Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Eguneko menuak: 12 hiritako 143 menu azterturik : Menuen erdiaren nutrizio kalitatea, eskasa

Ehunka milaka pertsonak jatetxeetan egunero jaten dituzten menuen ia erdia kalitatea kaskarrekoa da nutrizio aldetik; hala ere, bezeroari eskaintzen zaion arreta ona da orokorrean, indarrean den araua betetzen ez duten kasu batzuk ere aurkitu diren arren.

Eguneroko jatorduetan akatsa da...

  • Entsaladarik ez jatea. Entsalada ia ezinbestekoa da. Etxetik kanpo jaten baduzu, aukeratu entsalada lehen plater gisa eta horrela bigarren plater kalorikoagoa eta postre gozoa ere hartu ahal izango duzu.
  • Sukaldeko teknika oso kalorikoekin prestaturiko jakiak aukeratzea, adibidez frijituak, gisatu eta erregosiak, saltsak, errebozatuak, maionesa… Osasungarriagoa da errekia eta plantxan edo lurrunetan egindako jakiak jatea.
  • Arraina, noizean behin bakarrik. Arrain gehiago jan behar genuke eta gutxienez haragia bezain sarri. Haragia bezain elikagarria da, baina koipe eta kaloria gutxiago du. Eta arrain urdina baldin bada, koipe mota hori osasungarria da bihotzerako.
  • Patata frijituak ohiko lagungarri gisa erabiltzea bigarren platerean. Kaloria larregi dute eta, gainera, astunak dira.
  • Uraren ordez edari freskagarriak hartzea.
  • Jatorduan ardo larregi edo likor kopatxoa hartzea.
  • Kaloria askoko postreak (flana esnegainarekin, tartak, pastelak, profiterolak, natilak…) jatea fruta edo yogurraren ordez.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak