Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Hirigune historikoak: 18 hiritako 144 kale hartu ditugu, alde zaharretakoak guztiak, eta bizitzeko zer baldintza eskaintzen duten aztertu dugu : Zerbitzu eta azpiegitura eskasak hirigune historikoetan

Zaragoza, Valladolid, Iruñea, Madril eta Bartzelona soilik daude "ongi". A Coruñak, Alacantek, Kordobak, Murtziak, Oviedok eta Valentziak dituzte gabeziarik handienak

Biztanleak ez daude gustura hirigune historikoen egoerarekin

/imgs/20080601/tema-portada.03.jpgCONSUMER EROSKI saiatu da hirigune historikoetan bizi direnen iritzia ere biltzen, eta 1.000 inkesta egin ditugu (100 Madrilen eta Bartzelona, eta 50 gainerako hiriburuetan). Iritzi txarrak gehiago izan dira onak baino, batez ere, arlo hauetan: garbitasuna, eraikinen mantentze lanak, zerbitzu hornidura eta eremu berdeak. Eremu horiei, hain zuzen, 0tik 10era, 6 ematen diete, batez beste. Iruñekoek eman diete gehien (8), Logroño, Murtzia, Oviedo, Valladolid eta Bilbo datoz hurrena (7 eman diete guztiei), eta gutxien, berriz, Bartzelonakoek eta Sevillakoek (4).

  • Garbitasunaz: inkestatu ditugun 1000 lagunetatik % 61ek ‘hala-holakotzat’ edo ‘txartzat’ jo dute garbitasuna. Hiru arrazoi eman dituzte: % 36ren ustez, gune historikoa ez dute garbitzen behar bezain maiz; % 21en iritziz, graffiti eta kartel gehiegi daude, eta gauza asko hondatuta daude; eta % 18k diote dena oso zikin dagoela eta oso usain txarra dutela. A Coruñan, adibidez, garbitasuna txartzat jo duten lau lagunetatik hiruk azken arrazoi hori eman dute. Donostian, berriz, hirigune historikoa maiztasun gutxirekin garbitzen dutela esan dute guztiek.
  • Zerbitzuez: inkesta erantzun duten hiru lagunetatik bat kexu agertzen da hirigune historikoetan zerbitzu hornidura eskasa dutelako. Gasteizen (% 54) eta Granadan (% 65) sumatu dugu kexu gehien.
  • Mugikortasunaz eta irispideez: % 41ek baieztatu dute beren kalean ez dagoela irispide egokirik ezintasunen bat duten pertsonentzat edo adinekoentzat.
  • Segurtasunaz: zenbait hirigune historikotan, delinkuentzia ugaritu egin da, eta alde zaharreko kaleetan segurtasunik ez dagoela adierazten dute bertako biztanleek, eta handik kanpo bizi direnek ere bai. Bartzelonan, Gasteizen, Kordoban eta Sevillan salatu dute gehien egoera hori, eta kexu gutxien, Granadan eta Valladoliden izan dira.
  • Osorik berritzeaz: 1.000 lagunen erdiek beharrezkotzat jo dute hirigune historikoak berritzea. Donostiakoak eta Valladolidekoak gustura daude oraingoarekin, eta horietan agertu da berrikuntza premia gutxien. Premia gehien, berriz, Gasteizkoek eta Alacantekoek sumatzen dute. Zer berrituko luketen galdetuta, orotariko erantzunak jaso ditugu, baina kaleak eta eraikinak berritzea nahi lukete askok.

Hiriko beste eremu batzuekin alderatuz: inkestek erakusten dute hirigune historikoetan bizi direnek hobeto hornituta ikusten dituztela beste eremu batzuk, eta horrek ez dituela asko pozten:

  1. Zerbitzuak: erdiek ez dute alderik ikusten beren auzoaren eta beste eremuetakoen artean, baina % 30ek uste dute azpiegitura gutxiago dituztela alde zaharrean.
  2. Etxebizitza-eraikinak: % 46k diote etxeak negargarri daudela, batik bat Malagan, Alacanten, A Coruñan eta Zaragozan.
  3. Kaleak: gehienek uste dute berdintsu daudela alde zaharrekoak eta besteak.
  4. Garbitasuna: bitik baten iritziz, kaleetako garbitasunak eta horiek mantentzeko lanek ez dute alde handirik batean eta bestean. % 30en ustez, hala ere, hirigune historikoetako kaleak utziagoak daude. Oviedokoek egin dute kexu gutxien arlo honetan.
  5. Irispideak: 1.000tik ia erdiek, % 48k, uste dute irispide txarrak dituztela beren kaleek, batez ere, Alacanten eta Granadan.
  6. Eremu berdeak: hamarretik seik diote alde zaharrean eremu berde gutxiago dituztela.

Hirigune historiko hau zoragarria litzateke

Hirigune historikoek ez lukete egon behar soilik turistei begira antolatua. Eremu horiek lehengoratzeko orduan, han bizi direnei eman behar litzaieke lehentasuna. Horregatik, zoragarria litzateke hirigune historiko bat honela antolatu eta hornitzea:

  • Administrazioaren bulegoak: ona da herritarrak ikus dezala Administrazioa hurbil daukala, eta alde zaharra ere garrantzitsua dela.

  • Osasun etxeak eta botikak:
    funtsezko zerbitzua da, hirigune historikoan bizi direnek bizi-kalitate gutxieneko bat eduki dezaten, eta beste inora joan gabe egin ditzaten medikuarekikoak.

  • Hirugarren adinekoentzako zentroak:
    gero eta adineko jende gehiago daukagu, eta, batik bat, hirigune historikoetan.

  • Ikastetxeak, aisiarako guneak, kultura azpiegiturak eta udal bibliotekak:
    hirigune historikoei giroa emateko eta bizilagunen arteko loturak sendotu eta azkartzeko, funtsezkoa da kulturaren eta hezkuntzaren alderdia.

  • Eremu berdeak eta haurren jolastokiak:
    jendea biltzeko balio duten toki publikoek onura handia egiten diote hiriaren barne-osasunari eta bizi-kalitateari.

  • Oinezkoentzako kaleak:
    auzo-bizitza sustatzeko, garrantzitsua da kaleak autoei itxi eta oinezkoentzat jartzea.

  • Mugikortasuna:
    hirigunean bizi direnei eskura jarri behar zaizkie autobus, tranbia eta metro geltokiak, nahi duten tokira joan ahal izateko. Gainera, iraunkortasunaren mesedetan, komeni da txirrindu-aparkalekuak jartzea.

  • Etxebizitzak eta zorua ongi zaindu:
    hiri askotan, alde zaharreko etxeak eta zorua oso aspaldikoak dira, eta berritu egin behar dira.

  • Hiri altzariak:
    hiriko beste auzoek bezala, hirigune historikoek ere behar dituzte halakoak: farolak, argi emateko; zaborrontziak, kaleak garbi izateko; pibote edo bolardoak, ibilgailuak eta oinezkoak bereizteko; eseri tokiak, paseoan dabiltzanek atseden hartzeko…

  • Garbitasuna:
    hirigune historikoek zaborrontziak eduki behar dituzte, zaborra gaika biltzeko edukiontziak eta, nola ez, garbiketa zerbitzuek maiz garbitu behar dituzte kaleak.

  • Irispideak:
    hirigune historiko gehienek nahiko egitura gorabeheratsua izaten dute; aldapa handiak, eskailera traketsak… eta horiek oztopo bihurtzen dira adineko jendearentzat eta ezintasunen bat dutenentzat. Horregatik, udalek arreta berezia jarri behar dute, eta oztopoak kentzeko sistemak ezarri behar dituzte (plataforma edo eskailera mekanikoak, igogailuak…).

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak