Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Zona urdinak: Espainiako 18 hiriburutan arautuak dauden aparkatzeko zonak aztertu dira : Zona urdinean aparkatzea: hiri bakoitza mundu bat

Hiri zenbaitetan bestetan baino dezente garestiagoa da zona urdina; batzuetan aparkatzeko, batez beste, bost minutu aski izan zen eta bestetan, aldiz, ordu laurdenetik gora

Hiriz hiri

  • A Coruña:
    Zona urdinik merkeenetako bat: 0,50 euro ordainduta 55 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubete eta berrogei minutuz. Garabi zerbitzua ere, merkeenetako bat da (82 euro, (lehen eguneko atxikipena barne). A Coruñako parkimetroek (gutxik bezala) ez dute isunak baliogabetzeko aukera ematen. Ez dute bi euroko txanponik onartzen.

  • Proba praktikoa: astegunean batez beste zortzi minutu kostatu zen aparkatzea -batez besteko nazionala (10 minutu) baino gutxixeago- eta minutu bat baizik ez larunbatean -batez besteko nazionala (9 minutu) baino askoz gutxiago-. Denbora gainditua zuten ibilgailuen %60k ez zeukaten isunik.
  • Alacant:
    Zona urdinik merkeenetako bat: 0,50 euro ordainduta 50 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubete eta hogei minutuz. Gutxieneko tarifa 0,30 euro da: batez besteko nazionala baino garestixeagoa. Azken zazpi urteotan tarifak %43 garestitu dira, hots, PKI (%25) baino dezente gehiago. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua, garestienetako bat (120 euro). Parkimetroek, gutxik bezala, ez dute bi euroko txanponik onartzen.

  • Proba praktikoa: astegunean batez beste hamahiru minutu kostatu zen aparkatzea -batez besteko nazionala baino %30 gehiago- eta bederatzi minutu larunbatean -batez besteko nazionala hori da-. Hiriburu hau da denbora gainditua duten ibilgailu gehien daudenetako bat (hamarretik hiru) eta horien %5ek baizik ez zeukaten isunik (Espainiako batez besteko isunak, %28).
  • Bartzelona:
    Zona urdinik garestiena, askozaz ere. Tarifa linealak, Iruñea eta Oviedon bezala; 0,50 euro ordainduta 14 minutuz soilik aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, 27 minutuz. Gutxieneko tarifarik ez duen hiri bakarra. Sistemak bost zentimoko zatika funtzionatzen du. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzurik garestiena hemengoa da (160 euro). Zona urdineko tarifak azken zazpi urteotan %72 garestitu dira, hots, PKI (%25 ) baino dezente gehiago. Igandean ere, hainbat kaletan aparkatzearren ordaindu behar da. Aparkaldi luzeena, denetan laburrena: ordubetea

  • Proba praktikoa: aparkalekua aurkitzea beste hainbat hiritan baino gutxiago kostatzen da hemen: astegunean batez beste zortzi minutu -batez besteko nazionala 10 minutu da- eta bost minutu larunbatean -batez besteko nazionalaren erdia, kasik-. Denbora gainditua zuten ibilgailuen %85ek ez zeukaten isunik.
  • Bilbo:
    Zona urdinik garestienetako bat: 0,50 euro ordainduta 35 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubetea. Gutxieneko tarifa 0,30 euro da, garestienetako bat. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua (88 euro), batez bestekoa baino merkeagoa. Astegunean, beste hainbat hiritan baino ordaintze-ordu gehiago (9,5 ordu). Parkimetrorik garbien eta hobekien kontserbatuak eta, dudarik gabe, bitxienak: matrikula apuntarazten duten bakarrak, autoa denbora amaitu baino lehenago kentzen bada, diruaren proportziozko partea itzultzen duten bakarrak eta telefono mugikorraren bitartez ordaintzea onartzen duten bakarrak.

  • Proba praktikoa: aparkalekua aurkitzea bost minutu baizik ez da kostatzen hemen, astegunean zein larunbatean -batez besteko nazionala askoz handiagoa da, horren bikoa, kasik-. Denbora gainditua zuten hamar ibilgailutik bederatzik ez zuten isuna agerian.
  • Kordoba:
    Bertako tarifak Espainiako batez bestekoen tankerakoak dira: 0,50 euro ordainduta 45 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubete eta 23 minutuz. Gutxieneko tarifa batez bestekoa baino merkeagoa da: 0.20 euro. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzurik garestienetan bosgarrena da (105 euro). Ordutegia beranduen amaitzen den hiria (gaueko bederatzietan). Txartelen frogagirietan ez da agertzen informaziorik behinena. Parkimetroetan ezin da isunik baliogabetu

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea gehien kostatzen den hirietako bat: batez beste hamabost minutu -batez besteko nazionala (10 minutu) baino gehiago- eta hamalau minutu larunbatean -batez besteko nazionala (9 minutu) baino %55 gehiago-.
  • Granada:
    Tarifak oso antzekoak dira: 0,50 euro ordainduta 30 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubete eta laurden. Zenbat eta denbora gehiago aparkatu, orduan eta prezioa, minutuko, merkeagoa da, beste hiri gehienetako joeren kontra. Gutxieneko tarifa azterketa osoko garestiena da: 0,50 euro. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua, berriz, merkeenetakoa (90 euro). Parkimetroetan ezin da isunik baliogabetu (gutxitan bezala)

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea gehien kostatzen den hiria: batez beste 26 minutu -batez besteko nazionala 10 minutu da-. Astegunean baino gehiago kostatzen da larunbatean: 27 minutu, batez beste -batez besteko nazionala 9 minutu da-. Zona urdinean aparkaturik zeuden hamar ibilgailutik lauk gainditua zuten onartutako denbora (batez besteko nazionalaren bikoa, hain zuzen) eta, horietatik, %56k bakarrik zeukaten isuna (batez besteko nazionala are eta okerragoa da: %28)
  • Logroño:
    Hemengo tarifak eta beste hainbat hiritakoak oso antzekoak dira: 0,50 euro ordainduta 42 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubete eta hamahiru. Gutxieneko tarifa batez bestekoa baino merkexeagoa da: 0,20 euro. Zona urdineko prezioak zazpi urteotan %5 garestitu dira (KPI baino bost aldiz gutxiago). Bartzelona eta Valentziarekin batera, hiri honetan ere zona urdinean larunbat arratsaldean aparkatzea ere kobratzen da. Bertako parkimetroak akastunenak eta irisgarritasun urrienekoak dira.

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea 10 minutu kostatzen da -batez besteko nazionalaren berdina-. Astegunean baino gehiago kostatzen da larunbatean: 13 minutu, batez beste. Zona urdinean baimendutako aparkaldia gainditua zuten ibilgailuen %12k baizik ez zeukaten isuna
  • Madril:
    Hiririk garestienetako bat: 0,50 euro ordainduta 35 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubetea. Gutxieneko tarifa batez bestekoaren antzekoa da: 0,25 euro. Zona urdineko prezioak zazpi urteotan %108 garestitu dira (KPI baino lau aldiz gehiago): hauxe da azterketako igoerarik handiena. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua bigarren garestiena da (153 euro). Aparkaldiak ez du etenik eguartean eta denetan luzeena da: goizeko bederatzietatik ilunabarreko zortziak arte. Parkimetroak, irisgarritasun urrienekoak dira.

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea hiri gehienetan baino gehiago kostatzen da: hamahiru minutu batez beste. Astegunean baino errazagoa da larunbatean: 11 minutu. Parkimetroak emaniko frogagirian adierazten zen geraldia gainditua zuten hiru ibilgailutik ia bik ez zeukaten isunik
  • Malaga:
    Hiri garestienen artean: zona urdinean 0,50 euro ordainduta 36 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, 55 minutuz. Asteguneko ordutegiak zortzi ordu baizik ez du (batez bestekoa 9 ordu da). Aparkaldi luzeena: ordu eta erdia (hiri askotan, bi ordu). Parkimetroak, txarrenetakoak dira: gaizki kontserbatuak eta garbitasun eskasa. Garabi zerbitzua, denetan merkeena: 69 euro (batez besteko nazionala 99 euro da.

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea batez beste 9 minutu kostatu zen eta larunbatean 11 minutu, hiri asko-askotan bezala. Aparkatzeko denbora gainditua zuen zazpi ibilgailutik batek (azterketa osoko batez bestekoaren antzera) eta horien %60k ez zeukaten isunik (batez besteko nazionala okerragoa zen: %75, hain zuzen)
  • Murtzia:
    Zona urdinik merkeenetako bat: 0,50 euro ordainduta ordubetez aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubete eta 35 minutuz. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua ere merkeenen artekoa (80 euro). Ordaindu beharreko aparkatze zerbitzuak zortzi ordu eta erdi irauten du (batez besteko nazionala 9 da, kasik). Espainiako aparkaldi luzeena onartzen da hemen: bi ordu eta erdi eta gutxieneko tarifa denetan apalena da: 0,15 euro. Murtziako parkimetroak egoera onean daude eta zerbitzu ona ematen diote bezeroari

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea batez beste hamaika minutu kostatu zen eta larunbatean bederatzi, hiri askotan baino gehiago, bietan. Aparkatzeko denbora gainditua zuen lau ibilgailutik hiruk ez zeukaten isunik.
  • Oviedo:
    Hemengo tarifak eta beste hainbat hiritakoak oso antzekoak dira: 0,50 euro ordainduta 42 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, 84 minutuz. Iraupenak iraupen, prezioa minutuko ez da aldatzen. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua merkeenetako bat da (74 euro). Zona urdinean aparkatzeko ordutegi mugatuak zortzi ordu eta erdi irauten du. Aparkaldi luzeenen artekoa: bi ordu eta bost minutu. Gutxieneko tarifa, Murtziakoarekin batera, merkeena. Bertako parkimetroek nahikoa informazioa ematen diote erabiltzaileari eta egoera onean daude.

  • Proba praktikoa: zona urdinean astegunean aparkatzea batez beste 9 minutu kostatu zen eta larunbatean zortzi minutu. Hirian behaturiko 200 ibilgailuen %8k bakarrik zuen aparkatzeko denbora gainditua eta, horien artean, hamarretik zortzik ez zeukaten isunik.
  • Iruñea:
    Iruñeko zona urdina Espainiako garestienetako bat da: 0,50 euro ordainduta ordu erdia aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubetea. Iraupenak iraupen, prezioa minutuko ez da aldatzen. Prezioak azken zazpi honetan %39 garestitu dira (gogoan izan KPI %25 igo dela). Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua merkeenetako bat den arren (75 euro), 2000 urtetik hona %45 garestitu da. Zona urdinean aparkatzeko ordutegi luzeenetako bat (bederatzi ordu eta erdi irauten du). Bertako parkimetroek zerbitzu ona ematen diote erabiltzaileari.

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea hiri gehienetan baino errazagoa izan zen: 9 minutu kostatu zen; larunbatean, berriz, minutu bakarra (Espainiako batez bestekoa, 9 minutu). Aparkatzeko denbora gainditua zuen ibilgailuen %6k bakarrik zeukaten isuna
  • Donostia:
    Zona urdinik garestienetako bat: 0,50 euro ordainduta ordu laurdena baizik ezin aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, 35 minutuz, erdialdean. Bada zona urdineko beste tarifa bat, baina beste hiri askotakoa baino garestiagoa da. Prezioak azken zazpi honetan %15 garestitu dira (KPI baino gutxiago). Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua biziki garestitu den arren (%63) oraindik batez bestekoaren azpitik dago (88 euro). Erdialdeko kaleetan TAO ordaindu behar da. Zona urdinean aparkatzeko tarte luzeena ordu eta erdia da, laburrenetako bat. Txartelen frogagirietan ez da agertzen informaziorik behinena.

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea hiri gehienetan baino gehiago kostatzen da: hamasei minutu, batez beste (horren gainetik Granada bakarrik dabil). Behaturiko 200 ibilgailuetatik seik bakarrik zuten parkimetroak emaniko frogagirian adierazitako geraldia gainditua eta horietako bik isuna zeukaten
  • Sevilla:
    Zona urdinik merkeenetako bat: 0,50 euro ordainduta 52 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduta, ordu eta erdia. Zona urdineko ordutegia zortzi ordukoa da (batez bestekoa, ia bederatzi). Gutxieneko tarifa batez bestekoaren ia bikoa da: 0,30 euro. Parkimetroek gabezia larriak agertzen dituzte kontserbazio eta garbitasun egoeran. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua garestienetako bat da (107 euro).

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea gainerako hirietan baino errazagoa izan zen: bi minutu kostatu zen; larunbatean, berriz, minutu bakarra (Espainiako batez bestekoa, 9 minutu). Behaturiko lau ibilgailutik batek, frogagirian adierazitako denbora gainditua zuen eta, horietatik, %12k bakarrik zeukaten isuna
  • Valentzia:
    Zona urdinik merkeenetako bat: 0,50 euro ordainduta 50 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduta, 95 minutuz. Larunbat arratsaldean ere TAO zerbitzua martxan da. Valentziako parkimetroak dira diru xehea ematen duten bakarrak. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua (146 euro, Espainiako garestienetako bat) %38 garestitu da (KPI, berriz, %25).

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatzea gainerako hiri gehienetan baino errazagoa izan zen: bost minutu baizik ez zen kostatu; larunbatean, berriz, bi minutu. Aparkaldia gainditua zuten hamar autotik seik isuna zeukaten (azterturiko 18 hirietatik proportzio handiena)
  • Valladolid:
    0,50 euro ordainduta 50 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduta, 78 minutuz. Garabi zerbitzua 86 euro kostatzen da. Aparkaldi luzeena bi ordukoa da, azterketako beste hamar hiritan bezala, eta gutxieneko tarifa Espainiako merkeenetako bat da (0,20 euro). Hiri honetako parkimetroek erabiltzaileari ematen dioten informazioa bikaintzat jo daiteke.

  • Proba praktikoa: zona urdinean aparkatu ahal izatea batez beste bederatzi minutu kostatu zen astegunean eta lau minutu soilik larunbatean. Zona urdinean aparkaturik zeuden 200 ibilgailu behatuen %9k gainditua zuen parkimetroaren agirian adierazitako denbora baina hamarretik bik bakarrik zeukaten isuna.
  • Gasteiz:
    Zona urdinik merkeenetako bat: 0,50 euro ordainduta 55 minutuz aparka daiteke eta 0,95 eurogatik, ordu eta erdia, baina tarifa hau azken zazpi honetan %53 garestitu da (KPI baino askoz ere gehiago). Araututako ordutegiak zortzi ordu bakarrik irauten du (batez bestekoak, bederatzi). Aparkaldi luzeena ordu eta erdia baizik ez da. Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua biziki garestitu da (%48) eta 88 euro kostatzen da. Euroko txanpona onartzen ez duten parkimetro bakarrak Gasteizkoak dira: gehien ordain daitekeena, ordu eta erdiz aparkatzearren, 0,95 euro da.

  • Proba praktikoa: aparkatu ahal izatea batez beste hamar minutu kostatu zen astegunean eta bederatzi baizik ez larunbatean (batez besteko nazionalarekin bat). Gasteizko zona urdinean aparkaturik zeuden 200 ibilgailu behatuen %15kk gainditua zuen parkimetroaren agirian adierazitako denbora baina automobil bakar batek zeukan isuna.
  • Zaragoza:
    Zona urdinik merkeenetako bat: 0,50 euro ordainduta 54 minutuz aparka daiteke eta euro bat ordainduz gero, ordubete eta 49 minutuz. Zenbat eta aparkaldi luzeagoa egin, orduan eta merkeago ateratzen da minutuko prezioa (honakoa bakana bada ere). Ibilgailua erretiratzeko garabi zerbitzua 88 euro kostatzen da. Araututako ordutegiak zortzi ordu bakarrik irauten du (batez bestekoak, bederatzi). Larunbatean ez dago TAO zerbitzua martxan, ezta goizean ere. Zona urdinean aparkatzeko tarte luzeena bi ordukoa da eta gutxieneko tarifa, berriz, merkeenetako bat (0,20 euro). Parkimetroek informazio bikaina ematen dute eta, gainera, minusbaliotasunik nozitzen duten pertsonentzat egokituak daude.

  • Proba praktikoa: astegunean aparkatu ahal izatea batez beste hamar minutu kostatu zen (batez besteko nazionala horixe da); larunbatean aparkaldi mugaturik Zaragozan ez dagoenez, hamazortzi minutu behar izan ziren plaza aurkitzeko. Zona urdinean aparkaturik zeuden 250 ibilgailu behatuen %28k gainditua zuen parkimetroaren agirian adierazitako denbora baina hirutik bik ez zeukaten isuna.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak