Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.

Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Prezioak eta jatorriak ez dute eragin handiegirik kalitatean

Laburbilduz

  • "Lodi" kalibre eta "aparta" kategoriako zainzuri zuri osoen zortzi lagin aztertu dira oraingoan.
  • Dantza, Vela, Lodosa, Bajamar eta El Navarrico "Nafarroako Zainzuria" jatorri izendapenekoak dira; Kumix "Producto de España" da, Gigante Verde laginak Peru aitortzen du zainzurien jatorritzat eta Cidacos markakoak, azkenik, bereak Txinakoak direla adierazten du.
  • Zainzurien osagai nagusia ura da, funtsez: beraz, beren ekarpen kalorikoa apal-apala da eta balio nutritiboa, berriz, eskasa, zeinahi barazkiri dagokion bezala. Zuntza daukate (%1) aski nabarmen, gainontzeko barazkiek baino gutxiago, dena den.
  • Irregulartasun bakar batean izan ezik, latako zainzuria ederki landutako produktua da eta dagokion kategoria komertzial horretarako xedatuak dauden baldintzak zehazki betetzen ditu.
  • Irregulartasunak: El Navarrico laginak ez ditu betetzen ¿aldea hutsaren hurrengoa bada ere¿ "aparta" kategoriako zainzurien kalibreari (lodierari) buruz arauak xedatutakoa eta, bestetik, Cidacos laginak kategoria horretan baimendutako zainzuriak baino gehiago ditu haritsuegiak.
  • Itxaropen gastronomikoak asebetetzeko modukoak dira: dastaketan, 6 puntuko marka lagin guzti-guztiek gainditu zuten. Batetik besterako aldeak txiki-txikiak izan ziren.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik hoberena Gigante Verde da: dagokion kategoria komertzialaren araberako erantzun egokia ematen du, zainzuririk lodienak dauzka eta denetan ontzi merkeena da (kilo xukatua 1.344 pezeta kostatzen da). Dantza (1.956 pezeta kiloko) ere aukera polita da, dastaketan hobea delako eta, bestetik, kalitate-alorrean akatsik ez zuelako agertu.

KONPARAZIO-TAULA

DANTZA GIGANTE VERDE J. VELA CIDACOS
Prezioa pezeta kiloko1 1956 1344 1976 1796
Kategoria (Adierazia/egiazkoa) Aparta-Aparta Aparta-Aparta Aparta-Aparta Aparta-Lehena
Pisu garbia (adierazia/egiazkoa) (gramo) 390-492 390-411 410-410 390-409
Pisu xukatua (Adierazia/egiazkoa) (gramo) 250-260 250-257 250-257 250-268
Latako aleak (batez bestekoak) 10.7 8.3 10.3 10.6
Kalibre handiagoko zainzuriak (%)2 71.9 92 48.4 56.3
Zainzuri lodiak (%) 3 28.1 8 51.6 43.8
Kalibre txikiagoko zainzuriak (%) 4 0 0 0 0
Unitate haritsuak (%) 5 0 0 9.7 25
Unitate akastunak (%) 0 0 0 0
Jatorria NAFARROA PERU NAFARROA TXINA
Dastaketa (osoko puntuazioa) 6.8 6.4 6.6 6.6
C. LODOSA BAJAMAR KUMIX EL NAVARRICO
Prezioa pezeta kiloko1 1860 2036 1996 2116
Kategoria (Adierazia/egiazkoa) Aparta-Aparta Aparta-Aparta Aparta-Aparta Aparta-Lehena
Pisu garbia (adierazia/egiazkoa) (gramo) 390-422 350-349 390-427 390-465
Pisu xukatua (Adierazia/egiazkoa) (gramo) 250-252 220-223 250-250 250-250
Latako aleak (batez bestekoak) 14 10 11 15.8
Kalibre handiagoko zainzuriak (%)2 11.9 73.3 63.6 15.8
Zainzuri lodiak (%) 3 88.1 26.7 36.4 79
Kalibre txikiagoko zainzuriak (%) 4 0 0 0 5.3
Unitate haritsuak (%) 5 9.5 16.7 18.8 2.2
Unitate akastunak (%) 0 0 0 2.2
Jatorria NAFARROA NAFARROA ESPAINIA NAFARROA
Dastaketa (osoko puntuazioa) 6.7 6.7 7.1 6.6

1 Kiloko prezioa kalkulatu da latan adierazitako pisu xukatuaren arabera

2 Kalibre handiagoko zainzuriak: oso lodiak dira 14 eta 19 mm bitarteko kalibrekoak eta lodi apartak, berriz, 19 milimetrotik gorako kalibrekoak

3 Zainzuri lodiak: kalibre horretakoak dira aztertzen ari garen zainzuriak, 11 eta 14 milimetroko kalibreen bitartekoak. "Aparteko" kategorian, onartzen den adierazitakoa baino kalibre txikiagoko zainzurien kopurua (gure kasuan, "Lodia") 5ekoa da.

4 Kalibre txikiagoko zaintzuriak: Kasu honetan tarteko zaintzuriak (9 eta 11 milimetro bitarteko kalibrekoak, alegia) eta meheak (9 milimetro baino meheagoak) dira. "Aparta" izeneko kategorian, onartzen den adierazitakoa baino kalibre txikiagoko zaintzurien kopurua 5ekoa da.

5 Unitate haritsuak: "Aparta" izeneko kategorian onartzen den zaintzuri haritsuen gehieneko kopurua 20koa da

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak