Banantzea eta dibortziatzea: ondorio ekonomikoak

Ondorio desberdinak ezkontzeko erregimenaren arabera

Ezkontzako erregimen ekonomikoa aurretiaz aukeratzeak dirua eta arazoak aurrez ditzake banandu edo dibortziatuz gero
1 urtarrila de 2004

Ondorio desberdinak ezkontzeko erregimenaren arabera

Ezkontzaren instituzioa krisian dago gure herrialdean. Baieztapen hori ez dela gehiegizkoa erakusteko, nahikoa da datu garbi bati erreparatzeari: Espainiako Estatistikako Institutuaren arabera, herrialde honetan banantze eta dibortzio erritmoa ezkontzena baino hiru aldiz azkarrago hazte ari da. Famili Politikarako Institutuak berak berresten du esandakoa, eta duela gutxi argitaratutako txosten batean hautsi diren ezkontzen kopurua azken hamarkadan %72 handitu dela esaten du.

Bikote bat hausteak pertsona askori eragiten die -senar-emazteei beraiei eta seme-alabei, senideei eta lagunei-, eta oso modu desberdinetan, gainera. Ez da ahaztu behar senar-emazteentzat eta familiarentzat ezkontzaren funtsa maitasuna bada ere, gizarteari dagokionez ezkontza lege kontratu bat dela, bere klausulak dituena -hitzarmena- eta, hautsiz gero, ondorio jakinak dakartzala. Banantzearen edo dibortziatzearen ondorioen artean, izaera emozionala eta psikologikoa dutenak alde batera utzita, senar-emazte ohiek hainbat neurri ekonomiko hartu beharko dituzte seme-alabak zaintzeko, elikatzeko eta hezteko, bikoteko kiderik ahulena ekonomikoki babestu eta konpentsatu beharko dute, etxearen erabilera nori dagokion erabaki, ordaindu gabe dauden maileguak edo zorrak nori dagozkion zehaztu eta ezkontzako erregimen ekonomikoari amaiera eman beharko diote.

Hartu beharreko neurriak desberdinak izango dira senar-emazteek aukeratzen duten erregimen ekonomikoaren arabera. Kode Zibilak dioenez, hiru erregimen ekonomiko daude ezkontideentzat: partaidetzakoa, ondasun banaketakoa eta irabazpidezkoa. Hain zuzen ere, azken hori ezartzen da ezkontzean besterik gabe, hau da, senar-emazteek berariaz besteren bat aukeratzen ez badute. Beste aukera bat erabakiz gero, notaritzara jo behar da eskrituren bitartez ezkontzako klausulak zehazteko eta eskumenak esleitzeko.

Erregimen ekonomikoa Definizioa Ondasunak
Irabazpidezkoa Senar-emazteen ondasun komunak dira senar-emazteetako edozeinek ezkonduta egon diren bitartean lortutako irabaziak edo etekinak. Lanetik edo industriatik lotutakoak. Irabazpidezko zein norbere ondasunen errentak eta interesak, eta fruituak. Diru komunarekin eskuratutako kostu handiko ondasunak.
Ondasun komunekin senar-emazteetako edozeinek ezkonduta egon bitartean sortutako enpresak eta establezimenduak. Jokoan lortutako irabaziak.
Ondasun banantzea Senar-emazte bakoitzak bere ondasunak ditu eta independentziaz joka dezake, horiek askatasunez administratzeko eta erabiltzeko. Obligazio bakarra da norbere baliabideen arabera ezkontzako kargetan parte hartu beharra. Ezkontzako klausuletan hitzartu egin daiteke senar-emazteen kargetan nola hartuko den parte, adibidez, ehunekoak zehaztuz. Hitzarmenik egon ezean, senar-emazteek beren baliabideen proportzioaren arabera hartuko dute parte.
Partaidetza Espainian erregimen hau ez da asko erabiltzen. Senar-emazte bakoitzak besteak lortutako irabazietan parte hartzeko eskubidea dauka, baina bakoitzari dagokio norbere ondasunen administrazioa eta gozamena. Ezkontzan zehar ondasun edo baliabide bakoitza senar edo emazte bakoitzarena da, eta ondasun horien etekinak baino ezin dira sozietatera eraman.
Erregimen ekonomikoa Dibortziatuz gero Abantailak
Irabazpidezkoa Ezkontzako sozietatearen ondasun guztiak bitan banatzen dira. Horretarako inbentario bat egin behar da, ondasunak zehazteko eta senar-emazteen artean berdintasunez banatu ahal izateko paketeak egiteko. Justuenekotzat hartzen da, senar-emazteen solidaritate printzipioa errespetatzen duelako.
Ondasun banantzea Ondasunak erraz kitatzen dira, bakoitzak bereak baititu. Komunak direnak baino ez dira bien artean banatu behar.
  • Independentzia handiagoa ematen du eta abantailak dauzka senar-emazte batek jarduera profesional arriskutsua garatzen duenean.
  • Arazo gutxiago ematen du banantzekotan. Baina ez bada neurririk hartzen, bietako bat egoera txarragoan gera daiteke.
Partaidetza Irabazpidezko erregimenean bezala, ezkontzan zehar etekin gehien lortu duen kideak bestea konpentsatu behar du. Banantze erregimenaren abantaila berak dauzka baina, gainera, berdintasun handiagoa bermatzen du, etekin gutxien lortu duen partaideak besteen irabazietan parte hartzea ahalbidetzen baitu.

Nor geratzen da etxearekin?

Ezkontzaren instituzioa krisian dago gure herrialdean. Baieztapen hori ez dela gehiegizkoa erakusteko, nahikoa da datu garbi bati erreparatzeari: Espainiako Estatistikako Institutuaren arabera, herrialde honetan banantze eta dibortzio erritmoa ezkontzena baino hiru aldiz azkarrago hazte ari da. Famili Politikarako Institutuak berak berresten du esandakoa, eta duela gutxi argitaratutako txosten batean hautsi diren ezkontzen kopurua azken hamarkadan %72 handitu dela esaten du.

Bikote bat hausteak pertsona askori eragiten die -senar-emazteei beraiei eta seme-alabei, senideei eta lagunei-, eta oso modu desberdinetan, gainera. Ez da ahaztu behar senar-emazteentzat eta familiarentzat ezkontzaren funtsa maitasuna bada ere, gizarteari dagokionez ezkontza lege kontratu bat dela, bere klausulak dituena -hitzarmena- eta, hautsiz gero, ondorio jakinak dakartzala. Banantzearen edo dibortziatzearen ondorioen artean, izaera emozionala eta psikologikoa dutenak alde batera utzita, senar-emazte ohiek hainbat neurri ekonomiko hartu beharko dituzte seme-alabak zaintzeko, elikatzeko eta hezteko, bikoteko kiderik ahulena ekonomikoki babestu eta konpentsatu beharko dute, etxearen erabilera nori dagokion erabaki, ordaindu gabe dauden maileguak edo zorrak nori dagozkion zehaztu eta ezkontzako erregimen ekonomikoari amaiera eman beharko diote.

Hartu beharreko neurriak desberdinak izango dira senar-emazteek aukeratzen duten erregimen ekonomikoaren arabera. Kode Zibilak dioenez, hiru erregimen ekonomiko daude ezkontideentzat: partaidetzakoa, ondasun banaketakoa eta irabazpidezkoa. Hain zuzen ere, azken hori ezartzen da ezkontzean besterik gabe, hau da, senar-emazteek berariaz besteren bat aukeratzen ez badute. Beste aukera bat erabakiz gero, notaritzara jo behar da eskrituren bitartez ezkontzako klausulak zehazteko eta eskumenak esleitzeko.

Territorios con derechos propios
Albergue rio aragon

Aragoi

Ezkontza partzuergoa deritzon lege erregimen bat dago indarrean, eta horren arabera ondasun komunak eta norberarenak direnak bereizten dira. Klausulen bitartez ezkontza erregimen hitzartu baten edo ondasun banaketaren artean aukeratu ahal izango da.

Balear Uharteak

Legezko erregimena ondasunen banaketa da. Klausulen bitartez -espolits deritzan Eivissan eta Formenteran-, erregimen hitzartua aukera daiteke.

Bizkaia*, Laudio eta Aramaio

Bizkaiko herri gehienetan (Bilbo barne) ezkontzarako indarrean dagoen erregimen ekonomikoa senar-emazteek eskritura publikoan libreki aukeratzen dutena da. Itunik ez badago, araua Foru Komunikazioa deritzona da eta, horren arabera, ondasun higiezin eta erroko guztiak komun bihurtzen dira, bai emandakoak, bai ezkontzan zehar erositakoak, kontuan hartu gabe horien jatorria eta kokapena. Bizkaiko foruak Laudion eta Aramaion (Araba) ere du indarra.
* Kode Zibilak Bizkaiko hiribilduetan du indarra, eta Foru Zuzenbideak, berriz, Infantzoiterrian edo Lur Lauan. Zuzenbide Zibila ezartzen den horiak dira: Bilbo, Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Urduña, Otxandio, Portugalete eta Plentzia.

Katalunia

Lege erregimena ondasun banaketa da. Klausulen bitartez partaidetzako erregimen bat ados daiteke, erosketa eta hobekuntza elkarte bat, agermanament delakoa edo erdibanako ituna eta ondasun komunitateko erregimena.

Galizia

Legezko erregimena irabazpidezkoa da. Galiziako zuzenbide zibilak klausulen bitartez ezkontzarako beste erregimen ekonomiko bat ezartzeko aukera ematen du, eta klausula horietan familiaren eta oinordekotzaren erregimen ekonomikoari buruzko erabakiak adieraz ditzakete, Galiziako Zuzenbide Zibileko legean ezarritakoaren ondorioz sortzen direnak beste mugarik gabe.

Nafarroa

Legezko erregimena konkista erregimena edo ezkontzako konkista sozietatea da. Senar-emazteek, klausulen bitartez, beste erregimena bat erabaki ahal izango dute, hala nola ondasunen komunitate unibertsala edo ondasunen banaketa.

Mantenua ordaindu

Banantzeak, baliogabetzeak eta dibortzioak ez ditu gurasoak seme-alabekiko dituzten betebeharretatik libratzen. Seme-alabak elikatzeko eta oinarrizko beharrak asetzeko obligazioa gurasoena da, horiek banandu edo dibortziatu diren ezertarako kontuan hartu gabe. Pentsio eman behar duen gurasoak ez badu bere betebeharra betetzen, edo bi aldeek adostasunik lortzen ez badute, epaileak erabakiko du guraso bakoitzak eman beharreko zenbatekoa zein den, eta zaintza egokitu ez zaion gurasoak ordaindu beharko du seme-alabak elikatzeko pentsioa.
Banantzeak irauten duen denboran, ezkontide ahulenak ere elikatzeko pentsioa har dezake, senideen arteko betebeharra baita behar hori asetzea. Hala ere, behin dibortzioa gauzatu denean, azken pentsio hori desagertu egiten da, bi ezkontide ohien artean jada ez dagoelako inolako senidetasun harremanik.
Banantzearen edo dibortzioaren ondorioz bestearen egoerarekiko desoreka ekonomikoan geratu den ezkontideak konpentsazioko pentsioa jasotzeko eskubidea dauka, epai judizialean zehaztuko dena, kontuan hartuta, besteak beste, ezkontideek hartutako akordioak, adina eta osasun egoera, kualifikazio profesionala eta enplegua lortzeko aukerak, familiarekiko duen dedikazioa eta etorkizunean izango duena, ezkontzaren iraupena eta senar-emazteen elkarbizitzarena… Pentsiorako eskubidea hura motibatu zuen kausa iraungitzen denean agortzen da, pentsioaren onuraduna berriro ezkontzen delako edo senar-emazte moduan beste pertsona batekin bizi delako. Horri uko egitea ere badago, baina ez da gomendagarria, izan ere, dibortzioarekin batera mantenuaren pentsioa deuseztatuko da eta jada ezingo da konpentsazio pentsiorik eskatu, aurretiaz uko egin zaiolako.