Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Eskola garraioa : Oraino hutsuneak badira ere, eskolako autobusen segurtasuna hobetze bidean doa

Flota modernoagoa da, segurtasunerako dispositiboetan hobeki hornitua dago eta heldu laguntzaile bat eramatea jeneralizatu da

Aholkuak

Nazio Batuek emaniko datuen arabera, eskola-garraioko istripuen %90 gertatzen dira haurrak ibilgailutik jaitsi eta bertara igotzean. Horrenbestez, seguruago ibil daitezen, funtsezkoa da gurasoek eta haurrek berek ere noiznahi nola jardun behar duten jakitea eta kontutan hartu beharreko neurriak.

Haurrei

  • Ibili presarik gabe, saihestu arriskuak. Geltokira garaiz iritsi behar da, autobusa etorri baino bost minutu lehenago, gutxienez.
  • Erne, kalea zeharkatzean. Igaro beti autobusaren aurrealdetik eta ibili espaloitik. Espaloirik ez badago, ibili errepidearen ertzetik autobusetik aski distantzia handi batera (hiru metro, edo) heldu arte; kalea zeharkatu aurretik, segurta ezazu gidariak ikusi zaituela eta badakiela kalea zeharkatzeko asmoa duzula. Gogoan izan: begiratu lehenik ezkerretara, ondoren eskuinetara eta berriro ere ezkerretara.
  • Zaindu segurtasun tartea. Autobusa gerturatzean, egon zaitez gutxienez bi metrora. Ez ibili haren atzealdetik, baliteke gidariak zu ez ikustea eta, atzera martxa ematekotan, zu harrapatzea.
  • Ez itzazu jaso autobusetik gertu erori zaizkizun gauzak. Eska iezaiozu gidariari edo laguntzaileari jaso ditzaten, zure partez.
  • Bete ezazu laguntzaileak agindutakoa. Autobus barruan ez da oihu, ezta harrabotsik egin behar. Ibilgailuko seinaleak eta bestelako segurtasun-elementuak ez dira jolasean ibiltzekoak. Gidariari ez zaio arreta desbideratu behar. Eskolako autobus barnean ezin da ezer jan. Eskolako autobusa erabiltzen duenaren obligazioa da eserlekuak ongi tratatzea eta ibilgailua garbi mantentzea.
  • Hobe da eroso ibiltzea autobusera igo eta bertatik jaistean. Heldu heldulekuei, erorikoa ez gertatzeko; zaindu motxila edo eskola-zorroak dituen eskegigarriak, esku-baranda edo ateetan trabaturik gera ez daitezen. Ibilgailuan sartzean ez bultzatu gainerakoei eta zoaz bizi-bizi zeure tokira.

Gurasoentzat

Seme-alaben hezkuntzaren arduradun behinenak diren aldetik, gurasoen zeregina da haurrei oinezko gisa segurtasunez ibiltzen eta autobuseko oinarrizko arauak errespetatzen irakastea.

  • Izan zaitez oinezko eredugarria: seme-alabek ikasiko dute zuregandik eta beraiek ere seguruago ibiliko dira.
  • Eska iezaiezu jendetasunezko jokabidea izan dezaten. Autobuseko arduradunek -gidari eta laguntzaileari- esandakoa bete behar dute beti haurrek. Ibilgailu hori ere elkarrekin erabiltzeko bizitokia denez, haurrei ongi porta daitezen exijitu behar zaie, beraiengatik eta gainerakoengatik ere.
  • Ez kendu arreta inoiz. Hobe da zuek beste hainbat gurasoekin ere elkar hartzea, autobus geltokian beti pertsona heldu bat egon dadin (9 urtetik beherako haurrak direnean, bereziki). Eskola-umeak adin horretatik gorakoak badira, hobe dute geltokira taldean joatea, gidariak hobe ikus ditzan.
  • Saia zaitez haurrak motxila prest eduki dezan. Presaka ibiltzea arriskutsua izan daiteke, oinarrizko neurriak hartzea ahantzaraz baitiezazuke. Gurasoen ardurapekoa da jolastokiko aparatuetan, itxituretan, edo autobuseko ate, barra zein esku-barandetan trabaturik gera daitezkeen eskegigarri eta luzagarriak kendu, moztu edo ordezkatzea.
  • Utzi zure autoa autobusa gelditzen den aldean. Saia zaitez kaleaz beste aldean aparkatzen, horrela seme-alabak kalea nahitaez zeharkatu beharko bailuke.
  • Jakinaraz ezazu seme-alaba zeuk jasoko duzun. Haurra egun horretan eskola-garraioa baliatzekoa ez bada, horixe idatziz agertzen duen agiria utz dezazun aholkatzen dute adituek.

Zein da eskola-autobusik seguruena?

Ibilgailuko segurtasuneko dispositiboak

  • Espazio zabalagoak, egitura deformaezina. Albora irauliz gero karrozeriaren egitura deformatuko ez dela eta bidaiarientzat segurtasun-espazioa mantenduko duela bermatu behar du bidaiari-lekuak, aurreko inpaktua hobeki neutralizatzeaz gainera.
  • Autobus egonkorragoa. ardatzen kopurua eta posizioa aldatu egiten da, grabitate-zentroaren kokapena, kulunka-ardatza, esekidura, egituraren bihurritzea, etc hobetu egiten dira. Sistema horri beste hainbat dispositibo ere gehitzen zaizkio, hala nola irauliaren aurkako arkua, ABS galgak, retarder mekanismoa, etc.
  • Sutea galarazten duten neurriak. Andela osatzen duten materialei esker, talka suertatuz gero, erregaiarekin ez da “sprai efektua” gertatuko; alderantziz, ontzia hautsi eta erregaia errepidera eroriko da. Suharberak ez diren materialak baliatzen dira eta helburua da sutearen ondoriozko kea toxikoa edo opakua izan ez dadin.

Gidariarentzako segurtasuneko dispositiboak

  • Gidari postuaren ergonomia. Gidaria erosoago dabil eta sistema guztiak hobeki kontrolatzen ditu. Bidaiariak baino altuago doa. Lekua zabalagoa du, bere segurtasuna bermatzeko.

Bidaiarientzako segurtasuneko dispositiboak

  • Barrualdeko ertz eta material leunagoak.
  • Kolpea moteltzen duten eserlekuak. Eserlekuak indartze bikoitzari eutsi behar dio: bai eserlekuari loturik doan bidaiariarenari (segurtasun-uhalaren bidez), baita atzeko eserlekuak doan bidaiariaren (loturik ez baldin badarama) “bulkadari” ere.
  • Leiho txikiagoak eta larrialdiko irteerak.
  • Haurrentzako segurtasun-uhalak. Autobusik seguruenak plaza guzti-guztietan dauka uhala, haurren altueraren eta pisuaren arabera egokitzeko modukoak. Bi heltze-toki (bizkar gainetik pasata, gerrialdean estekatzen direnak.) dituztenak aholkatzen dira.
  • Motxilak gordetzeko berariazko kutxak eserlekuen azpian egongo dira, geldirik.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak