Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.

Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

: Soltean saltzen direnak ontziratuak bezain onak eta, gainera, merkeago

Laburbilduz

  • Legatza osagai dutelarik, aurrez prestaturiko zortzi jaki ultraizoztu aztertu dira: "makilatxoak" (hiru lagin), "ziriak" (lau) eta "gutiziak" (bakarra); zortzi horietatik lau ontziraturik komertzializatzen dira eta beste laurak, aldiz, soltean.
  • Denetan merkeena (makilatxoak soltean) 500 pezeta baino gutxiago kostatzen da kiloko; garestienaren (Pescanova gutiziak) prezioa, ordea, ia 1.500 pezetaraino igotzen da, kiloko.
  • Arrainaren ADNaren azterketak frogatu zuenez, zortzi laginetan legatza bakar-bakarrik erabili dute.
  • Zazpitan legazkia produktu osoaren erdia baino gehixeago baizik ez da; zortzigarrenean (Eurofrits makilatxoak), %34a bakarrik. Nutrizioaren ikuspegitik, ez dira iristen etxean arrautzeztatzen den legatzaren mailara, honek proteina gehiago eta kaloria urriago dituelako.
  • Soltean merkaturatzen diren prekozinatuen kalitatea eta ontziratuena tankerakoak dira eta, gainera, dezente merkeago, oro har, baina etiketa eskasa dute.
  • Lagin guztiek erabili dute ekilore-olioa eta denen egoera sanitarioa zuzena da. Dastaketan, kalifikazio ona denek lortu zuten, hau da, sei puntuen azpitik ez zen batere geratu.
  • Prezioa eta kalitatearen erlazio egokiena, soltean merkaturatzen diren bi makilatxo-laginetako bat da, kiloa 500 pezeta ere kostatzen ez delarik. Ontziratuak nahiago dituenarentzat, aldiz, Frudesa markako ziriak dira aukera polita, kiloaren prezioa 1.000 pezeta inguru dabilela.

TABLA COMPARATIVA

MAKILAK ZIRIAK ZIRIAK MAKILAK
MARKA 1 zk Soltean 1 zk Soltean 2 zk Soltean 2 zk Soltean
Prezioa (pezeta kiloko) 465 795 577 564
Pisu garbia / pisu adierazia -- -- -- --
Erabilitako olio-mota Ekilore Ekilore Ekilore Ekilore
Gantza-portzentaia (%) 9.3 14.1 6.6 8.7
Legatz-portzentaia (%) 53 61 55 51
Estaldura-portzentaia (%) 47 39 45 49
Egoera higieniko-sanitarioa (1) Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Etiketa Oker Oker Oker Oker
Dastaketako puntuazioa 6.8 7.3 6.2 6.8
Legatz-espeziea F. Merlucidae Isatseko legatza F. Merlucidae Lurmutur Hiriko legatza
MAKILAK ZIRIAK ZIRIAK GUTIZIAK
MARKA Eurofrits Frudesa Pesca- nova Pesca- nova
Prezioa (pezeta kiloko) 538 1.008 1.114 1.464
Pisu garbia / pisu adierazia 403/400 361/360 379/360 248/250
Erabilitako olio-mota Ekilore Ekilore Ekilore Ekilore
Gantza-portzentaia (%) 15 6.7 9.5 11
Legatz-portzentaia (%) 34 61 54 51
Estaldura-portzentaia (%) 66 39 46 49
Egoera higieniko-sanitarioa (1) Zuzen Bikain Zuzen Zuzen
Etiketa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastaketako puntuazioa 6.2 7.4 6.7 7.1
Legatz-espeziea Isatseko legatza Isatseko legatza Isatseko legatza Isatseko legatza

(1) Azterketa mikrobiologikoan aerobio mesofiloen zenbaketa egin zen (lagin guztiak Araudiaren araberakoak ziren) eta bi mikroorganismo patogenoren balizko agerpena ikertu zen: salmonella (lagin bakar batek horrelakorik ez zuela egiaztatu zelarik) eta listeria. Frudesa markako zirietan izan ezik, listeria lagin guztietan atzeman zen, baina patogeno horren kopurua indarreko arautegiak onartzen duen mailatik oso azpitik zebilen. Frudesa markako zirien "bikain" puntuazioaren arrazoietako bat hori da; beste bat, aerobio mesofiloen zenbaketan, lagin guztietan kopuru txikiena agertzea.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak