Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Inkesta egin diegu 1.020 laguni, eta jakin nahi izan dugu zenbateraino ezagutzen dituzten egunero kontsumitzen diren produktuen ontzietan ageri diren piktogramak : Piktogramak: kontsumitzaileek ezagutzen dituzte, baina haien esanahiari buruzko informazio gehiago eskatzen dute

Kontsumitzaileen%38ak uste du piktogramek informazio erabilgarria ematen dutela eta %36k adierazi dute piktogramen esanahia jakin gabe erosten dituztela produktuak

Iritzia eta jarrera

Gutxik erreparatzen diete

Inkestan parte hartu duten herritar gehienek ez dirudi garrantzi handirik aitortzen dietenik piktogramei. Erantzun dutenen artean, %20k baino ez dute adierazi beti erreparatzen dietela sinbolo eta irudi horiei produktua erosi aurretik (gizonek joera gehiago dute eta adin handienekoek berdin). Beste %64k jakinarazi dute batzuetan arreta jartzen dietela, erosiko duten lekuaren eta produktuaren arabera. Eta beste %25ek nabarmendu dute oso arreta gutxi jartzen dietela piktograma guztiei.

Piktogramari begiratu bai baina zer esan nahi duen ez dakitenean, inkestari erantzun dioten kontsumitzaileek jarrera bat baino gehiago hartzen dute. Horietako %36k adierazi dute produktua bere horretan erosten dutela eta gero ez dutela ahaleginik egiten etiketan ageri den irudiak zer esan nahi duen jakiteko. Beste %34 saiatzen dira produktua erosi ondoren jakiten zer esan nahi duen, eta %22k ez dute produkturik erosten aurrez zer esan nahi duen jakin gabe.

Baliagarriak, baina interpretatzeko zailak

Inkestan parte hartu duten herritarren %38k uste dute piktogramek informazio baliagarria ematen dietela kontsumitzaileei, eta beste %58k uste dute, baliagarria den arren, beti ez dela modurik izaten informazio hori interpretatzeko. Iritzi horretakoak dira, gehienbat, emakumeak, 30 eta 45 urte artekoak eta Madrilgo Erkidegoan elkarrizketatu ditugunak.

Aldiz, %35ek uste dute piktogramak ez direla ez zehatzak eta ez argiak ere, eta ez dela erraza ematen duten informazioa interpretatzea. Adin handieneko pertsonak izan dira kritikoenak.

Horretaz gain, inkestari erantzun dioten herritarren %18k adierazi dute sumatu izan dutela interesgarria izan daitekeen piktogramaren baten falta. Iritzi horren aldeko gehienak gizonak eta 46 eta 55 urte arteko pertsonak izan dira. Eta autonomia erkidegoei dagokienez, Madrilen eta Katalunian agertu dira ehunekorik handienak. Bestalde, %21en iritziz, ez da falta piktograma interesgarririk, eta gehienek (%61) ez dute jakin galdera horri zer erantzun.

Informazio gehiago

Galdekatu ditugun ia herritar guztiek (%96k) nabarmendu dute informazio kanpainak egin behar liratekeela produktuetan ageri diren piktogramek zer esan nahi duten azaltzeko. Oso gutxik uste dute hori egitea kontsumitzailearen beraren erantzukizuna dela, %2k baino ez.

Ildo horretan, piktogramak errazago ulertzeko egin dituzten gomendioen artean, honako hauek nabarmendu dira: informazio eta publizitate kanpainak egitea, azalpen testu bat jartzea, diseinu errazagoak eta sinpleagoak egitea, eta kontsumitzaileak arlo horretan trebatzea.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak