Pixoihalak eta galtza-zapiak

Pixoihalak gehiago xukatzen du; galtza-zapiak larruazala hobeki babesten du

Galtza-zapia erosoagoa da baina pixoihal konbentzionalak bezainbesteko xukatzeko gaitasunik ez du eta, gainera, garestiago ateratzen da
1 apirila de 2008

Pixoihalak gehiago xukatzen du; galtza-zapiak larruazala hobeki babesten du

Inuitek haurtxoak goroldioz beteriko foka-larruetan biltzen zituzten. Amerikako indioek eta inkek saralez beteriko untxi-larruak zerabiltzaten horretarako eta amerikar aitzindariek kotoizko oihalak baliatzen zituzten eginkizun hori betetzeko, baina urez garbitu ordez, sutondoan lehortzen zituzten. Ez da harritzekoa, beraz, duela hirurogeita hamar urte Suedian agertu zen erabilera bakarreko zelulosazko pixoihalak ordura artekoak hankaz gora utzi izana, benetan higieniko eta erosoa zelako. Geroztik, zelulosa sodio-poliakrilatoak ordeztu du, substantzia honek ezaugarri harrigarriak dituelako: likido bat ukitzean, bertan disolbatu ordez, hura xukatu eta jele antzeko bihurtzen da.

“Betidaniko” pixoihalei aspaldi honetan material berarekin eginiko galtza-zapiak elkartu zaizkio; hauek ez dira lotzen xingola itsaskor batez, gerrialde malgu baten bidez eusten baitira. Kuleroen modura ipintzen direnez, pixoihala uzten ikasteko egokiak dira: erraz jaitsi eta igotzen dira haurrak komunera joatea eskatzen badu eta “deskuidu batean” arropa zikintzeko beldurrik ez dago.

Beste aldetik, jakina, pixoihal konbentzionalak baino %30 garestiagoak dira, nahiz eta plus hori justifika dezakeen deus ez omen dagoen ez produktuaren osaketan, ez egituran, ezta fabrikazioan ere. Hezitzaile batzuek, areago, horrelakoak erabiltzearen aurka daude pixoihaletik barne-arropa konbentzionalerako aldaketa geroratu egin dezaketelako, txikienetan nahasmena sortzearren, adin horretan ez baitakite zehatz-mehatz pixoihala edo zer daramaten.

Laborategian, 5 edo L tailako (hots, 13 eta 20 kilo arteko mutiko eta neskatoentzat) hiru galtza-zapi eta hiru pixoihal-lagin aztertu dira; horien prezioak doaz aleko 0,22 eurotik (Huggies pixoihalak) 0,37 euroak arte (Dodot markako galtza-zapiak). Pixoihalaren erabilerako azken etapetan mutikoek eta neskatoek baliatzeko egokiak dira eta sexu bietako haurrentzat balio dute denek, Huggies markako galtza-zapiek izan ezik, hauek berariazko produktua baitute mutikoentzat eta beste bat neskatoentzat.

Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Huggies pixoihalak dira: merkeenak izaki (22 zentimo pixoihaleko), osoko kalitate egokikoak dira. Aukera polita, baita ere, Dodot Plus Activity pixoihalak; hauek, denetan garestienak badira ere (30 zentimo), kalitate hoberenekoak dira. Dodot Etapas Plus Liberty galtza-zapiak, berriz, aukera egokiena da, kalitate on-onekoak baitira, Huggies markakoak bezainbeste kostatzen direlarik.

Ezaugarri teknikoak

Pixoihal arin eta finenak erosoenak dira haurrentzat. Denetan astunenak Dodot markako galtza-zapiak dira (45 gramo) eta arinenak, berriz, Dodot Ajuste Flexible pixoihalak (36,8 g) eta Huggies neskatoarentzako galtza-zapiak (38,2 g). Lodieraz ari garela, meheenak Huggies markako bi galtza-zapiak dira (8,1 mm) eta lodiena Dodot galtza-zapia (10,5 mm).

Pixoihalaren tamaina alboetatik tira gabe kalkulatzen da. Denetan txikiena Dodot markako galtza-zapia da (47,8 x 18,3 cm), eta handienak, berriz, Dodot Ajuste Flexible (51,3 x 23,7 cm) eta Huggies (51,8 x 23,2 cm) pixoihalak. Pixoihalaren guztirako tamaina bezain garrantzitsua, ordea, kuxin xukatzailearen azalera da: azalera zabalena Dodot Plus Activity (44,7 x 11,2 cm) laginarena da eta txikiena Dodot markako galtza-zapiarena (42,5 x 8,9 cm), ondoren Huggies markako pixoihalarena datorrela (40,5 x 9,5 cm). Galtza-zapiek pixoihal konbentzionalek baino materia xukatzaile gehiago daukate. Denetan nabarmentzeko Huggies mutikoentzat (15,4 gramo, neskatoentzakoak baino eduki handiagoa, honek 12,3 gramo baizik ez duelako). Eduki txikienekoa Dodot Ajuste Flexible pixoihala da (10,7 g). Materia xukatzaile gehien daukan pixoihal konbentzionala Dodot Plus Activity da (12,8 g).

Hankartekoan zabala den pixoihalak estreinako urratsak ematea eragozten du. Galtza-zapia, berriz, haurra oinez ibiltzen hasia dadoenerako diseinatua dagoenez, hankartekoa estuagoa dauka pixoihal konbentzionalak baino: hiru galtza-zapienak 16,5 zentimetro inguru dabiltza eta pixoihalak, berriz, 22 eta 23 zentimetro artean.

Manikiak haurtxoen partez

Pixoihalen eraginkortasuna errealitatean neurtzea benetan zaila denez, mutiko eta neskatoen ordez, gernua simulatzen zuen likidoa pixoihalera botatzen zuten manikiak baliatuz egin zen testa, hots, aurreneko jario edo ihesa gertatu arte, likidoa isurtzea. Saiakerak bi ziklotan egin zirelarik, horietan manikia haurra bailitzan mugitzen zen: egunezkoa (posturaz aldatzen zen, eserita, zutik eta saiheska) eta gauezkoa (ahuspez, saiheska eta aratinik).

Proba denetan Dodot Plus Activity pixoihala izan zen hoberena, eta Huggies markako galtza-zapiak, aldiz, emaitza apalenekoak. Pixoihalek galtza-zapiek baino xukatzeko gaitasun handiagoa dute. Dodot Plus Activity laginaren (hoberenaren) xukatzeko batez besteko gaitasuna 409 mililitro da; Huggies neskatoentzako galtza-zapiarena 278 mililitro eta mutikoentzakoarena a 297 mililitro bakarrik izan zen.

Pixoihal onak haurtxoaren larruazala babestu behar duenez, likidoak gainezka egin zuenean, manikia ukitzen zuen parteko hezetasuna neurtu zen. Ukipenez hezetasun-portzentaje handiagoak larruazala lehorragoa dagoela esan nahi du. Batez beste, Huggies neskatoentzako galtza-zapiak izan zen babespen handienekoa (%93) eta Huggies markako pixoihala, berriz, emaitza kaskarrenekoa (%64). Zehatz-mehatz adierazteko, mutikoentzat egunezko hoberena Dodot galtza-zapia izan zen (%93) eta kaskarrena Dodot Plus Activity pixoihala (%41). Neskatoentzako egunezkoez ari garela hoberena Huggies galtza-zapia izan zen (%98) eta emaitza apalenekoa Huggies markako pixoihala (%39).

Gauez

“Gauezko” proban Dodot galtza-zapiak (%97) mutikoetan eraginkortasun handiagoa erakutsi zuen eta neskatoetan, aldiz, Dodot Plus Activity (%92) eta Dodot Ajuste Flexible (%92) izan ziren egokienak.

Produkturik hoberenak dira Dodot Plus activity pixoihala eta Dodot Etapas Plus Liberty galtza-zapia (biek ere “oso egokia” kalifikazioa merezi izan dute). Neskatoentzako Huggies galtza-zapiak eta Huggies eta Dodot Etapas ajuste flexible pixoihalak, kalifikazioaz ari garela, “egokiak” izan ziren, eta mutikoentzako Huggies galtza-zapia “zuzen” baizik ez.

Itsasgarriak aztergai

Hona, produktu hauetaz maizen egiten den kexuetako bat: tira itsaskorrak behar bezala ez dira itsasten. Pixoihaletako itsasgarriak belkro antzeko materialez eginiko tirak dira eta, beraz, behin baino gehiagotan erantsi eta askatu daitezke. Pixoihalaren aurrealdeko zerrenda zabal bati itsasten zaizkion bi xingola edo zerrendatxo dauzkate atzealdeko alboetan. Galtza-zapiak ez du horren beharrik tira malgu bati esker mantentzen baita bere lekuan baina, probek frogatu dutenez, kasu guzti-guztietan ez dira behar bezain eraginkorrak. Dodot markako bi pixoihalek itsasgarririk txikienak dauzkate eta Huggies markakoak handiagoak dira; hauek, beste aldetik, erresistentzia handiagokoak izateaz gainera (lau hankatan ibili eta zutik pauso batzuk ematean) eta itsatsi eta askatzeko errazenak dira.

Itsasgarriaren eraginkortasuna kalkulatzeko xedez, itsatsi eta askatzeko 90ºtako angelutik zenbaterainoko indarra egin behar zen neurtu zuten laborategian, guraso batek oihala ipintzeko egingo lukeen bezala, alegia. Balioak ertaina behar du izan, itsasgarri gogorregia ez baita kentzeko erosoa eta ahula baldin bada, berriz, ez du oihala lotuko behar bezala. Itsasten errazena Huggies pixoihala (0,22 decanewton, daN). Askatzeko erraztasunari doakiola, berriz, proba gainditu duen bakarra Huggies pixoihala da, gainerakoek 0,3 daN (aholkaturiko gehieneko balioa) baino indar gehiago egitea eskatzen baitute. Askatzeko pixoihalik zailena Dodot Ajuste Flexible (0,55 daN) da.

Behin eta biritan itsatsi eta askatuz gero tira itsaskorrek zenbat eraginkortasun galtzen zuten ere kalkulatu zen. Huggies hobetu egin zen, lehen eta bigarren erabileraren ondotik, hots, askatu eta itsastearren ez zuen itsasgarritasunik galdu. Dodot markako bi laginak okerxeago ibili ziren aurreneko aldiz baliatu ondoren baina proba gainditu zuten. 180ºtako indar-proban, haurtxoren mugimenduak aplikatuz itsasgarriek ematen duten erantzuna neurtzen da. Erresistentzia handieneko itsasgarriak Huggies izan ziren (4,5 daN) eta errazen askatzen zirenak, Dodot Plus Activity (3,2 daN).

Ahulena ere Huggies izan zen bere xingola itsaskorrak errazen askatu zirenak izan zirelako. Galtza-zapiek itsasgarririk ez daukatenez, hauetan albokoetako soldadura hausteko aplikatu beharreko indarra neurtu zen. Erresistentzia handienekoa Huggies mutikoentzakoa (5,6 daN) izan zen eta ahulena, aldiz, Dodot Plus Liberty (2,1 daN).

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Laborategian hiru pixoihal eta honelako produktuak erabiltzeko azkeneko etapa bizi duten mutiko eta neskatoentzako hiru galtza-zapiren laginak aztertu dira. Prezioak, aleko, doaz 0,22 eurotik (Huggies pixoihala) 0,37 euroraino (Dodot galtza-zapiak). Hauek, batez beste, pixoihalak baino %30 garestiagoak dira eta mutiko eta neskatoek komunera joaten ikasten duten garaietan erabiltzeko egokiak dira, kuleroak bezala jaits daitezkeelako.
  • Galtza-zapiak hobeak dira haurtxoaren larruazala babesteari dagokiola (ukitzean hezetasun txikiagoa agertzen dute) baina erabilera bakarreko pixoihal konbentzionalek baino likido gutxiago xukatzen dute, materia xukatzaile gehiago daukaten arren. Sexuen araberako alde nabarmenik ez da atzeman, hau da, unisex pixoihal eta galtza-zapiak ez dira mutiko edo neskatoentzakoak baino hobeak.
  • Pixoihal eta galtza-zapi mota bakoitzeko hankartekoetan ez dago alderik lagin batetik bestera (zabalago izateak lehen urratsak ematea eragotzi egin lezake) eta desberdintasuna txiki-txikia da tamaina eta pisuan.
  • Kalitate proba seiek gainditu zuten, baina ez modu berean denek: Dodot galtza-zapiaren gerrialdea malguagoa da eta Huggies markako mutikoentzako galtza-zapien soldadurak, erresistentzia handienekoak. Pixoihalen itsasgarriei dagokiela, hoberenak Huggies markakoak dira erresistentzia handienekoak ez ezik, jartzen eta kentzen errazenak baitira.
  • Dodot markako galtza-zapiak eta Dodot Etapas Plus Activity pixoihalak bakarrik eskuratu dute “oso egokia” kalifikazioa osoko kalitatean. Ondotik datozkie Dodot Etapas ajuste flexible, Huggies markako pixoihala eta Huggies neskatoarentzako galtza-zapia (?egokia”). Huggies markako mutikoentzako galtza-zapiak ?zuzen” kalifikazioa baino ez du lortu.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Huggies markako pixoihalak ematen du: merkeena izaki, asetzeko moduko kalitate globala du; dena den, Dodot Activity lagina, garestiagoa izan arren, kalitate hobekoa da. Galtza-zapietan, berriz, Dodot Etapas Plus Liberty da aukera hoberena, kalitate on-onagatik eta Huggies-en antzeko prezioa izatearren.
PIXOIHALA PIXOIHALA PIXOIHALA
Marka Huggies Dodot DODOT
Modeloa Super-seco Etapas Ajuste flexible Etapas Plus Activity
Taila 13-20 kg Taila 5 13-18 kg Taila 5 13-18 kg
Prezioa (euro/pixoihaleko) 0,22 0,24 0,30
Ezaugarriak
Pixoihal kopurua 68 88 58
Pixoihalaren pisua (g) 41,1 36,8 41,2
Batez besteko lodiera (mm) 9,6 8,8 8,9
Kanpoko neurriak (luzera x zabalera, cm) 51,8 x 23,2 51,3 x 23,7 51,7 x 23,1
Kuxinaren neurriak (luzera x zabalera, mm) 40,5 x 9,5 43,5 x 11,4 44,7 x 11,2
Hankartekoa (cm) 23,2 23,6 22,6
Itsasgarriak(luzera x zabalera, cm) 5,4 x 3,8 4,6 x 3,1 4,8 x 3,1
Hauts xukatzaile pisua, lehor (g) 11,5 10,7 12,8
Itsaskortasuna
Itsasgarria itsasteko/askatzeko indarra (daN) (1) 0,22 0,38 0,33
Askatzeko zailtasuna (daN) (2) 0,15 0,55 0,41
Behin erabili ondoren itsasteko/askatzeko indarra (daN) 0,28 0,32 0,24
Bitan erabili ondoren itsasteko/askatzeko indarra (daN) 0,31 0,33 0,24
Itsasgarriaren erresistentzia (daN) (3) 4,5 3,7 3,2
Osotasuna erauztea (daN) (4) 4,4 5 5,8
Xukatzeko gaitasuna
Xukatzeko gaitasuna mutikoetan, egunez (ml) 370 358 518
Ukimenerako babesa (%) (5) 62 73 41
Xukatzeko gaitasuna neskatoetan, egunez (ml) 424 394 428
Ukimenerako babesa (%) (5) 39 52 50
Xukatzeko gaitasuna mutikoetan gauez (ml) 338 343 386
Ukimenerako babesa (%) (5) 77 78 82
Xukatzeko gaitasuna neskatoetan gauez (ml) 296 277 304
Ukimenerako babesa (%) (5) 78 92 92
Xukatzeko gaitasuna, batez beste (ml) 357 343 409
Ukimenerako babesa, batez beste (%) 64 74 66
Osoko balorazioa Egokia Egokia Oso egokia

(1) Itsasteko/askatzeko indarra: itsasgarria itsasteko/askatzeko aplikatu behar den indarra, 90ºtan tiraka.

(2) Askatzeko zailtasuna: indar-balio honen neurketak, itsasgarria askatzeko unean gurasoak izango duen eragozpena adierazten du.

(3) Itsasgarria mantentzea: haurtxoaren mugimenduen eraginez itsasgarria aska dadin egin beharreko indarra; 180ºtako zizailadura aplikatuz ebaluatzen da.

(4) Osotasuna erauztea: itsasgarri osoa ez ezik sendotze-zerrenda ere erauzteko egin beharreko indarra.

(5) Ukimenerako babesa: hezetasunaren aurreko babesa pixoihalak xuka dezakeen guztia hartu duenean neurtzen da. Hezetasuna haurtxoaren larruazaletik at mantentzeko gauza izan behar du pixoihalak. Onartzeko modukotzat hartzen dira %80tik gorako balioak.

GALTZAZAPIA GALTZAZAPIA GALTZAZAPIA
Marka dodot HUGGIES HUGGIES
Modeloa Etapas Plus Liberty Pull ups niña Pull ups niño
Taila Taila 5 12-18 kg 14-18 kg L 14-18 kg L
Prezioa (euro/pixoihaleko) 0,37 0,36 0,36
Ezaugarriak
Pixoihal kopurua 52 52 52
Pixoihalaren pisua (g) 45 38,2 39
Batez besteko lodiera (mm) 10,5 8,1 8,1
Kanpoko neurriak (luzera x zabalera, cm) 47,8 x 18,3 49,7 x 21 50,2 x 21
Anchura del GALTZAZAPIA estirado (cm) 40,4 41 41,8
Dimensiones del cojín (Longitud x Anchura en cm) 42,5 x 8,9 38,5 x 11,3 39,5 x 11,4
Hankartekoa (cm) 16,7 16,7 16,5
Hauts xukatzaile pisua, lehor (g) 14,1 12,3 15,4
Erresistentzia eta malgutasuna
Gerrialdearen malgutasun-ahalmena 50 cm (13 kg) (daN) 0,18 0,13 0,11
Gerrialdearen malgutasun-ahalmena 55 cm (20 kg) (daN) 0,44 0,44 0,39
Soldaduraren erresistentzia handiena (daN) 2,10 4,78 5,59
Xukatzeko gaitasuna
Xukatzeko gaitasuna mutikoetan, egunez (ml) 340 303
Ukimenerako babesa (%) (4) 93 78
Xukatzeko gaitasuna neskatoetan, egunez (ml) 405 289
Ukimenerako babesa (%) (4) 79 98
Xukatzeko gaitasuna mutikoetan gauez (ml) 382 290
Ukimenerako babesa (%) (4) 97 93
Xukatutakoa babesteko gaitasuna neskatoetan gauez (ml) 279 267
Ukimenerako babesa (%) (4) 87 87
Xukatzeko gaitasuna, batez beste (ml) 352 278 297
Ukimenerako babesa, batez beste (%) 89 93 86
Osoko balorazioa Oso egokia Egokia Zuzen

Ukimenerako babesa: hezetasunaren aurreko babesa pixoihalak xuka dezakeen guztia hartu duenean neurtzen da. Hezetasuna haurtxoaren larruazaletik at mantentzeko gauza izan behar du pixoihalak. Onartzeko modukotzat hartzen dira %80tik gorako balioak.

Banan-banan

3 pixoihal eta 3 galtza-zapi, banan-banan

Huggies Super-lehorra

  • 22 zentimo aleko, denetan merkeena
  • Osoko balorazioa: egokia
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena, pixoihaletan. 68 pixoihal ontziko. Itsatsi eta askatzeko errazena. Gainerakoak ez bezala, hainbatetan itsatsi eta askatu ondoren eragiketa hauek zaildu egiten dira, indarra hartzen duelako mekanismoak. Erresistentzia handieneko itsasgarria. Ukitze babeste ahulenekoa.

Dodot Etapas ajuste flexible

  • 24 zentimo aleko
  • Osoko balorazioa: egokia
  • Ontziko pixoihal gehien ematen dituena (88 ale). Pixoihalik arinena (36,8 gramo) eta substantzia xukatzaile gutxien daukana. Xurgamen ahuleneko pixoihala (343 mililitro). Ukitze babespen hoberenekoa (%74), pixoihaletan.

Dodot Etapas Plus Activity

  • 30 zentimo aleko, pixoihalik garestiena
  • Osoko balorazioa: oso egokia
  • Ontziko pixoihal gutxien ematen dituena (58 ale), substantzia xukatzaile gehien daukana eta itsasgarria eta honen euskailua erauzteko indar gehien egitea eskatzen duena. Batez besteko xurgamen handienekoa (409 mililitro).

Dodot Etapas Plus Liberty

  • Galtza-zapiak
  • 37 zentimo aleko
  • Osoko balorazioa: oso egokia
  • Galtza-zapietan, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena. 52 galtza-zapi ontziko. Tentsioaren aurrean soldadura ahulenak, baina gerrialde malguena.
  • Batez besteko lodiera handienekoa (10,5 milimetro). batez besteko xurgamen handieneko galtza-zapia (352 mililitro).

Huggies Pull Ups Neskatoentzat

  • Galtza-zapiak
  • 36 zentimo aleko
  • Osoko balorazioa: egokia
  • 52 galtza-zapi ontziko. Substantzia xurgatzaile gutxien daukan galtza-zapia. Batez besteko xurgamen ahulenekoa (278 mililitro). Ukitze babespen hoberenekoa.
  • Daukan marrazkia ezabatu egiten da, busti denean.

Huggies Pull Ups Mutikoentzat

  • Galtza-zapiak
  • 36 zentimo aleko
  • Osoko balorazioa: zuzen
  • 52 galtza-zapi ontziko. Ukitze babespen ahulenekoa, galtza-zapietan. Daukan marrazkiak adierazten du noiz dagoen bustia. Tentsioaren aurreko soldadura sendoenak. Galtza-zapirik astunena (45 gramo) eta substantzia xurgatzaile gehien daukana.