Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Haurren jolastokietako segurtasuna : Segurtasun gabezia oraindik ere kezkagarria den arren, egoera hobetu egin da

Hamar jolas-aparatutik bik akats larriak dituzte, haurren segurantziaren kaltetan

Legeak zer ote dio?

Haurrentzako jolastokietan ahalik eta ezbehar gutxien jazo dadin, segurtasun gaietan europar araudiak (UNE-EN 1176 eta 1177) hamaikatxo betekizun ditu xedatuak, ekipoek (zabu, txirrista, kulunka, etc.) eta materialek bete behar dituzten baldintzak, harrapatze-arriskurik izango ez duten zulo, hutsune eta espazio askeen dimentsioak, segurtasun distantzia eta altuerak, eroriko eta arropa zein ile-harrapaketarik ez gertatzeko babesak eta bestelakoak arautuz. Horiek ez ezik, jolaslekuetako estalpenen lodierak, instalakuntzen betebeharrak (zimendatzeari dagokionez, esate baterako), eragozpenik gabeko areak eta jolastokiaren geroagoko mantenua ere zehazki arautuak agertzen dira aipaturiko testuetan baina, dena den, arautegi hori ez da zertan bete: egun Frantziak bakarrik aplikatzen du. Kontua da, batez ere, obligaziorik sortarazi gabe, aholku gisakoak ematea; arau horiek lotesle izango badira, europar arteztaraua edo estatu mailako legeak eman behar dira. Espainian, agintariek aholku moduko horiek aplikazio librekoak izatea xedatu dutenez, horrek lege-hutsunea sortzen du: Andaluzia eta Galiziak bakarrik daukate haurrentzako jolastokien gaineko berariazko arauteria.

Haurrentzako jolastoki akasgabearen dekalogoa

  • Kokapena: ibilgailuen trafikotik 30 metrora egon behar du, gutxienez, eta perimetro osoa bitarteko naturalen (zuhaiño, heskai edo palaxuak) edo artifizialez (horma, hesi edo sareak) bidez isolatua izango du, haurrak errepidera erraz irten ez daitezen. Hori baino hobeto: jolastokiak trafiko guneetatik urrutian kokatuko dira.
  • Materialak: zabu, kulunka, txirrista eta bestelako estrukturak ez toxiko, ez elektrizitate-eroale diren materialez fabrikatuko dira; material horiek, era berean, ez dira printzatuko eta ez zaie kaltegarri gerta daitekeen hondakinik askatuko. Seguru eta erresistentzia handikoak izan eta sendo itsatsirik egongo dira. Metalezko elementuen ordez trataturiko egur eta plastikozkoak ezarriko dira. Estrukturek ez dute izango, ahal den neurrian, ertz bizi edo irtenik, elkargune eta soldaduretan, bereziki.
  • denei zabalik: parkeak era guztietako bisitarien gozamenerako eratuko direnez, horien diseinuak mugitzeko zailtasunak dituzten erabiltzaileen premietara ere egokitu beharko dira. Ahal den heinean, ez jarri eskailerarik, ertz bizirik, gurpil-aulkientzako egokiak ez den zorurik edota premia bereziak dituzten haur horientzat egokituak ez dituzten jolas-biderik gabekoak. Izan kontuan kezkak eta premiak erabiltzailearen adinaren arabera ere aldatu egiten direla: jolas mota jakin baten altuerak, adibidez, bertan arituko den haurraren adina aintzat izan behar du.
  • Azalera: azalera gogorren (hormigoia, harria) ordez, kolpe eta erorikoen motelgailu diren zoruak (kautxu eta material sintetikozkoak) ezarriko dira. Hondarrezkoak (onartzeko modukoak, beraz), aldian behin bete, mantendu eta zaindu behar izaten dira.
  • Batetik besterako distantzia: aparatu edo jolas-estruktura bakoitzak bere segurtasun zona izango du, elkarren ondoko jolasetako erabiltzaileen artean talkarik jazo ez dadin.
  • Kontserbazio eta garbiketa: haurrentzako jolastokiak ahalik eta erabilera-egoera bikainenean mantendu behar dira. Horretan bereziki lagungarri gertatzen dira horrelako egituren kalitate handiko materialak, bandalismoaren eta klimatologia desegokiaren aurrean sekulako erresistentzia agertzen baitute. Horrelako guneetara animalien sarrera galaraziko da.
  • Mantenua: aldian-aldian ikuskaritzak egingo dira, aparatuen eta jolastokien mantenu egokia bermatzeko. Arriskurik sor dezaketen ekipoak lehenbailehen konpondu edo bertatik kendu behar dira. Instalazioak maiztasun egoki batez ikuskatzea da har daitekeen prebentzio neurririk hoberena.
  • Pertsona heldu arduratsuak: haurrentzako jolastokian haurrek olgetaz ahalik eta arrisku txikienekin goza dezaten, jolastokiko instalazio eta ekipoen kalitate eta kontserbazio egoera zaintzea ez ezik, haur horiek gurasoengandik jasotzen duten hezkuntza ere funtsezkoa da, errealitatean diren arriskuak aintzat har ditzaten. Parkeek pertsona zaharrak baztertu ordez, aukera eman behar dio, bertako ekipamenduek denetik eskainiko diolarik: atseden hartzeko tokiak, esertzeko aulkiak, itzalguneak, iturriak, paperontziak, etc.
  • Señaleak: ekipoak erabil ditzaketen haurren adina ez ezik, bertan akats edo txikiziorik aurkitu edo arriskurik hauteman ezkero nora jo edo zein zenbakitara deitu behar den ere argi eta garbi adieraziko da. Era berean, gertueneko osasun zentroen kokapena ere agerian ipiniko da.
  • Diseinu eta koloreak: kolore eta forma erakargarriak dituzten jolasek haurren jarduera sustatu eta gaitasunen garapena bizkortzen dute. Zona ludikoak, beraz, erakargarri gertatu behar du.

Heldua, zaindari

Gurasoena ez ezik, haur txikien zaintzaz arduratzen diren helduen kontua ere bada prebentzioa. Haurrentzako jolastokian txikiek olgetaz ahalik eta arrisku txikienekin goza dezaten, jolastokiko instalazio eta ekipoen kalitate eta kontserbazio egoera zaintzea ez ezik, haur horiek gurasoengandik jasotzen duten hezkuntza ere funtsezkoa da, errealitatean diren arriskuak aintzat har ditzaten.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak