Ohiko 4 lisaburdina eta lisatzeko 4 zentral aztertu ditugu

Lisatzeko zentralak arropa asko lisatu behar duenari baino ez zaizkio komeni

Lisaburdinek halako hiru balio dute lisatzeko zentralek, eta 10 minutu gehiago ere behar izaten dute berotzeko. Urez betetako lisaburdinak baino arinagoak dira zentralak, eta luzaroago izaten dute lurruna, baina arropa asko lisatu behar denean soilik gertatzen dira erabilgarriak
1 ekaina de 2009

Lisatzeko zentralak arropa asko lisatu behar duenari baino ez zaizkio komeni

/imgs/20090601/analisis2-1.jpg
Arropa lisatzea zeregin desatsegina da batzuentzat, baina badira gogo onez egiten dutenak ere, irratiari edo telebistari adi dauden bitartean. Duela mila urte baino gehiago, ikatz goriz betetako zartaginak erabiltzen zituzten txinatarrek arropa zapaldu eta lisatzeko, eta bikingoen hilobietan beira iluneko piezak aurkitu dituzte, itxuraz arropa lisatzeko erabiliak haiek ere. Ordutik hona, arropa bilakaera handia izan dute arropa lisatzeko tresnek, bistan da, baina prozesua lehengo berbera da: beroa erabiliz askatzea zuntzen kate luzeko polimeroen arteko loturak, eta gainazal lau batekin zapaltzea. Kotoia eta antzeko ehunekin, berriz, ura ere erabiltzen da molekulen arteko loturak askatzeko. Arropa lisatzeak, gainera, funtzio higienikoa ere badu, gutxitu egiten baitu ehunek duten mikroorganismo kopurua.

CONSUMER EROSKI-k lurrunezko lau lisaburdina eta lisatzeko lau zentral aztertu ditu; Ufesa etxeko lisaburdina izan da merkeena (19,92 euro), eta Delonghi etxeko zentrala garestiena (177,20 euro). Lisatzeko zentralek, batez beste, ohiko lisaburdinek halako hiru balio dute, eta honako hau dute bereizgarririk nabarmenena: lurrun generadore independentea dute. Ur biltegi autonomo hori ohiko lisaburdinek dutena baino handiagoa da eta lurrun gehiago sortzen du; ondorioz, arropa errazago lisatzen da. Berotzeko, ordea, denbora gehiago behar izaten dute zentralek, eta horrexegatik, arropa asko lisatu behar denerako baino ez dira egokiak.

Kalitate-prezioetan, Bosch etxeko ohiko lisaburdinak eman du emaitzarik onena. 31,60 euro balio du (Ufesa etxekoa soilik izan da merkeagoa), lisaburdina guztietan arinena izan da, eta minutu eta erdi baizik ez du behar izan abian jarri eta lurruna askatzen hasi arte. Lisatzeko zentralen artetik, berriz, Taurus etxekoa nabarmendu da. Lauretan merkeena izan da, eta besteek ez bezala, 12 hilabeteko berme gehigarria eskaintzen du, legeak agintzen duen bi urteko bermeaz gain. Arropa asko lisatu behar dutenentzat eta emaitza profesionala nahi dutenentzat, Di4 etxeko zentrala ere aukera ona da. 99 euro balio du (garestienetakoa da), baina lisaburdina bera oso arina du, gainerako guztiek baino gehiago, eta tenperatura ona ematen du zolan.

Pisua eta tenperatura

Lisaburdinak zer pisu duen oso aintzat hartzekoa da, denbora behar izaten baita arropa lisatzeko, eta tresna astunarekin aritzea deserosoa eta nekagarria gerta liteke. Lisatzeko garaian tresnarik arinena zein den neurtzeko, urez bete ditugu ohiko lisaburdinak, eta zentralekin alderatu ditugu. Hutsik daudela, lisatzeko zentralak baino arinagoak dira lisaburdinak, baina urez beteta, ia kilo erdi gehiago pisatzen dute. Rowenta etxeko lisaburdina izan da astunena (1.735 gramo), eta Di4 etxeko zentrala arinena (940 gramo).

Lisaburdinaren zolak zenbat eta tenperatura handiagoa eduki, orduan eta errazagoa izaten da arropa lisatzea, baina tenperaturari ere muga jarri behar zaio, jakina, bestela erre egingo balitzateke arropa. Arauak esaten du hiru tenperatura edo kokagune eduki behar dituztela lisaburdinek eta zentralek, eta honako ikurren bidez bereizi behar dituztela: * (70 ºC eta 120 ºC artean, poliamidentzat eta antzeko ehunentzat), ** (100 ºC eta 160 ºC artean, poliester eta artilearentzat, adibidez) eta *** (140 ºC eta 210 ºC artean, kotoi, liho eta antzeko ehunentzat). Guk aztertu ditugun zortzi tresnek egoki bete dute arau hori. Solac eta Rowenta etxekoek eman dute tenperaturarik apalena bi kokagunetan, eta Di4 etxekoak lortu du emaitzarik onena beste bitan. Garrantzitsua da, halaber, beroa gainazal guztian barrena hedatzea. Hori neurtzeko, 150 ºC-tan jarri dugu termostatoa, eta lau lekutan hartu dugu tenperatura: gunerik beroenean, zolaren erdigunean, zola muturretik 20 milimetrora eta zola atzealdetik 20 milimetrora. Delonghi etxekoak eman du tenperaturarik homogeneoena, eta Bosch etxekoak izan du gorabehera gehien.

Lurrunaren iraupena

Lisatzeko zentralek, batez beste, lisaburdinek baino bost minutu gehiago behar izan dute lurrun-emari egokia iristeko. Azkarrena Bosch etxekoa izan: 1 minutu 29 segundo soilik behar izan ditu lurruna askatzen hasteko. Emaitzarik kaskarrena, berriz, Polti zentralak lortu du: 10 minutu baino gehiago behar izan ditu. Behin berotuta, ordea, lisatzeko zentralek askoz luzaroago eutsi ahal izan diote lurrun jarioari. Bosch etxeko lisaburdinaren lurruna, adibidez, hamar minuturen buruan bukatu da, eta Delonghi etxeko zentralak, berriz, 85 minutuz eman du lurruna. Lisaburdinek sakaldi bakoitzean zenbat ur-zipriztin askatu duten ere neurtu dugu; Rowenta etxekoak bota du gehien (0,9 gramo sakaldi bakoitzean). Lisatzeko zentralek ez dute aukera hori eskaintzen, eta horregatik, komeni izaten da urez betetako espraia aldean edukitzea.

Lisatzeko zentralek desabantailatxo hori eduki arren, bestelako abantaila bat behintzat badute: batez beste, ohiko lisaburdinek baino % 14 azkarrago lisatzen dute arropa. Alkandora eta galtza berdin-berdinak eman dizkiegu hamar kontsumitzaileri, eta kronometroz neurtu dugu zenbat denbora behar izan duten lisatuta uzteko. Azkarrenetik motelenera, minutu batetik gorako aldea egon da: Rowenta lisaburdinarekin, 6 minutu eta 36 segundo behar izan dute, eta Delongui zentralarekin, 5 minutu eta 21 segundo.

Segurtasun elektrikoa eta etiketa

Lisatzeko zentralek eta lisaburdinek segurtasun elektrikoaren arauak ongi betetzen dituzten jakiteko, zirkuitulaburra eragin diogu tenperatura kontrolatzeko gailuari, eta tresna batek ere ez du surik hartu, ez du metal urturik isuri, eta su-gasik edo gas pozoitsurik ere ez du isuri arriskua sortzeko kopuruetan, nahiz eta Bosch etxeko lisaburdina guztiz hondatuta geratu den. Sendotasun dielektrikoa neurtzeko proba ere egin dugu: korronte aldizkatzailea eduki duen tentsioa ezarri dugu bateria terminalen tartean, eta isolatze-egiturak ez du utzi korronte arriskutsurik sortzen. Potentziaren eta korrontearen atalak ongi bete dituzte tresna guztiek, potentzia nominalaren eta kontsumitu dutenaren artean ez baita izan % 10etik gorako alderik. Ongi eraikita egon dira guztiak, ertz zorrotzik gabe, akabera puntadunik gabe eta lurra ongi jarrita. Lisaburdina bat bera ere ez da gehiegi berotu erabiltzerakoan, eta guztiek ekarri dute plaka bat arauak agintzen duen informazio guztiarekin: ekoizlearen helbidea eta potentzia nominala, besteak beste. Informazio hori, gainera, ez da nolanahi ezabatzen, eta luze irauteko moduan jarria dago (urez eta gasolinaz bustitako zapi batekin igurtzi dugu 15 segundoz, eta ez da ezabatu). Polti etxekoak badu zer hobetu: argibide oharretan ez du esaten arriskutsua izan daitekeela ezintasunen bat duten pertsonek lisatzen jardutea.

Kaliateari dagokionez, beraz, Polti etxekoaren emaitza ‘hobetzeko modukoa’ izan da, Ufesa eta Solac etxekoena ‘balekoa’ eta Bosch, Rowenta, Taurus eta Delonghi etxekoek emaitza ‘ona’ eskuratu dute.

Erabilera proba

Bi erabilera proba egin ditugu 10 erabiltzailerekin. Batean, lisaburdina elektrikoak jarri ditugu erabiltzaileen esku, eta bestean, lisatzeko zentralak. Lisaburdinen artean, Rowenta etxekoa gustatu zaie gehien (7,3 puntu), diseinuagatik eta arropa ongi lisatua uzten duelako, eta gutxien, berriz, Solac etxekoa (6,3 puntu): ez omen da ongi labaintzen arropa gainean. Erabiltzaileek ia ez dute alderik sumatu lisaburdinen eta lisatzeko zentralen artean.

Laburbilduz eta konparatzeko taula

Laburbilduz

  • Lurrunezko lau lisaburdina aztertu ditugu, ohikoak, eta lisatzeko lau zentral; merkeenak 19,92 euro balio izan du (Ufesa lisaburdina), eta garestienak, 177,20 euro (Delonghi zentrala). Batez beste, lisaburdinek halako hiru balio dute lisatzeko zentralek.
  • Taurus etxekoak, legeak agintzen duen bi urteko bermeaz gain, beste 12 hilabeteko berme gehigarria ere eskaintzen du. Polti etxekoak argibide orrietan ez du esaten arriskutsua izan daitekeela ezintasunen bat duten pertsonek lisatzen jardutea (buru-ezintasuna dutenak, zentzumen ezintasuna dutenak edo ezintasun fisikoa dutenak); gainerakoek badakarte ohar hori.
  • Urez beteta daudenean, lisatzeko zentralek baino gehiago pisatzen dute lisaburdinek; zentralek ur biltegia lisaburdinatik bereizita daukate, eta horregatik dira arinagoak.
  • Lisatzeko zentralek 10 minutu ere behar izaten dituzte berotzeko, eta horregatik, arropa asko lisatzeko erabiltzea komeni da, eta beti esprai bat aldean hartuta, ez baitute aukerarik ematen arropa urez zipriztintzeko. Lisaburdinen artean, Rowenta etxekoak ur gehiago askatu du besteek baino: 0,9 gramo ur sakaldi bakoitzean.
  • DI4 eta Taurus etxeetakoen zola besteena baino gehiago berotu da, eta zola zenbat eta beroago, orduan eta errazago lisatzen da arropa. Delonghi etxeko zentralak eduki du tenperaturarik homogeneoena zolaren gainazal guztian, eta lurrunak ere horri iraun dio gehien (ordu eta erdi).
  • Erabilera proban, antzeko emaitzak lortu dituzte lisatzeko zentralek eta lisaburdinek, nahiz eta zentralekin zertxobait azkarrago lisatu dituzten alkandorak eta galtzak, Delonghi etxekoarekin, batik bat. Hauek izan dira erabiltzaileen gustukoenak: Di4 zentrala (7,5 puntu) eta lixaburdinen artean Rowenta (7,3 puntu) eta Ufesa (7,2 puntu).
  • Kalitate-prezioetan, Bosch etxekoak lortu du emaitzarik onena: merkeenetakoa izan da (Ufesa etxekoa soilik izan da merkeagoa), gainerako lisaburdinak baino arinagoa, eta minutu eta erdi baizik ez du behar abian jar-tzen denetik lurruna askatzen hasi arte.
Marka Bosch Ufesa Solac Rowenta
Modeloa Sensixx II Inox PV1456 Clarisse 75 PV2035 Supernova Dark DZ5010
Requisitos Lisaburdina Lisaburdina Lisaburdina Lisaburdina
Prezioa (eurotan) 31,60 19,92 43,26 52,93
Kontsumitzaileari ematen zaion informazioa
Etiketan ageri duen potentzia (W) 2000 1600 2200 2300
Bermea 2 urte 2 urte 2 urte 2 urte
Etiketa eta argibide orriak Egoki emanak Egoki emanak Egoki emanak Egoki emanak
Segurtasun elektrikoa Egokia Egokia Egokia Egokia
Erabilgarritasuna
Pisua (g) (1) 1130 1175 1360 1735
Tenperatura, * kokagunean (ºC) 70-120 101,49 90,41 78,04 97,84
Tenperatura, ** kokagunean (ºC) 100-160 134,32 125,34 110,18 113,06
Tenperatura, *** kokagunean (ºC) 140-210 183,41 164,12 163,37 156,97
Tenperaturaren hedatzea (ºC) (2) 8,1 6,6 4,1 6,4
Lurrun egokia lortu arteko denbora (3) 1 min. 29 s 1 min. 40 s 2 min. 01 s 4 min. 04 s
Lurrunaren iraupena (4) (segundos) 10 min. 37 s 18 min. 21 s 16 min. 22 s 12 min. 15 s
Zipriztintzeko ura (5) (g) 0,67 0,46 0,54 0,90
Kalitatea Ona Balekoa Balekoa Ona
Erabilera proba (de 0 a 10) 6,4 7,2 6,3 7,3
Lurrinarekin lisatu osteko emaitza (0tik 10era) 6,6 7,0 6,6 7,9
Alkandora bat eta galtza pare bat lisatzeko behar izan duen denbora 6 min. 32 s 6 min. 25 s 6 min. 30 s 6 min. 36 s
Marka Taurus Polti Delonghi Di4
Modeloa Bravissimo Complet Pro Vaporella Easy Profesional Pro 1100 Jet Expressing Kappa
Salgaiaren izena Requisitos Lisatzeko zentrala Lisatzeko zentrala Lisatzeko zentrala Lisatzeko zentrala
Prezioa (eurotan) 77,90 79,90 177,20 99
Kontsumitzaileari ematen zaion informazioa
Etiketan ageri duen potentzia (W) 2100 1750 2200 2000
Bermea 3 urte 2 urte 2 urte 2 urte
Etiketa eta argibide orriak Egoki emanak Hobetzekoak Egoki emanak Egoki emanak
Segurtasun elektrikoa Egokia Egokia Egokia Egokia
Erabilgarritasuna
Pisua (g) (1) 1090 1310 1365 940
Tenperatura, * kokagunean (ºC) 70-120 100,60 92,06 94,94 112,19
Tenperatura, ** kokagunean (ºC) 100-160 141,86 129,49 132,25 144,73
Tenperatura, *** kokagunean (ºC) 140-210 183,72 164,48 184,63 184,32
Tenperaturaren hedatzea (ºC) (2) 5,8 3,7 3,0 4,9
Lurrun egokia lortu arteko denbora (3) 5 min. 57 s 10 min. 56 s 5 min. 36 s 7 min. 15 s
Lurrunaren iraupena (4) (segundos) 34 min. 16 s 52 min. 51 s. 85 min. 4 s 60 min. 23 s
Zipriztintzeko ura (5) (g)
Kalitatea Ona Hobetzekoa Ona Oso ona
Erabilera proba (de 0 a 10) 6,2 5,9 6,7 7,5
Lurrinarekin lisatu osteko emaitza (0tik 10era) 7,8 6,0 7,6 7,3
Alkandora bat eta galtza pare bat lisatzeko behar izan duen denbora 5 min. 52 s 5 min. 38 s 5 min. 21 s 5 min. 38 s

1. Pisua. Lisaburdinen pisua neurtu dugu uraren biltegia beteta zeukatela. Lisatzeko zentralen pisua ez da tresna osoarena, lisatzeko gailuarena soilik da, ur biltegia aintzat hartu gabe.

2. Tenperaturaren hedatzea. Zenbat eta zenbaki txikiagoa agertu, orduan eta homogeneoagoa izango da zola-gainazalaren tenperatura. UNE-EN 60311 arauak esaten du zolaren lau gunetan neurtu behar dela tenperatura, eta lau gune horietatik, batez bestekoa atera dugu guk.

3. Lurrun egokia lortu arteko denbora. Lisaburdina abian jarri eta lurrun-emari egokia lortu arteko denbora (5 gramo minutukoa da lisaburdinetan); Lisatzeko zentraletan,berriz, abian jarri eta lurrunarekin lisatzeko gertu egon arteko denbora da. Termostatoa hirugarren kokagunean (***) jarrita egin dugu proba hori.

4. Lurrunaren iraupena. lurruna askatzen hasten direnetik uraren % 90 ahitzen den arte. Lisatzeko zentralentzat: urak baldintza egokietan zenbat iraungo lukeen kalkulatu dugu, pentsatuz 20 segundotik behin erabiliko dela lurruna, 5 segundoko tartean.

