Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Osasun aseguru pribatuak : Neurrirako osasun zerbitzuak, ordainduz gero

Sistema pribatuen abantaila eta eragozpenak

Sistema pribatua eta sistema publikoa, aurrez aurre

Osasun sistema pribatua

  • /imgs/20050901/informe2.jpgItxarote-zerrendarik ez da. Pazienteak hautaturiko sendagilearengana joan daiteke, behar duen unean bertan, kasik.
  • Espezialistarengana zuzenean joan daiteke, oheburuko medikuarengana jo gabe.
  • Sendagilea eta ospitalea hautatzeko aukera. Aseguratuak fakultatibo eta ospitaleen zerrenda luzea du, bere behar edo zaletasunen arabera, egokiena hautatzeko.
  • Bainu osoaz eta laguntzailearentzako oheaz hornituriko gela indibidualetan ospitaleratzea.
  • Proba medikuen emaitzak azkar jakitea.
  • Estatu Batuetako klinika eta ospitalerik hoberenetara joateko aukera. Konpainia batzuek AEBko klinikekin duten itunari esker, herrialde hartako zentro itzaltsuenetara jo dezake pazienteak, gastu medikoen %10 bakarrik ordainduta.
  • Aparteko prestazioak. Bainuetxeak, transplanteak, miopiaren kirurgia etab polizan sartzen dira.
  • Telefono eta Internet bidezko osasun artapen eta hitzorduak. Erakunde batzuek daukaten aholkularitza zerbitzuaren bidez, osasun arazo, botika eta sintomen gaineko kezka eta zalantzei erantzuna ematen zaie.

Osasun sistema publikoa

  • Giza eta teknika baliabide gehiago ditu.
  • Ebakuntza eta erditze arriskutsuetan, artapen kalitate hobea.
  • Lehen mailako artapenean, osasuna sustatu eta kontrolatzeko ez ezik, gaixotasunak prebenitzeko lanak ere egiten dira.
  • Farmaziako prestazioak doanekoak dira pentsionistentzat eta hauen onuradunentzat. Lanean dabilen aseguratuak, oro har, botiken %40 ordaintzen du.
  • Artapena jasotzeko adin-mugarik ez da.
  • Hutsaldirik ez da.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak