Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Eguneko menuak: 12 hiritako 143 menu azterturik : Menuen erdiaren nutrizio kalitatea, eskasa

Ehunka milaka pertsonak jatetxeetan egunero jaten dituzten menuen ia erdia kalitatea kaskarrekoa da nutrizio aldetik; hala ere, bezeroari eskaintzen zaion arreta ona da orokorrean, indarrean den araua betetzen ez duten kasu batzuk ere aurkitu diren arren.

Menuak, hirien arabera

Lagina txikia izateak ez du ondorio guztiz adierazgarririk ateratzeko biderik ematen, baina hiri batetik bestera egoera oso desberdina dela esan liteke, batez ere eguneko menuen nutrizio-balioaren ikuspuntutik. Bezeroarenganako arretan eta zerbitzuaren kalitatean Donostian eta Madrilen azterturiko jatetxeak nabarmendu ziren; hala ere, zerbitzua gutxien zaintzen duten hirian (Iruñean) ere, batez beste 7,7ko nota ona atera zuten. Alde nabarmenagoak antzeman dira nutrizio-kalitateari dagokionez: azterturikoen artetik jatetxerik onenak Iruñea eta Bartzelonakoak izan dira, hiri bietan ere menuen %84 onargarritzat jo baita. Bartzelonan nutrizioaren aldetik oso ona edo bikaina zen menuen %42. Eta bi hiri horietan menuen %16 bakarrik kontsideratu zen eskas (txarra eta erdipurdikoa, baina sekula ez oso txarra). Madrilen eta Donostian, lautik hiru onargarritzat jo zen; emaitza ona, beraz. Bilbon menuen %17 bikain gisa kalifikatu zela azpimarratu behar, baina Bizkaiko hiriburuan bertan, menuen %41 eskas kalifikatu zen.

Beste muturrean Malaga nabarmentzen da, menuen %75 eskasak baitziren eta horietatik %60 inguru nutrizio aldetik txarrak edo oso txarrak. Andaluziako hiriburuan azterturiko 12 menuetatik bakarrak jaso zuen “ona” kalifikazioa. Santander eta Valentzia ere ez ziren leku onean geratu, menuen ia %60 eskasak iruditu baitzitzaizkien teknikariei. Alacant, Gasteiz eta Castellón azterturiko menuen erdia kalitate eskasekoa zela kontsideratu zen. Eta Burgosen aurkitu zen menu oso txarren proportziorik handiena (%18), nutrizio-kalitateari begiratuta.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak