Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Haurren jolastokietako segurtasuna : Segurtasun gabezia oraindik ere kezkagarria den arren, egoera hobetu egin da

Hamar jolas-aparatutik bik akats larriak dituzte, haurren segurantziaren kaltetan

Aparatu batzuek, funtzionatu ere ez

/imgs/20050401/img.tema-de-portada.02.jpg
Azterturiko berrogeita hamar aparatutik bat ez zebilen edo ezin zen erabili. Denetan okerrenak zabuak eta erabilera anitzeko estrukturak izan ziren, jartzeko eserlekurik ez edukitzearren, euste-kateak hautsirik egotearren, egiturak mengelak izatearren eta eskailera eta arrapalak endekatuak agertzearren, besteak beste. Mantenu alorreko akatsak dituzten aparatuak (azterturiko guztien ia herena), bostetik batek pintura falta zuen, guztien %7k atal herdoilduak agertzen zituen, %6k atal aske edo hautsirik zeukan, %4k parteren bat printzaturik zuen eta lau aparatutik bat graffiti edo pintadaz apaindua zegoen. Endekapen horren errudun nagusietako bat bandalismoa da, dudarik gabe, baina ez gaitezen engaina: aparatu batzuk zaharkituak daude eta beste askoren egoera txarra mantenu eskasaren eta aldian aldiko ikuskapenik ez egitearen ondorio da.

Ainguratze eta torlojoak

Aparatuak zoruari eusteko ainguratzeei dagokiela, azterturiko aparatu guztiak ongi helduta daude: horien estrukturak egonkorrak dira, ez dute oszilazio arriskutsurik eragiten, baina ekipoen %17tan oinarriaren parte bat irtena zegoen, lurpean behar zuen arren. Horrek, erorikoa gertatuz gero, arriskua sortzen du. Alderdi honetan, aparatu kaskarrenak oszilagarriak eta txirristak dira: aurrekoen %25etan eta bigarrengoen %23tan aparatuaren oinarria irtena zegoen.

Nolanahi ere, hamar ekipotik zortzi baino gehiagok beren oinarria ongi bildua daukate, zoruan sartuta edo hondar zein legarrez egokiro estalita.

Hiru aparatutik bitan, berriz, atalak elkartzeko torlojoak ez daude agerian, plastiko injektatuzko tapoiekin estalita baizik; aparatuen %3an, aldiz, torlojo horiek arriskutsu gertatzen dira, handiegiak izatearren (arauak adierazitako 8 mm-tik gorakoak, biribildu edota babestu gabeak). Horrelako arriskuak txirrista eta zabuetan hauteman ziren, bereziki (elementu horien %6k torlojoak irtenegiak dauzkate). Hiru aparatutik batek torlojo motz edo biribilduak dauzkate, haur txikien arriskua arinduz.

Aparatuen altuera eta kontserbazioa

Segurantziari eta aparatu zein zonen kalitateari dagokienez, haurrentzako jolastokiek nolakoak izan behar duten xedatzen duen araurik ez dago Espainian. Horregatik, aparatuen egoera eta ezaugarriak ebaluatzeko irizpideak finkatzeko unean, CONSUMER EROSKI indarrean dagoen arautegi komunitarioan (UNE-EN 1176 eta 1177) eta gaietan aditu direnen aholkuetan oinarritu da. Jolas-aparatuetan atzemaniko gabezia asko eta askoren erreferentzia araudi horiexek dira.

Datuak ikusirik, aparatuen kontserbazio egoera maizegi ez da egokia: kulunken %6k ez daukate heldulekurik (beste horrenbeste gertatzen zaie oszilagarrien %3ri) eta %30ek ez dute oinak ipintzeko tokirik edo, bestela, daukatenak egoera txarrean daude (aparatu oszilagarrietan, %14). Zabuei dagokiela, umeak, zabuka ibiltzean, metalezko eraztunak uki ez ditzaten, kateak plastikozko forruekin estalita eduki beharko lituzkete baina zabu guztien %16 bakarrik daude horrela. Hamarretik bik kateak hautsiak edo herdoilduta zeuzkaten eta %13k ez zituzten eserlekuak egoera onean: batzuek atalak hautsita (inoiz, zakurren hozkadaz) zituztenez ezin ziren erabili eta beste batzuek ez zeukaten eserlekurik. Lau zabutako bakar batek zeuzkan kaiola motako eserlekuak, txikienetan txikienen premietara egokituak, alegia.

Txirristen egoera ez da hobea: metrotik gorakoen %32k ez dauzkate esku-barandak, umeari igotzen laguntzeko; %3tan eskailera mailak higatuei edo hautsita daude; %14tan jaisteko arrapala ez dago egoera egokian (atal batzuk arrailduta edo higatuegi daude, pinturarik gabe, zulatuta …); %6ren egiturek arriskutsuak izan daitezkeen elementuak dauzkate: ertz biziak, arrapalako ertzak biribildu edo leundu gabeak, etc.).

Jolas anitzeko estrukturetan ere atzeman ziren gabeziak: horien %18tan ez zegoen esku-barandarik eskaileretan edo estrukturako pasabideetan. Horiek ez ezik, ekipoen %27tan pasabideko baranda barra huts bat zen, erorikoak saihesteko moduko babesik gabe. Horrelako estrukturen %5etan, berriz, behaztopa sortaraz dezaketen elementu irten arriskutsuak, ertz zorrotzak, egurrak egoera txarrean eta printzatuak eta bestelako akatsak ere hauteman ziren.

Zabuak, dilin-dalan, 60 graduko inklinazioa hartzen duenean, lurretiko altuera gehienez ere bi metro izan daitekeen arren, zortzi zabutik batek ez du baldintza hori betetzen. Txirristetan, berriz, erori askeko altuera metrotik gorakoa bada, eskaileran eta goialdean, legez, baranda jarri behar bada ere, kasu guztien %32tan ez zen horrelakorik. Bi metro baino handiagoa denean, legearen arabera, goialdean zati babestua edukiko du (bi metroko txirristen %5ek ez daukate, hala ere, babes hori). Txirristaren jaitsierako arrapalan, berriz, lurrerainoko altuerak 25 eta 35 cm bitartekoa izan behar du baina hamabi zabutik batean baldintza hori ez da betetzen, arrapalatik lurrerainoko altuera handiagoa baita.

Jostatzeko aparatu hauen material ohikoenak metala (aparatuen %88k metalezko atalak dauzkate) eta tratatutako egurra (%86k) dira. Oszilagarri eta jolas anitzeko estrukturak dira trataturiko egur gehien baliatzen dutenak, klimatologiari aurre egiteko. PVC ez da aurreko bi gaiak bezain ohikoa: aparatuen %58tan bakarrik agertzen bada ere, jolas anitzeko estrukturetan gehiago ikusten da. Adituen iritziz, metalezko aparatuen ordez bestelakoak (trataturiko egur edo plastikozkoak, adibidez) ipini beharko lirateke, ahal den neurrian, metala zahartzean herdoildu egiten da eta.

Jolastokiak: bertan ere hobe daiteke segurantzia

Jostatzeko aparatuen segurtasunaz gainera, aparatu horiek kokatuak dauden zonetako segurantzia ere aztertu da.

Jolastokien alderdi hoberena:

  • Haurrentzako jolastokia eta trafiko zonak bereizita egotea: hamarretik bederatzi trafikodun alderditik 30 metro baino gehiagotara daude edo, bestela, bitarteko naturalen (zuhaiñoak, heskai edo palaxuak) edo artifizialez (horma, hesi edo sareak) bidez isolatuak.

Okerrenak:

  • /imgs/20050401/img.tema-de-portada.03.jpgZorua: jolastokietan gertatzen diren hamar istripu eta ezbeharretik zazpi zoruen egoera txarrak eraginikoak omen dira. Nolakoa behar du lurrak, bada? Material egokienak kautxu birziklatua eta material sintetiko samurrak dira, behar den lodieran aplikatuak, kolpe eta erorikoen motelgailu izateaz gainera, ez baitira labaingarriak eta berehala lehortzen direlako, putzurik utzi gabe. Hala eta guztiz, ikuskaturiko parkeen %15ek oraino dauzkate azalera gogorrak, hala nola hormigoi, porlan, asfalto edo galtzada-harriz osatutakoak, hots, ezbeharrik jazotzekotan, bat ere egokirik ez direnak.
  • Aparatu zaharkitu eta higatuak: haurrentzako jolastokien %25ek aparatu zaharrak dauzkate, zaharkitu edo alferrikakoak gehienbat; materialak bat ere egokiak ez direnez (burdinazkoak dira horietako asko), horien ordez kolore bizi eta itxura deigarridun PVC-zkoak, plastikozkoak edo trataturiko egurrezkoak instalatu beharko lirateke. Parke berriak sortzea ez baita aski: denboraren poderioz zahartu eta egoera txarrean daudenak berriztatu (edo kendu) egin behar dira.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak