardo gehiago izan, hainbat eta eragozpen larriagoak negoziatzeko. Frantsesen aldeko jokoa zen, beraz.

Baina herrialdeetako ohitura eta protokolo desberdinen arteko talkak egoera larriak sortaraz ditzake, gutxienez. Eman dezagun norbait lan-bidaian beste norabait joan dela: Errusiara, adibidez, eta han topatu duen lehen gizonak hiru musu eman dizkiola. Nola irten onik horrelako egoera batetik?

Ni neu, behintzat, bertan nolako ohiturak dituzten, zer egin behar den, zer ez dagoen ongi ikusia… galdetuko nioke enbaxadakoei. Oraindik orain, adibidez, gure presidenteari egin behar zioten inbitazio baterako eskutitz batean irakurri genuenez, galdera egin ziguten konbite-egileek: “Presidente jauna eta laguna” jartzea inporta zaizue? Lehenago, pertsona guztiak ezkonduak izatea zen ohikoena baina egun badira dibortziatutakoak, izatezko bikoteak, sexu berekoak… Hitz egokiak erabili ezean, konpromisozkoa izan daiteke gonbidatu horrentzat. Beste batzuetan “Halako(jaun)aren andrea” jar daiteke edo hobe da emakumearen izena ipintzea?

Xehetasunak, beraz, badu garrantzia eta hala eman behar zaio

Xehetasunak biziki markatzen baitu aldea.

Etiketa, liturgia eta protokoloa ezagutzea arrakasta sozialaren berme ote da?

Arrakasta soziala bermatzen duena, ikasteko eta ohiko arau horiek praktikan jartzeko zure manera da. Garrantzi handienekoa, Grazia Monakokoak zioena da: “Zahartzen eta jokatzen jakin beharra dago, ezin sortaraz baitiezaiokezu aldamenekoari atsekabea edo tentsioa”.

Hori dela eta, adina ez aitortzeko ohiturari zer deritzozu?

Absurdoa deritzot nik, garrantzi handienekoa, ene aburuz, hauxe delako: zarena zara eta hori ezin ezkuta dezakezu behin ere. Tratamendu estetikoen aurrerapenek begitartea aldarazi dizute. Aresti, sei ebakuntza nozituriko emakume batekin topo egin eta, barre eragin ez niezaion eskatu zidan, aurpegiera hori ipintzerik ez zuelako: hitzez hitz. Zinez, noraino ote zaramatza horrek? Ene ustez, garrantzizkoena zeu izatea da. Protokoloaren alderdi behinenetako bat berezkotasuna da. Klabea.

Jokatzen jakiteko dirua izatea derrigorrezkoa da?

Antonio Galak aspalditik dioena errepikatuko dut: mendian patata tortilla hartzetik bost sardexkadun jatetxean patata tortilla hartzera igaro gara: horra gakoa. Ekonomiatik harago doan oinarri kulturala da zuk behar duzuna.

Non ikas dezake norbaitek jendetasunez jokatzen?

Egun badira protokolo-eskolak eta antzekoak baina, halaz ere, geroz eta unibertsitate gehiagok agertu dute “Edukazio Sozial” izenekoarekin loturiko ikasgai bat sartzeko interesa. Aurten, esate baterako, Escorial-en eman dugun ikastaro batean, 50 unibertsitate-ikasle izan ditut, denak ere jende artean okatzen ikasi nahi zutenak.

Aholkularitza eskatuko dizut, zalantza sortarazten didaten eguneroko egoera batzuetan nola jokatu behar dudan ikasteko.

Gustura asko.

Aurrenekoa: ezkontza batean. Gizonezkoak, gorbatarekin ala gabe?

Beti gorbatarekin, baldin eta Mexiko edo horrelako toki batean ez bazara: han gorbatarik ez daramate, sekulako bero itogarria dutelako; han guaiabera batekin zoaz. Espainian, ezkontza goizean bada, kolore argiko trajea aholkatuko dizut. Arratsaldez izanez gero, itsas urdina, gris iluna eta gorbata, ezkontza-inbitazioak berariaz kontrakoa adierazten ez badu.

Andregaiaz gainerako emakumeak zuriz jantzirik joan daitezke?

Ez da jokabide polita, andregaia gutxiestea da: egun horretako protagonismoa berak du.

Bigarren konpromisoa: lan-elkarrizketa. Lizentziatu berria naiz eta estreinako elkarrizketa pertsonala egitera nator. Zer egin behar dut, zer ez dut egin behar?

Lehenengo kontua, enpresaren jokabidea zein den begiratzea da eta horretarako informazio-iturri zoragarria dugu: web orria. Firma horretan langileek arropa informala baldin badaramate, arropa informalarekin jantzita joan zaitezke. Bestela, denek gorbata badaukate jarria, gorbata ipini beharko. Emakumeen kasuan, nik soineko normal bat jantziko nuke, oinetako diskretuak eta makillaje natural-naturala, noski, bitxi deigarriegirik erakutsi gabe.

Jokamoldeari dagokiola, adeitsu izan behar da, baina errespetuz. Egiten zaizkizun galderak arretaz entzutea eta, funtsezkoa, enpresaren izpirituz zeure burua blaitzea: enpresa horrekin konpromisoa hartuko duzula entzutea baino gauza atseginagorik ez du adituko enpresari batek. Berak badauka zure curriculuma; alferrik adieraziko diozu irakurtzea, musika entzutea edo eskiatzea gustuko duzula.

Hirugarren egokiera: jatetxean janaria. Zein dira oinarrizko aholkuak?

Kopei dagokienez, lehenago ordena jakin batean antolatzen ziren: txikiena ardo zuria edateko, ertaina ardo beltzerako eta handia ura hartzeko. Egun, aztura eta ohiturak bestelakoak dira, gastronomi munduan ezagutza hobea da-eta: orain nornahik daki ardoaz, dastatze-probaren bat edonork egin du. Uretarako kopa bestelakoa ipintzen dizute, baita koloretakoa edo besteak baino txikiagoa, ontziak bereizteko… eta kopa bakarra utziko dizute, bezero batzuek ardo zuria bakarrik edo ardo beltza soilik edaten dutelako. Jana zerbitzatzean, aurreneko platera ekartzean mahaikide guztiak zerbitzatu arte itxaron egin behar da; bigarren platerean, ez: aurreneko platerak sarrerak izan ohi dira, ez dira beroak denak, baina jakiak beroak dira eta jatunari bero hartzea atsegin zaio. Dena den, ia denek itxaroten dute mahaia osatu arte. Sardexka eta antzekoez ari garela, eskuinetik ezkerretara doaz beti. Arrain-pala ahoan ez sartzeko kontuz ibili behar da, besteak beste.

Nola tratatu behar dugu zerbitzaria?

Zuka beti: ez ahaztu janaria berak ekarriko digula, zerbitzatuko digula, zikin zaitzakeena, zerbait gertatuz gero molestatuko zaituena…

Laugarrena, azkena: hitzordua. Ordaintzea gizonezkoaren betebeharrekoa ote da beti?

Tira, kortesiazko hori galtzen ari da emakumeak horrela nahi izaki. Balio ez duena da “berdintasuna lortzea gura dut” esan eta autobusean, leher eginik, zutik joatea, gizonezko batek eserlekua utzi arte. Bestela, nolabaiteko adin, pisu edo arazo fisikoa duen emakumea baldin bada, logikoena eserlekua hari uztea da. Baina, era berean, emakumeok ere utz diezaiokegu edadeko aitona bati. Giroan hautematen dena, emakumearen aldeko aldez edo moldezko protekzionismoa. Alabaina, horiek horrela ere, gizon jator prestuak dama bati eserlekua uzten diola ikustea oso gauza polita da. Baina dagoeneko ez da jendetasunezko arau.

Estamentu zenbaitetan indarrean dirau baina adiskide eta lankideen eguneroko bizitzan, emakumea gizonezkoaren mailan ipini da eta, hortaz, kide gisa tratatzen du gizasemeak, ez zaindu eta babestu beharreko gizaki modura. Emakumea ongi tratatu behar da, noiznahi, betidanik tratatu izan den bezala, ergelkerian amildu gabe. Lehenago, emakume asko ez zen automobiletik jaisten gizonak atea zabaltzen ez bazion. Halaz ere, hainbat ohitura bitxi edo harrigarri mantentzen da oraino ere, ez bakarrik emakumeekiko. Iberdrolak enpresa bat Suedian erosi duenez, bertara joan gara. Gezurra badirudi ere, jatetxeko zerbitzariak musu-zapia hanketan ipiniko dizu baina, hori bai, zuk baimena emandakoan.

Emakumeak nola erantzun behar du beti afaltzera konbitea egiten dion, denetan pasatzen uzten dion gizasemearen aurrean?

Naturaltasunez jokatu behar da, inor molestatu gabe. Norbaitek maitasunez, adeitasunez egin badizu, jarrai zakizkio.