Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Zona urdinak: Espainiako 18 hiriburutan arautuak dauden aparkatzeko zonak aztertu dira : Zona urdinean aparkatzea: hiri bakoitza mundu bat

Hiri zenbaitetan bestetan baino dezente garestiagoa da zona urdina; batzuetan aparkatzeko, batez beste, bost minutu aski izan zen eta bestetan, aldiz, ordu laurdenetik gora

Zona urdinean aparkatzea, hitz gutxitan

  • Zona urdineko ordurik garestiena: Bartzelonan autoa ordubetez aparkaturik uztea 2,30 euro kostatzen da.
  • Merkeena, aitzitik: Murtzian ordubetea 0,50 euro kostatzen da.
  • 0,50 euro ordainduta aparkaldi laburrena egiten den hiria: Bartzelona (14 minutu) eta Donostiako erdialdea (15 minutu).
  • Euro batekin aparkaldi luzeena erosten den tokia: Zaragozan ordubete eta berrogeita hamar minutu, kasik.
  • Zona urdinik garestiena, orokorki: Bartzelona, inondik ere.
  • Merkeena, orokorki: Murtzia; ondotik Gasteiz, A Coruña eta Zaragoza.
  • Azken urte hauetan zona urdina gehien garestitu duten hiriak: Madril (aparkatzea orain zazpi urte baino bi aldiz gehiago kostatzen da gaur), eta Bartzelona, Alacant eta Iruñea (%40 eta %70 igo dira tarifak; KPI, berriz, %25 garestitu da 2000-2007 aldian).
  • Zona urdinetako tarifak gutxien altxa dituena: Logroñok, zazpi urte honetan %5 baizik ez du altxa prezioa.
  • Zona urdinean baimendutako aparkaldi luzeena: Murtzia, bi ordu eta erdi.
  • Laburrena: Bartzelona, ordubete baino ez. Logroño, Malaga, Donostia eta Gasteizen, aparkaldi luzeena ordu eta erdikoa da.
  • Zona urdineko gutxieneko tarifa garestiena: Granadan 0,50 euro da gutxien ordaindu behar dena.
  • Hiririk merkeenak: Murtzia eta Oviedon gutxieneko tarifa 0,15 euro da.
  • Zona urdinean aparkatzeko denbora gehien eman den hiria: Granada, astegunean 26 minutu eta larunbatean 27 minutu, batez beste. Hurrengo txarrenak: Donostia (16 minutu), Kordoba (15 minutu) eta Madril eta Alacant (13 minutu)
  • Zona urdinean, astegunean, aparkatzeko lekua gutxien kostatu zen hiria: Sevilla (bi minutu, batez beste); ondotik Bilbo, Iruñea eta Valentzia (5 minutu, batez beste).
  • Aparkatzeko asmoa duen gidariarentzako larunbat abegitsuenak: A Coruña, Iruñea eta Sevillakoak (minutu bat baino ez, zona urdinean lekua topatzeko).
  • Hiriren batean, aparkatzea astegunean baino gehiago kostatzen da larunbatean: Logroñon eta Zaragozan, hain zuzen. Granada eta Bilbon ia ez dago alderik astegunetik larunbatera.
  • Hobekien kontserbatu diren parkimetroak: Bartzelona, Bilbo eta Iruñekoak.
  • Egoera okerrenean daudenak: Granada, Logroño eta Malagakoak
  • Parkimetroek diru xehea ematen dute: Valentzian bakarrik
  • Parkimetro bitxienak: Bilbokoak. Erabiltzaileari autoaren matrikula apunta dezan agintzen diote, ordaindu baina baliatu ez den denborari dagokion diru-kopurua berreskuratzeko aukera ematen diote eta, gainera, telefono mugikorraren bidez ordaintzeko aukera ematen diote.
  • Parkimetrorik deserosoenak: Gasteizkoek ez dute euroko txanpona onartzen eta A Coruña, Alacant eta Zaragozakoek, bi eurokoa. A Coruña, Kordoba, Granada eta Valentziako makinetan ezin daiteke isunik baliogabetu (dagokion zigorra, beti ere isuna baino txikiagoa, ordainduta ere.
  • Ticketak baimendutako zuen denbora gainditua zuten auto gehien zeuden hirietako zona urdinak: Granadakoa (behaturiko ibilgailuen %39k gainditua zuen denbora hori), Alacantekoa (%30), Zaragozakoa (%28) eta Sevillakoa (%23).
  • Denbora gainditua izatearren, isuna merezi baino ezarria ez zeukaten auto gehieneko hiria: Gasteiz, Alacant eta Iruñea (hamarretik bederatzi baino gehiago). Gertu-gertutik, Bilbo.
  • Asteguneko ordutegi luzeeneko zona urdina: Madrilekoa (11 ordu); ondotik, Bilbo eta Iruñekoak (bederatzi ordu eta erdiko ordutegia).
  • Astegunean ordutegi laburrena duten hiriak: A Coruña, Sevilla, Gasteiz eta Zaragoza (zortzi ordu baizik ez).
  • Larunbatean: Bartzelonan, Valentzian eta Logroñon asteguneko ordutegia luzatzen da; konparatutako gainerako hirietan, goizean soilik dago indarrean sistema hori; Zaragozako zona urdinean, larunbatez ez da ordaindu behar.
  • Zona urdinetik garabiak autoa kentzea garestien gertatzen den hiria (lehen eguneko atxikipen-tarifa barne): Alacant, Bartzelona, Madril eta Valentzia (120 eta 160 euro artean).

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak