Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Hirigune historikoak: 18 hiritako 144 kale hartu ditugu, alde zaharretakoak guztiak, eta bizitzeko zer baldintza eskaintzen duten aztertu dugu : Zerbitzu eta azpiegitura eskasak hirigune historikoetan

Zaragoza, Valladolid, Iruñea, Madril eta Bartzelona soilik daude "ongi". A Coruñak, Alacantek, Kordobak, Murtziak, Oviedok eta Valentziak dituzte gabeziarik handienak

Hirigune hisorikoak banan-banan eta konparaketako taula

  • A CORUÑA
    • /imgs/20080601/tema-portada.04.jpgOnena: Hirigune historikoetako kaleek mugikortasun ona eskaintzen dute, eta irispideak ere onak dituzte.
    • Txarrena: Biztanleei zerbitzurik oinarrizkoenak falta zaizkie, eta eraikinak oso utzita daude.
  • ALACANT
    • /imgs/20080601/tema-portada.05.jpgOnena: Kaleak eta eraikinak ongi zainduta dauzkate. Lorategiak ere badauzkate alde zaharrean -hiri gutxik dauzkate-, eta horiek ere ongi zainduta daude.
    • Txarrena: alde zaharrean zerbitzu gutxien dituen hiria da (elikadura saltoki bat bera ere ez dago aztertu ditugun zortzi kaleetan). Bi zaborrontzi bakarrik ikusi ditugu, eta autoei irekita dauden kaleetan, ez dago ia aparkalekurik.
  • BARTZELONA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.06.jpgOnena: Garraio publikoa erabiltzeko geltokirik hurbilenak non dauden adierazteko seinaleak dituzte; mugikortasuna, irispideak eta hiri altzariak ongi erabili izanaren adibide da hori.
    • Txarrena: Zortzi kaleetan, haurren jolastoki bakarra aurkitu dugu, eta elikadura saltokirik ia ez.
  • BILBO:
    • /imgs/20080601/tema-portada.07.jpgOnena: Eraikinak ongi zainduta dauzkate; asko berrituta daude, eta utzikeria arrastorik gabe daude gehienak. Merkataritza gunerik bizienetakoak dira hirigune historikoetako kaleak, eta hiri garraiobideak hartzeko geltokiak oso hurbil daude.
    • Txarrena: Gauetako zalaparta (ez da soilik asteburuetako kontua). Aztertu ditugun zortzi kaleetan, ez dago ez ikastetxerik, ez zuhaitz bat bera ere.
  • DONOSTIA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.16.jpg
      Onena: Etxebizitza-eraikinak ongi zainduta daude, eta zorua ere bai (ez dago zulorik, putzurik eta abar).
    • Txarrena: Gehiago dago turismoari begira, han bizi direnei baino.
  • GASTEIZ
    • /imgs/20080601/tema-portada.20.jpg
      Onena: Alde zaharrean ibiltzeko autobus linea daukate.
    • Txarrena: Taberna eta diskoteka asko daude -gehiegi-, eta horrek badu eragina zenbait gauzatan: ez da erraza kaleak garbi edukitzea, eta giroa ez da egokiena han bizi behar duenarentzat.
  • GRANADA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.09.jpg
      Onena: Mugikortasuna eta irispideak nabarmendu behar dira. Oinezkoentzako kaleetan bizi direnek ez dute jasaten zirkulazioaren eraginik (zortzi kaleetatik zazpi dira oinezkoentzat).
    • Txarrena: Kaleetako pibote eta bolardo gehienak askatuta daude, eta kalean botata.
  • IRUÑEA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.15.jpg
      Onena: Zerbitzu asko eta askotarikoa ditu (gehien dituenetakoa da). Gainera, eraikinak oso ongi zainduta daude.
    • Txarrena: Mugikortasunean eta irispideetan badu zer hobetua, nahiz eta gainditzen duen gutxienekoa.
  • KORDOBA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.08.jpg
      Onena: Hirigune historikoan txirrindu-aparkalekuak dauzkan bakarretakoa da. Gainera, txirrindu guztiak aparkaleku horietan utzita aurkitu ditugu.
    • Txarrena: Zerbitzu gutxi ditu (elikadura saltokiak edo kultur guneak, adibidez). Kaleetan eta eraikinetan lanak egiten aritu dira azterketa egin dugunean, eta ez dugu ikusi oinezkoen segurtasun zaintzeko hesirik.
  • LOGROÑO:
    • /imgs/20080601/tema-portada.10.jpg
      Onena: Hiri altzari ugari daude, batez ere, edateko iturriak eta iturri apaingarriak.
    • Txarrena: Kaleak garbiago egon litezke.
  • MADRIL:

    • /imgs/20080601/tema-portada.11.jpgOnena: Alde zaharrean osasun etxea eta hirugarren adinekoak biltzeko zentroa dituen bakarretakoa da.
    • Txarrena: Zirkulazioa handi-handia izaten da aztertu ditugun zortzi kaleetan.
  • MALAGA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.12.jpg
      Onena: Hirigune historikoan komun publikoak dituen bakarra, Gasteizekin batera. Malagako komunak garbi eta txukun daude. Hiri altzari ugari ditu.
    • Txarrena: Garbitasuna falta da, eta utzikeria handi samarra dago (zorua zikin, orubeak bertan behera utzita?); gainera, hezetasun arrastoak ageri dira eraikinetan, euri uren hodiak apurtuta daude, eta argiaren hariak hormetatik zintzilik. Taberna asko daude, eta diskotekak ere bai.
  • MURTZIA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.13.jpg
      Onena: Mugikortasun eta irispide onak ditu.
    • Txarrena: Zerbitzu hornidura eskasa dute, monumentuak zikin daude, eta zorua hondatuta dago (oinezkoentzat arriskutsu).
  • OVIEDO:
    • /imgs/20080601/tema-portada.14.jpg
      Onena: Kaleak ongi garbituta daude.
    • Txarrena: Autoak galarazitako lekuetan utzita aurkitu ditugu, eta banaketa lanetan ibili diren ibilgailuen % 20 oinezkoentzako eremuan ibili dira, zamalanetarako ordutegitik kanpo.
  • SEVILLA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.17.jpg
      Onena: Kaleak garbi daude, eta ongi zainduta, eta eraikinak ere bai.
    • Txarrena: Merkataritza saltoki gutxi daude. Ez dugu ikusi hirugarren adinekoentzako zentrorik, ez haurren jolastokirik.
  • VALENTZIA
    • /imgs/20080601/tema-portada.18.jpg
      Onena: Saltoki ugari daude, eta eguneko erosketak auzoan bertan egin daitezke, beste inora joan beharrik gabe.
    • Txarrena: Zikina dago, eta gaizki zainduta. Zoruaren egoera txartzat jo behar da (zikina dago, eta elementu arriskutsuak dauzka), eta berdin eraikinena ere (graffiti eta kartel asko ageri dira).
  • VALLADOLID:
    • /imgs/20080601/tema-portada.19.jpg
      Onena: alde zaharra garbi eta ongi zainduta daukate. Hiri altzari ugari dituzte (zaborrontziak, farolak eta estolderia).
    • Txarrena: Taberna, jatetxe eta diskoteka gehiegi daude.
  • ZARAGOZA:
    • /imgs/20080601/tema-portada.21.jpgOnena: Ugari ditu zaborrontziak, eseri tokiak, zuhaitzak eta iturriak (edatekoak zein apaingarriak), eta horrek asko laguntzen du kaleak garbi edukitzeko eta bizi-giroa goxatzeko.
    • Txarrena: Alde zahar zoragarria du Zaragozak, baina badu zer hobetua ‘zerbitzuen’ arloan. Taberna eta diskoteka asko daude.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak