Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Urte berrirako asmoak

Urtea hasterako, asmo onez gainezka ibili ohi gara, baina maiz dirua gastatu behar izaten da horiek gauzatzeko, eta aitzakia hori baliatzen du jendeak burua lehengo lepotik eramateko. Dirua ez dadin muga izan, hona alternatiba merkeak

Osasun ona, aski diru eta 'tripa' gutxiago

Eguberrietako mahai-inguru luze eta oparoen ondotik, urte berriarekin argaltzeko tenorea heldu dela pentsatzen du pertsona askok. Hango eta hemengo erakusleihoetan ere hainbat eskaintza eta iragarki agertzen dira garai horretan, baina, egiaz, zer galtzeko balio dute metodo horiek: kiloak, dirua edo bietatik? CONSUMER EROSKI aldizkariak ikerketa berezia egin zuen 2007an, eta argaltzeko 103 zentro aztertu zituen Espainian. Ikerketa horrek erakutsi zuenez, hiru zentrotatik batean erabiltzen dituzten moduak ez dira oso osasungarriak, eta, oro har, diru dezente behar izaten da. Tratamenduak, batez beste, 1.396 euro balio zuen, nahiz eta alde handia zegoen merkeenetatik (350 eurokoa) garestienetara (3.879 eurokoa). Hilero-hilero, batez beste 163 euro ordaindu behar zuen bezeroak kontsulten eta produktuen truk (40 euro merkeenean eta 600 garestienean). Argaltzeko, ordea, beti ez da zertan asko ordaindu.

Elikadura-adituek argi esaten dute zer egin behar den argaltzeko: dieta egokia eta ariketa fisikoa. Garrantzitsua da aditu batek jarraipena egitea une orotan, baina norberak ere ikas dezake zer den ongi jatea. Ohiturak aldatzea da kontua, eta menu askotariko, gozo eta kaloriaz urriagoak egitea, baita Eguberrietan ere.

Izerditzea ere ez da doan

Gimnasiorako bidea nondik den ikasiko duela zin egiten du jende ugarik urtarrilean sartu ahala. Baina hitzetatik ekintzara igarotzeko unean, nagitasuna agertzen da, eta hileroko kuotak ere ez dira nolanahikoak. Aldizkari honek 200 gimnasio aztertu zituen 2008ko ikerketa batean, eta orduko haren arabera, hilean 56 euro ordaindu behar zen batez beste, eta hasierako matrikula ere bai (lautatik hirutan kobratzen zuten, eta 70 eurokoa zen, batez beste). Osotara, 742 euro kostatzen zen urte osoan gimnasiora joatea. Baina hauxe da galdera: gimnasia egiteko, gimnasiora joan behar ote da derrigorrean? Ezin al du norberak etxean bere gimnasiotxoa egin? Ordutegi malgu-malgua edukiko luke, eta diru dezente aurreztuko luke, nahiz eta inbertsioren bat egin beharko lukeen hasieran.

Zer behar da etxean gimnasioa jartzeko?

Gimnasio bat egokia izango bada, etxekoa ere bai, jarduera aerobikoak egiteko aukera eman behar du eta giharrak lantzeko modua ere bai. Hori guztia lortu ahal izateko, honako tresna hauek jarri behar dira, gutxienez, etxeko gimnasioan:

  • Ariketa kardiobaskularrak egiteko makina: izan daiteke ohiko bizikleta, spinning-ekoa, oinez edo lasterka ibiltzeko uhalak, edo stepper delakoa. 35 euro balio du stepper-eko modelo oinarrizkoenak eta 1.300 euro uhalik puntakoenek.
  • Halterak edo goma elastikoak, besoak eta zangoak lantzeko. Lehenengoek 15 eta 20 euro artean balio dute, eta bigarrenek 10 euro eskas.
  • Suitzar baloia edo fitball-a (10 euro), sabel-ariketak eta luzatze-ariketak egiteko.
  • Lurreko alfonbratxo edo zirria. Ezinbestekoa da lurrean ariketa fisikoak egiteko eta bizkarraldeko lesioak saihesteko. 4 euro balio dute oinarrizkoenek eta 60 euro goi mailakoek.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak