Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Banku komisioak : Negozio handia hori ere

Banku eta aurrezki kutxek diru gehiago sartzen dute banku komisioen bidez negozioko beste etekinen bitartez baino

Aurreztea ez da doaneko

Banku eta aurrezki kutxek kobratzen dute dirua sartzeagatik, ateratzeagatik eta, paradoxazkoa badirudi ere, ez ateratzearren eta ez sartzearren ere kobratu egiten dute, jarduerarik ezak ere baduelako preziorik. Izan ere, eragiketarik gabe hiru urte eginikoan, banku eta kutxa batzuek seihilekoan sei euro kentzen dizkiote erabiltzaileari, komisio gisa.

Kontu bat edukitzearren, mantenu gastuen kontzeptuagatik urtean 10,80 eta 54,10 euro bitarte ordaindu behar izaten ditu titularrak. Kopuru horiei, eginiko eragiketei dagozkien komisioak erantsi behar zaizkie. Nahiz eta banku edo aurrezki kutxaren batek horrelakoak kobratzen ez dituen eta beste batzuek eragiketa kopuru jakin batetik aurrerakoak bakarrik tarifatzen dituzten arren, kontuan idatziriko eragiketa bakoitza -adiera honetan, ez dira konputatzekoak eskudirutan egiten diren itzulketak, txekeen zordunketak eta interes edo komisioak kitatzeagatiko idazketak ere- titularrari 0,45 euroraino kosta dakioke.

Esan gabe doa zenbaki gorriek ere kotizatzen dutela, eta kontu korrontean eta aurrezki libretetan gertatzen diren diru gabeziak kreditu eragiketatzat hartuak izaten direla, eragin guztietarako: aplikatu ere, %1etik (6,01 euro, gutxienez) %2,5erainoko (15,03 euro, gutxienez) komisioak aplikatzen dira horrelakoetan.

Plastikozko dirua ere, garesti

Kreditu txartela edukitzea urtean 24,04 euroraino kosta dakioke titularrari; zor txartelaren kostua, berriz, 3,61etik 12,02raino doa, urteko. Txartela kolore horiztakoa bada, urteko kuota 72,12 euroetaraino iritsiko da titular izatearen prezioa.

Plastikozko txartelek kutxazain automatikoa erabiltzeko unean neurriak hartzea eskatzen dute, ordea, horiei ere aplikatzen baitzaie komisioen kobrantza eta, gainera, ezarri beharreko gutxieneko eta gehieneko komisioen arauketatik kanpo daudenez, kostuak nahi erara finkatzen dituzte erakundeek. Zeinahi kutxazainetatik dirua ateratzeak eragiketa hori %4raino garestiago bihur dezake, baina gutxieneko kostua 2,50 euro izango da, dirua norberaren erakundean, sareko kutxazainean edo besteren sarean ateratzen den. Bestela esateko, lehiakidearen kutxazainetik 60,00 euro ateratzeak beste bi euro eta erdiko kostua izan dezake. Kredituzko diru-eskuratzeko eragiketen gutxieneko prezioa, aldiz, 2,70 eurokoa izan daiteke.

Fondoak mugitzeaz

Bezeroak transferentzia bat egin edo txeke, letra zein ordain-agiri bidez diru sarrerarik gestionatzen duen bakoitzean, banku eta aurrezki kutxek zerbait kobratzen diote. Gastu horiek hainbat elementuren arabera aldatzen dira: ordaintzeko agindua egiteko modu edo bidea (eskuzkoa garestiago gertatzen da euskailu magnetikoaren edo informatikoaren bidezkoa baino), transmisioaren larrialdia eta eragiketaren norakoa (erakunde berean egiten diren transferentziak merkeago izaten dira kanpotik ekarritakoak edo kanpora bidalitakoak baino). Hiriburu batetik beste batera 60 euro helaraztearen kostu erantsia 3,01 eurokoa izan daitekeen arren, kopuru hori 15,03 euroraino (gehi transferitutako kopuruaren %25, igorpena larrialdikoa bada) iritsi ahal izango da. Herri barneko transferentziak merkexeago izaten dira, baina hauetan ere gutxieneko kostuak 0,90 eta 9,02 euro bitartekoak dira, larrialdiaren arabera.

Interes handiko maileguak

Hipoteka edo kontsumo kreditua formalizatzeko garaian, banku gastuak kopuru handi bilakatzen dira: irekierako kostuak, esate baterako, mailegaturiko kopuruaren %1,5etik %4ra arte iristen dira. Amaiera data baino lehenago itxitako maileguek ere komisioak sortarazten dituzte: hipoteka maileguetan %1etik %4ra arte eta pertsonaletan %1,5etik %3ra bitartekoak, interes finko edo aldagarrian ezarriak diren.

Mailegua eman aurreko azterketak ere komisioa sortarazten dio finantza erakundeari. Hipoteka maileguetan, irekierako komisioan sarturik agertu behar da: eskuarki, %0,20 eta %2 bitarteko portzentajea ezartzen zaio ordaindu beharreko kopuruari, gutxienekoak 12,02 eta 300,51 euro bitartekoak izaki.

Ohiko komisioak

Transferentziak

  • Ohikoak (esku aginduz)
    1. Erakunde berean: transferitutako diru kopuruaren %0,05etik %0,50era arte (gutxienekoa, 0,75 eta 2,70 euro bitarte)
    2. Bestela: transferitutako diru kopuruaren %0,20etik %0,50era arte (gutxienekoa, 1,50 eta 3,31 euro bitarte)
  • Larrialdikoak
    1. Erakunde berean: transferitutako diru kopuruaren %0,10etik %0,50era arte (gutxienekoa, 0,90 eta 9,02 euro bitarte)
    2. Bestela:transferitutako diru kopuruaren %0,50etik %0,75era arte (gutxienekoa, 3,01 eta 15,03 euro bitarte)

Kontu korronteak eta aurrezki kontuak

  • Mantenua: urtean, 10,80 eurotik 54,10 arte
  • Administrazioa:
    1. Kontuko idazketak: finantza erakunde batzuetan, doanekoak; beste batzuetan, 0,45 euro arte, idazketako.
    2. Zorpekoak: diru kopuru horren %0,10 eta %4,50 bitarte (gutxienekoa, 3,01 eta 15,03 euro bitartekoa)

Kreditu txartelak

  • Urteko kostua, jalgipena eta berriztapena:
    1. “Klasikoa”: 6,01 eta 18,03 euro bitarte
    2. “Urrezkoa”: 42,07 eta 72,12 euro bitarte
  • Eskudirua erabiltzea
    1. Norbere erakundean: doanekoak erakunde batzuetan, ateratako kopuruaren %4raino (gutxienekoa 2,40 euro) bestetan.
    2. Norbere sarean: doanekoak erakunde batzuetan, ateratako kopuruaren %4,50eraino (gutxienekoa 3,01 euro) bestetan.
    3. Beste sare batean: ateratako kopuruaren %3tik %6,50eraino (gutxienekoa, 1,50 eta 4,81 euro bitarte).

Zor txartelak

  • Urteko kostua, jalgipena eta berriztapena: doanekoak banku eta aurrezki kutxa batzuetan, 12,02 euro arte bestetan.
  • Eskudirua erabiltzea:
    1. Norbere erakundean: doan.
    2. Norbere sarean: doanekoak erakunde batzuetan, ateratako kopuruaren %1eraino (gutxienekoa 1,50 euro) bestetan.
    3. Beste sare batean: ateratako kopuruaren %2tik %4raino (gutxienekoa, 1,35 eta 2,50 euro bitarte).

Hipoteka kredituak

  • Azterketa: %0,20 eta %2 bitarte (gutxienekoa, 12,02 eta 300,51 euro bitarte)
  • Interes finkoa:
    1. Irekiera: %2 eta %6 (gutxienekoa, 300,51 eta 901,52 euro)
    2. Epeaz aurretik kentzea: %1 eta %5 bitarte
  • Interes aldakorra:
    1. Irekiera: %2 eta %6 (gutxienekoa, 300,51 eta 901,52 euro)
    2. Epeaz aurretik kentzea: %1

Kontsumorako kredituak

  • Azterketa: %0,20 eta %1,50 bitarte (gutxienekoa, 12,02 eta 210,35 euro bitarte)
  • Interes finkoa:
    1. Irekiera: %1,50 eta %6 (gutxienekoa, 18,03 eta 150,25 euro)
    2. Epeaz aurretik kentzea: %3
  • Interes aldakorra:
    1. Irekiera: %1,50 eta %6 (gutxienekoa, 18,03 eta 150,25 euro)
    2. Epeaz aurretik kentzea: %1,50

Komisioen urteko balizko gastua

Kontu korronte bat eta 2 txartel (kreditu txartela bata, zor txartela bestea) dituen titularraren gastuak:

  • Kontua mantentzea eta urteko 60 idazketa (hilean 5 idazketa): 10,80 eta 81,10 euro bitarte.
  • Kreditu txartel arruntaren urteko kostua, 60,02 euro eskudirutan bost aldiz jasotzea norbere erakundean bertan eta beste sare batean 120,20 euro eskudirutan ateratzea: 9,62 eta 40,24 euro.
  • Zor txartelaren urteko kostua, 60,02 euro eskudirutan 33 aldiz eta 150,25 euro 2 aldiz norbere erakundean ateratzea, sareko beste erakunde batean 60,02 euro eskudirutan 11 aldiz ateratzea, sareko beste erakunde batean 200 euro eskudirutan 2 aldiz eta beste sare batean 60,02 euro 4 aldiz ateratzea: 5,04 eta 42,52 euro bitarte.
  • Herri bereko beste kontu batera 180,30 euroko sei transferentzia normal. Beste herri bateko kontu batera 120,20 euroko larrialdiko transferentzia: 7,51 eta 31,23 euro bitarte.
  • Kontuan, 721,21 euroko txeketan sei aldiz sartzea: 5,4 eta 14,4 euro bitarte.
  • Komisioen urteko gastua, guztira: 38,37 eta 209,49 euro bitarte

Legeak dioena

  • Espainiako banku komisioek oinarri duten bi arauak hauek dira: 1989ko abenduaren 12ko Ministro-Agindua, kreditu erakundeen interes-tasa, komisio, jarduteko arau, bezeroentzako informazio eta publizitateari buruzkoa, eta Espainiako Bankuaren 8/1990 Zirkularra, kreditu erakundeek eragiketen gardentasunaz eta bezeroa babesteaz, geroagoko aldaketa eta guzti.
  • Bi arauek prezio-askatasuna dute xedatua ia komisio guztien kasuan, zenbait muga ere aurreikusirik: banku eta aurrezki kutxek ezingo dute kargatu tarifetan agertzen diren tasa edo kopuruak baino handiagorik, ezta bertan agertzen ez diren kontzeptuengatik komisiorik kobratu ere. Era berean, bezeroak formalki eskatu edo onartu ez dituen zerbitzuengatik komisiorik edo gasturik ezin zaio kobratu. Halaber, erabiltzaileari egotziriko gastu edo komisioek, benetan emaniko zerbitzuen edo egiaz egindako gastuen araberakoak izan beharko dute beti.
  • Legeak, azkenik, erabiltzaileentzako berme formalak ere ezartzen ditu, hala nola tarifen publizitatea edota kontratu-agiria ematea.

Banku komisioek bete beharrekoak

  • Benetan beharrezkoak izatea. Kobratutako zerbitzua, egiaz emaniko zerbitzu batengatik izango da, bezeroak kontratatua zuen beste zeinahi produktuk jasotzen ez duena, gainera.
  • Ustekabekoak ez izatea. Komisioaren prezioa ulertzeko moduan jakinarazi behar zaio kontsumitzaileari.
  • Legezkoak izatea. Kobrantza bera arautua ez dagoen arren, gaia oro har erregulatzen duten arauak bete behar dira.
  • Gehiegizkoak ez izatea. Erakundeari sortarazitako gastuak eta etekin-tartea betetzeko adinakoak izan behar dute; horrek esan nahi du eragiketa eginiko dirutzaren proportziozko komisioak ez direla bidezkoak, gehiegizkoak direla.
  • Mailegu baten jarraipena egin eta administratzeagatik komisioak kobratzea ez da zilegi, bankuak bere interesak zainduz egiten dituen eragiketak direlako horiek.
  • Finkaturiko munta baino handiagoak ezin daitezke izan. Hipoteka mailegu aldagarrien epe-mugaz aurretiko kitapenetan %1ekoak eta kontsumorako kredituetan %1,5ekoak, %1,5ekoak aldagarrietan eta %3koak finkoetan. Interes finkoko hipotekei dagokienez, %2,5etik gorako komisioen kontrako erreklamazioa egin daiteke, jarrera horrek legezko euskailurik ez badu ere.
  • Komisioen munta aldatzea. Kopuru horiek aldatu ahal izateko, erakundeko iragarki-taulan bi hilabetez agertu behar dira prezio berriak.
  • Erakundearen axolagabekeriaz sortarazitako gastuak ezin zaizkio bezeroari kobratu (bankuaren arduragabekeriaren ondorioz edo sistema informatikoan izaniko akatsengatik ordainagiriak edo bestelako efektuak garaiz ez aurkeztearren, erakundeari egotz dakizkiokeen gastuak, alegia).
  • Kontratuan aurreikusirik ez dauden komisioak ezin dira kobratu.
  • Ezin kobra daiteke inongo komisiorik zorpekoagatik, gorabehera hau data jakin batean ordainketa edo kenketa bat egozteko unean lehenetsitako balioztapen arauen ondorioz gertatu denean. Zorpekoagatiko komisioek, gehienez ere eta bidezkoak badira, eragindako zorpeko horren araberakoak izan behar dute.
  • Banku erakunde batean kobratzeko xedez entregaturiko txeke, letra, ordainagiri eta antzekoak itzultzeagatiko komisioak. Espainiako Bankuak ez ditu zuzentzat jotzen, baldin eta bankuak edo aurrezki kutxak bezeroei, titulua ez ordaintzekotan, itzulketagatik komisioa kobratuko zaiela aurretiaz jakinarazi ez badie.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak