Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Osoko ogia : Mami asko duten gezurrak

Osokoak edo artisau erakoak direla dirudi, baina ogirik gehienak ez dira sail horietakoak. Ogiaren kalitateari buruzko legedia berritu egingo dute berehala, eta bukatu egingo da industriak urteetan erabili duen jokabide iruzurtia: etiketak esaten zuenarekin bat ez zetozen produktuak jaten aritu dira milioika herritar espainiako estatuan.

Egizu zuk zeuk ama orea

Osoko irinarekin hastea komeni da (hobe zekale irina izatea eta ez gariarena), legamia kontzentrazio handiagoa izaten baita alearen zahian. Dena den, ez da nahitaezkoa. Ontziak luzea izan behar du zabala baino gehiago, eta urak, ahal dela, minerala, nahiz eta iturriko ere izan daitekeen (ordubetez egonean uztea komeni da).. Presta gaudenean, has gaitezke prozesuarekin (gutxienez, bost egun iraungo du).

Lehen eguna.

Nahasi itzazu irina eta ura kopuru berdinetan, ore likido baina trinko bat gelditzen den arte. Estali ezazu eta utzi egonean giroko tenperaturan 24 orduz, ahal dela leku epel batean.

Bigarren eguna.

Nahasturari eragiteko garaia da, ezer kendu eta erantsi gabe. Utzi egonean 24 orduz, baldintza berberetan.

Hirugarren eguna.

Itxura aldatu egin izango zaio zertxobait hartziduraren eraginez. Burbuilatxoak sumatuko dituzu gainazalean, bolumen gehiago eta usain sendoagoa. Kendu iezaiozu erdia (bestela, erritmo horretan haziz, behar baino ama ore gehiago izango dugu), eta erantsi zekale irina eta ura zati berdinetan, lehenbiziko eguneko mailara iritsi arte. Utzi beste 24 orduz egonean.

Laugarren eguna.

Hartzitze erritmoa azkartu egin izango da. Kendu berriz ere zati bat eta erantsi beste bat –gari irin zuriarekin ahal dela, nahasturari kolorea argitu eta errezeta mota baterako baino gehiagorako balio izan dezan –, eta eragin ongi.

Bosgarren eguna.

Kendu berriz ere zati bat eta erantsi beste bat. Ama orea ia prest egongo denez, kendu erdia baino gehiago eta elika ezazu gari irinarekin eta urarekin. Eragin eta zaindu; une horretan orea oso aktibo egoten da, eta bolumena bikoiztu ere egin daiteke pare bat ordutan. Hala bada, prest egongo da ogia egiteko; mantsoago badoa, utzi beste egun batez.

Kontserbatzeko, sar ezazu estalita hozkailuan. Erabiltzeko asmoa duzunean, atera ezazu egun bat lehenago, girotu dadin eta legamiak eta bakterioak esnatu daitezen, hotzak erdi lotan utzi izango ditu eta. Eta astebete batean baino gehiagoan erabiliko ez baduzu, komeni da aldian-aldian elikatzea, alferrik galdu ez dadin (lehen bezala, zati bat kenduz eta beste batekin betez).

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak