Espainiako eski-estazioen % 40 aztertuta

Pistetako segurtasuna, urria

Estazioek behar bezalako zerbitzu-kalitatea eskaintzen dute, baina pisten eskiagarritasuna hala-moduzkoa da sarritan
1 otsaila de 2001
Img tema listado

Pistetako segurtasuna, urria

Zerbitzu honek hiritar askoren aisialdia betetzen du, era osasungarrian bete ere; esate baterako, iaz 5 milioi bisitari izan zituzten estazio hauek. Eskien zale ona zorrotza da eta ia inoiz ez da gustura geratzen; dena den, jarrera hori ez da harritzekoa, eskiatzea oso garestia baita: diru asko behar da bai joan-etorrietarako (estazioak oso urruti daude toki guztietatik

Aurten, ehunka mila pertsonak bisitatuko dituzte estatu espainiarreko 28 eski-estazioak, denboraldi honetarako ia 6.000 milioi pezeta inbertitu dituztenak. Zerbitzu honek hiritar askoren aisialdia betetzen du, era osasungarrian bete ere; esate baterako, iaz 5 milioi bisitari izan zituzten estazio hauek. Eskien zale ona zorrotza da eta ia inoiz ez da gustura geratzen; dena den, jarrera hori ez da harritzekoa, eskiatzea oso garestia baita: diru asko behar da bai joan-etorrietarako (estazioak oso urruti daude toki guztietatik), bai kirol honetarako behar den arropa berezia erosteko, bai bota, ohol, finkagailu eta bastoiak erosi edo alokatzeko, eta bai forfaita ordaintzeko, hau da, jaitsierak egiteko guneetara etengabe igotzen duten igogailu mekanikoak erabiltzeko behar den txartela ordaintzeko, egunean 3.200etik ia 5.000 pezetara kostatzen dena estazioen arabera.

Eta gainetik eguraldi eskasa egiten badu edo elur gutxi nahiz kalitate txarrekoa badago, erabiltzaileak zein eski-estazioetako profesionalek egindako inbertsioa eta ahalegin logistikoa hutsean geratzen dira. Baina eski alpinoaren ondoriozko gastu eta zalantza horiek guztiak (iraupen-eskirako ez dira igogailuak behar, eta beraz, kirolariak ez du forfaita ordaindu beharrik) ez dira zaleen jarrera kritikoaren arrazoi bakarra. Badira beste batzuk, eta garrantzitsuak gainera. CONSUMERek Espainiako era guztietako 11 estazio aztertu ditu sakon-sakon. Horretarako, eskiatzaile adituak bidali ditu probok tokian bertan egitera. Ikerketatik ondorioztatzen denez, nahiz eta estazioek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea oro har ona izan, eskiagarritasuna (eskiatzeko kilometro-kopurua, pisten kalitatea eta zaintza, eta igogailuen garraio-gaitasuna nahiz erosotasuna besteak beste), salbuespenak salbuespen, kaskarra da. Eta garrantzitsuena, pistek erabiltzaileari eskaintzen dioten segurtasuna urria da estazio erdietan. Estazio guztietan larrialdietarako azpiegiturak (heliportua, osasun-sorospena eta megafonia) oro har egokiak badira ere, bost estaziotan (Astun, Sierra Nevada, La Molina, Panticosa eta Formigal) kale egin dute pistetan eskiatzaileari eskaintzen dioten segurtasunean. Hiru bakarrik dira pistetako segurtasunaren inguruko azterketa hau gainditu dutenak: Valdesqui eta Navacerrada (biak txikiak eta Madrilen) eta Baqueira-Beret (handia eta Lleidako Aran bailaran). Akats gehien ondorengo alderdietan antzeman ziren: sakanetako babesetan eta elurrik gabeko guneen seinaleztapenean -aztertutako estazio batek ere ez du azterketa honetan batez beste nahikoa lortu-. Gurutzagune arriskutsuen seinaleztapenean, estazioen % 20k egin dute porrot, nahiz eta gainerakoetan egoera oso egokia izan. Ondoen dauden alderdiak (estazio guztiek gainditu baitituzte) igogailuei eusten dieten piloien babesa, seinaleztapena (ikusteko modukoa izateagatik) eta pisten mantentze-egoera dira.

Erosotasuna eta zerbitzuak estazioan

Estazioak (pistak kenduta) bisitari-bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuen kalitatean, ostera, eskiagarritasunean eta segurtasunean baino egoera hobea nabari da: bat da gainditzen ez duen bakarra, Valdesqui alegia, eta beste bat dago, Astun, emaitza eskasarekin (5,5 puntu). Gainerakoak ondo daude. Onenak honako hauek dira ordenari jarraiki: Alto Campoo, Sierra Nevada, La Molina eta Navacerrada; dena den, bai Baqueirak eta bai Formigalek bikainetik hurbil dagoen ongia lortu dute. Zehatzago esateko, orokorra den akats bakarra haurtzaindegiari dagokiona da; izan ere, haur oso txikiak edo eskiatu nahi ez dutenak dituzten gurasoentzat hain baliagarri den zerbitzu honek oso ordutegi estua eskaintzen du kasu askotan, eta gainera, erabiltzaile berezi hauentzat ez dago nahikoa toki. Bestalde, oso txartzat jo daiteke txartel-leihatiletako zerbitzua, eskiatzaileek forfaitak erosi nahi dituztenean sarritan jasaten dituzten pilaketa eta atzerapenen erantzulea. Atal honetan, La Molinak eta Navacerradak bakarrik gainditu dute azterketa. Antzeko zerbait gertatzen da estazioko komunen garbiketa eta zaintzari, monitoreen kopuruari (kasu askotan urria baita, zaleek dakiten bezala) eta ibilgailuak aparkatzen laguntzen duten langileei dagokionez ere. Zerbitzuaren kalitatearen alde esan behar da, Valdesquik izan ezik, beste guztiek dutela bezeroaren arretarako bulegoa eta eskiak konpontzeko tailerra. Gainera, guztiek alokatzen dute eskiatzeko materiala eta denek dute larrialdietarako azpiegitura onargarria: heliportua estazioan edo nahiko hurbil (eta, bestela, estazioan horretarako egokia den leku bat), osasun-sorospena eta megafonia-sistema.

Azterketan bildutako datu guztiak alderatu ondoren, esan daiteke Baqueira-Beret (4.900 pta. eguneko forfaita) eta Navacerrada (4.000 pta.) direla txosten honen hiru ataletan (eskiagarritasuna, estazioaren zerbitzuak eta pistetako segurtasuna) kalifikazio onak lortzeagatik beste bederatzi estazioen aldean nabarmendu direnak. Sierra Nevada ere (4.100 pta. eguneko forfaita) egon zitekeen beste bi estazioen parean, pistetako segurtasunean kale egin ez balu; izan ere, eskiagarritasun bikaina eta zerbitzuetan kalitate oso ona eskaintzen ditu.

Lau gauza eskiatzeko arropari buruz

Eski alpinoa arropa garestia eskatzen duen kirol teknikoa da. Zaila da asmatzea eta, beraz, onar ditzagun aholkuak.

  • Jantziak beroak, iragazgaitzak eta erosoak izan behar dira. o Prakak, iragazgaitzak eta transpiragarriak
  • Eskularruak, iragazgaitzak eta beroak. Izozteko arriskutik eta elurretako (edo harri nahiz izotz gaineko) erorketetatik babesten dute.
  • Kalitatezko betaurrekoek izpi ultramoreetatik eta elur-bisuts edo haize-boladetatik babesten gaituzte. Elurraren distirak areagotu egiten du eguzkiaren eragina.
  • Eguzkitarako babes-kremak: aurpegian eta ezpainetan ematekoak; eguzkiaren ondoriozko erredurak eta intsolazioak saihesten dituzte.
  • Cremas de protección solar: de aplicación en cara y labios, evitan quemaduras solares e insolaciones.
  • Txanoak eta belarrietarako babesak, hotz handia edo elur-bisutsa egiten duenerako nahiz teleaulki itzaltsuan goazenerako.

Eskiatzeko materiala

  • Botak. Botak oso garrantzitsuak dira eta berebizikoa da zenbaki egokia erostea. Horiek erosteko irizpideak ondorengo hauek dira: erosotasuna, hermetikotasuna, itxiera, salneurria, isolamendua, inklinazio-angelua, pisua eta estetika. Ez da guretzako baino bota handiagoa erabili behar. Bernara eta oinera ondo lotuta egon behar dira, baina minik eta trabarik egin barik. Ongi aukeratzeko, adituen aholkuei jarraitu behar zaie.
  • Finkagailuak. Bota eskiatzeko oholera finkatzeko mekanismoak dira. Horien helburua da botaren eta oholaren artean oreka ziurtatzea -eremua eta presio-maila edozein direlarik ere- eta bihurdura gertatzeko arriskua dagoenean botari ateratzen uztea, eskiatzailearen belauna lesioetatik babesteko. Finkagailuak espezialistak instalatuko ditu. Hasberriarentzat nahikoa dira maila ertain-altuko finkagailuak, ez ditu lehiaketakoak behar; izan ere horiek hobeto kateatuta daude eta zailago askatzen dira, eta hori ez da komenigarria horientzat
  • Eskiak edo oholak.Oholak aukeratzea ere ez da erraza. Modalitate adina modelo daude: slalom erraldoiak, slalomak, mistoak, zeharkaldietakoak, muturretakoak eta abar. Hasi berriak modelo mistoko ohol laburrekin hasi behar du. Ohol luzeak, egonkorragoa izan arren, abiadura handiagoa hartzen du eta, beraz, zailagoa da biraketetan kontrolatzeko. Eskiatzaile aurreratuaren edo erdikoaren ohol-mota, praktikatu nahi duen modalitatearen araberakoa da. Badira eski batzuk (carving edo semicarvig motakoak) biraketak errazten dituztenak. Bigarren horiek mutur zabalagoa dute lehenek baino, eta atzeko aldea ere ezberdina da. Eskiak alokatzean, zolak eta ertzak nola dauden begiratzea komeni da. Serigrafiaren itxura oholen erabileraren erakusle egokia da.
  • Bastoiak. Eskiatzailearen zanbulua orekatzeko eta biretan euskarri-lana egiteko erabiltzen dira. Neurri egokiko bastoia izateko, makila lurrean pausatuta eta zirrindolaren azpitik helduta dagoela, besoak laurogeita hamar graduko angelua osatu behar du.

Diru guztia xahutu gabe eskiatzeko

Botak, finkagailudun oholak eta bastoiak erosi baino lehen, alokairuaren aukeran pentsatu behar dugu. Material garestia da (kalitate ertaineko ekipoak 55.000-65.000 pezeta balio dezake); horregatik, inbertsioa amortizatzera helduko garen pentsatu behar dugu. Eta erostea erabakiz gero, itxaron dezagun beherapenak edo eskaintza bereziak etorri arte. Merkatu hau oso aldakora da eta sarritan agertzen dira maukak.

Beste aukera bat: erabilitako materiala erostea; oso eskaintza interesgarriak daude. Ez da zaila egoera oneko materiala aurkitzea (bigarren eskuko gauzen dendetan, doako egunkarietan edo eskian espezializatutako dendetan), jatorrizko prezioaren %60an.

Hasberrientzat, haurrentzat eta noizean behin bakarrik eskiatzen duten familientzat ez dago zalantzarik: alokatzea da onena. Helduaren eguneko alokairua 2.200 pezetakoa izan daiteke ekipo osoa alokatuz gero, eta 1.800 pezetakoa haurraren kasuan. Botak bakarrik alokatzen badira, helduen eguneko kostua 1.000 pezetakoa da, eta oholak finkagailuekin eta bastoiekin bakarrik alokatzen badira 1.700-2.000 pezetakoa.

Eski-pistetan alokatzea hirian alokatzea baino merkeagoa eta erosoagoa da, nahiz eta hirian aukera hobeak dauden. Arazo bakarra egon daiteke: estazioan norberarentzako bota edo eski egokirik ez egotea.

Eskiatzeko arropa bereziari (anoraka, prakak, forru polarra…) eta osagarriei (eskularruak, eguzkitarako betaurrekoak…) dagokienez, urtean zenbat aldiz eskiatuko dugun pentsatzea komeni da horiek erosi baino lehen. Ez badugu asko eskiatu behar, arropa beste norbaiti eska diezaiokegu edo eguraldiak arropa oso berezia eskatzen ez duenean bakarrik eskiatu.

Estaziorainoko bidaia kotxez egin behar badugu, beste pertsona batzuekin batera joatea da onena; bestela, merkeena autobusa da. Ia hiri guztietan eskaintza asko egoten dira.

Ostatua: merkeena mendi-aterpeetara edo aterpetxeetara joatea da, baina ez dira oso erosoak. Beste aukera merke bat apartamentu partekatuak dira. Eski-estazioetatik hurbil hotelak edo pentsioak ere izaten dira, baina, eskaera handia denez, azkar ibili beharra dago denboraz erreserbatzeko.

Etxetik sakotea, gailetak, fruta eta edariak eramango ditugu, estazioan bertan bazkaltzeko. Bertako jatetxe eta tabernak garestiak dira.

Estazioa aukeratzeko, etxetik daukagun distantziari begiratu behar diogu (kontuz autobus, erregai eta autobideen kostuarekin), baita forfaitaren prezioari ere. Estazio batetik bestera 1.700 pezetako aldea egon daiteke egun bateko prezioan.

Bi egunetarako bagoaz, bi egunetarako bonua erostean forfaiterako deskontua ematen diguten begiratu. 500 pezetaraino aurrez dezakegu.

Monitoreak hartu nahi baditugu, galdetu nor den onena, didaktikoena eta atseginena. Antzeko maila duten hainbat pertsonaren artean ordaintzea da onena, merkeago ateratzen da eta merezi du.

Materiala nola alokatu

  • Non? Estazioetako kirol eta alokairu-dendetan, edo aukera hau bidai agentziatik gordeta.
  • Taldean joanez gero, onena da guztiek denda berean alokatzea materiala. Negoziatuta deskontuak lortu ahal izango dira.
  • Ez bagaude materialarekin gustura, hondatuta dagoelako, erosoa ez delako edo gure mailarako konplexuegia delako, aldatzea da onena. Dendetan ohituta daude eta ez dute oztoporik jarriko.
  • Ohol berriak erosteko asmoa dagoenean, onena da lehenengo modelo hori alokatu eta pistetan probatzea.
  • Estazioa aukeratzea
  • Iparralderantz begira dauden estazioetan neguan eguzki gutxiago jasotzen da, landaretza-maila baxuagoa da eta, Gabonetan ia eguzki-izpirik jasotzen ez dutenez, hotz handiagoa egiten du. Baina, denboraldiak gehiago irauten du eta udaberri-elurra kalitate hobekoa da.
  • Hegoaldera begira dauden estazioek, berriz, ia urte osoan jasotzen dute eguzkia eta, beraz, neguan epelenak eta gustukoenak dira. Baina, elurrak gutxiago irauten du eta goizetan izotz handiagoa izaten da, egunez urtzen den elurra gauez izoztu egiten delako.
  • Familiarekin eta seme-alabekin bidaiatuz gero, beheraxeago dagoen, epelagoa den eta arrisku gutxiago duen estazioa izan daiteke egokiena. Baina, eskiatzeko maila ertaina edo handia edukita elur ona ziurtatzea eta egun osoan eskiatzea bada kontua, estazio altuagoetara joatea komeni da.
  • Ona da estazioak ezagutzen dituzten pertsonei edo federazioari horiei buruzko informazioa eskatzea, norberaren mailarako pistarik ez dagoen batera ez joateko.
  • Eta hiru faktore garrantzitsuenei ondo begiratu: eskiagarritasunari (estazioaren tamaina, pisten kopurua, mota eta kalitatea, eta igogailu mekanikoen gaitasuna), pisten segurtasunari eta estazioko zerbitzuen kalitateari (haurtzaindegiak, tabernak eta jatetxeak, monitoreak eta ikastaroak…).
  • Gainera, beste bi alderdi garrantzitsu: etxetik egin behar dugun distantzia eta fortaitaren prezioa (egunean 1.500 pezetatik gorako aldea egon daiteke batetik bestera). Dena den, badira beste elementu batzuk ere: inguruko paisaiaren edertasuna, balio ekologikoak, logistika -aparkaleku egokirik dagoen edo arratsaldean estaziotik irteteko auto-butxadurarik izaten den, inguruko ostalaritza-azpiegitura, …-.

Eskiatzen ikasten hasteko eta konparaketako taula

  • Monitorearekin ikasi. Onena adituaren eskutan jartzea da. Ondo ikasi eta maila ona lortu nahi badugu, beharrezkoa da hainbat urtetan hobekuntza-ikastaroak egitea.
  • Gorputza prestatu. Mendira igo baino lehen, zertxobait prestatuta egon beharra dago. Hankak malgu eta sendo egotea komeni da. Eskiatu aurretik berotze eta luzatze-ariketak egitea ere garrantzitsua da.
  • Eskiatzeko, gorputza babestu. Pistetan hotzetik babesteko modurik ohikoena geruzen sistema da: arropak kanpora ateratzen du izerdiak sortutako hezetasuna, baina gorputzaren berotasuna galdu gabe.
  • Lehen pistetan gauzak lasai hartu behar ditugu, hau da, erlaxatzen eta gozatzen saiatu. Eskiatzen ikasteko, laguntza, entrenamendua, erorketak, pazientzia eta hainbat denboralditako praktika behar dira. Baina, dena dela, lehen egunetik hasiko zara gozatzen.
  • Eskiak nola jantzi. Errazagoa da lautadan janztea aldapan janztea baino. Botaren zolako elurra kendu behar da, bestela bota ezingo da finkagailuan sartu. Ondoren, botaren punta finkagailuaren aurrealdean sartu eta bota eskiaren gainean zentratu. Botaren orpoarekin sendo sakatu behar da finkagailua itxi arte. Azkenik, finkagailuak botari ongi heltzen diola ziurtatu behar da.
  • Lehen pistetan gauzak lasai hartu behar ditugu, hau da, erlaxatzen eta gozatzen saiatu. Eskiatzen ikasteko, laguntza, entrenamendua, erorketak, pazientzia eta hainbat denboralditako praktika behar dira. Baina, dena dela, lehen egunetik hasiko zara gozatzen.
  • Eskiak nola kendu. Botaren finkagailua askatzeko mekanismoa botaren atzealdean dago. Beherantz sakatu behar zaio.
  • Aldapan zutik egon: funtsezkoa da aldapetan zutik egoten jakitea. Erori edo labaindu gabe egoteko, beharrezkoa da gorputzari angelu egokia ematea eta eskien ertzetan euskarritzea.
  • Erorketak: erortzean, diagonal bat egiten saiatu behar dugu eta eskiak maldan zeharretara jartzen ahalegindu.
  • Edozein igogailutara igo baino lehen, beharrezkoa da segurtasunez kargatzen, muntatzen eta deskargatzen jakitea.
  • Ur asko edan ez deshidratatzeko.
  • Kontuz alkoholarekin. Eskia ez da bateragarria ez alkoholarekin ez drogekin.
  • Norberaren mugak ezagutu eta onartu behar dira. Nekatu baino lehen gelditzea komeni da.
  • Gogora dezagun garrantzitsuena ondo pasatzea dela, ez daukagu inori ezer erakutsi beharrik. Normala da ikasi nahi izatea eta gure buruari erronkak jartzea. Baina izan gaitezen errealistak; bestela, gure eta besteen segurtasuna arriskutan jarri ahal izango dugu eta.
  • Mendi garaietako eguzkiak, hotzak eta tenperatura-aldaketa zakarrek bigarren mailako ondorioak sortzen dituzte, eta produktu kosmetikoekin arindu behar dira. Erabil ditzagun krema hidratatzaile aberats eta emolienteak.
  • Egun osoa eskiatzen ibili eta gero, saia gaitezen gelan tenperatura handiegia ez izaten; hori saihesterik ez badugu, ez diezaiogun larruazalari kalte gehiagorik eragin janari oso beroak edo minak janez, eta alkohola eta kafeina alde batera utziko ditugu.
  • Zenbat eta gorago joan eguzki-erradiazio handiagoa (ehuneko lau handiagoa altitudean 300 metro bakoitzeko). Eta kontuan hartzen badugu elurrak argiaren % 80 islatzen duela, oso erraza izan daiteke bizirik “kiskaltzea”. Erabil ditzagun krema babesleak, batez ere izpien kontrako erabateko pantaila eskaintzen dutenak. Ez ditzagun ahaztu, halaber, ezpainetako baltsamoa eta begiak babesteko eguzkitarako betaurreko homologatuak.