5. Zipriztintzeko ura. Zenbat gramo ur askatu dituen sakaldi bakoitzean.

Banan-banan

4 lixaburdin eta 4 lixatzeko zentral, banan-banano

Bosch SensixxII TDA2138

  • Prezioa: 31,60 euro. Merkeenetakoa da (lisaburdina bakarra izan da hau baino merkeagoa).
  • Kalitate-prezioetan hau gailendu da.
  • Kalitatea, oro har: Ona
  • Lisaburdinen artean, arinena, eta debora gutxien izan behar duena lurruna askatzeko Ufesarekin bezala (89 segundo). *Tenperatura onena eman du baina ez du zola osoan hain ongi banatu.
  • Erabilera proba: 6,4 puntu 10etik.
  • Erabiltzaileei erosoa iruditu zaie, eta ongi labaintzen dela nabarmendu dute; diseinua, aldiz, ez zaie gustatu, eta “sendotasun gutxikoa” iruditu zaie.

Ufesa PV1456

  • Prezioa: 19,92 euro. Hau izan da guztietan merkeena.
  • Kalitatea, oro har: Balekoa
  • Bosch etxekoarekin batera, honek behar izan du denbora gutxien lurruna askatzen hasteko (100 segundo). Lisaburdinen artean, besteek baino luzaroago askatu du lurruna (18 min 12 s iraun dio). Etiketak dio 1600 W-eko potentzia duela, eta gainerako lisaburdinek gehiago dute.
  • Erabilera proba: 7,2 puntu 10etik. Lisaburdinen sailkapenean, bigarren geratu da.
  • 4 minutu eta 9 segundo behar izan ditu alkandora bat lisatzeko (gainerakoekin baino azkarxeago). Erosoa iruditu zaie, arina eta erraz labaintzen dena; lurrun hautagailua, ordea, ez zaie gustatu.

Solac PV2035 Supernova Dark

  • Prezioa: 43,26 euro
  • Kalitatea, oro har: Balekoa
  • Tenperaturak dituen hiru kokaguneetatik bitan (* eta **) honek eman du bero gutxien. Zola-gainazalean ez du banatu
  • beroa modu guztiz homogeneoan.
  • Erabilera proba: 6,3 puntu 10etik. Lisaburdinen artean, honek lortu du emaitza kaskarrena.
  • Heldulekuaren ergonomia gustatu zaie bereziki erabiltzaileei, eta materialen kalitatea ere bai. Labaintzeko orduan, aldiz, aski desegokia iruditu zaie, eta atal horretan lortu du emaitzarik txarrena. Honek behar izan du denbora gehien alkandora lisatzeko (4 min 19 s).

Rowenta DZ5010

  • Prezioa: 52,93 euro. Lisaburdinarik garestiena izan da.
  • Kalitatea, oro har: Ona
  • Tenperaturak dituen hiru kokaguneetatik bitan (** eta ***) bero gutxien eman du. Gainerako lisaburdinak baino astunagoa da (1.735 gramo) eta lurruna askatzeko besteek baino denbora gehiago behar izan du (4 min 4 s). Potentzia gehiago du (2300 W), eta ura ere besteek baino gehiago zipriztintzen du arropen gainera (0,90 gramo sakaldi bakoitzean).
  • Erabilera proba: 7,3 puntu 10etik. Gainerako lisaburdinen aurretik.
  • Zolaren diseinua gustatu zaie eta arropa ongi lisatuta uzten duela nabarmendu dute; lisaburdina bera handia eta astuna iruditu zaie. Galtzak lisatzeko, besteek baino denbora gehiago behar izan du (2 min 24 s).

Di4 Jet expressing Kappa

  • Prezioa: 99 euro. Garestienetakoa izan da.
  • Kalitatea, oro har: Oso ona
  • Guztietan arinena izan da, eta tenperaturarik handiena iritsi duenetakoa. Aukera ona da arropa asko lisatu behar dutenentzat, diru gehixeago gastatzeak erreparorik eman ezean.
  • Erabilera proba: 7,5 puntu 10etik. Hau gailendu zaie gainerako guztiei.
  • Lurrun gabe lisatzeko proban, honek lortu du emaitzarik onena. Lurrunarekin erabili dutenean, sakagailua ez dela erraz erabiltzekoa adierazi dute kontsumitzaile batzuek, eta lurrun gutxi askatzen duela.

Delonghi Pro 1100

  • Prezioa: 177,20 euro. Guztietan garestiena izan da.
  • Kalitatea, oro har: Ona
  • Zola-gainazalean honek lortu du tenperaturarik homogeneoena, eta lurrunak ere honi iraun dio gehien (85 min 4 s). Lisatzeko zentraletan, hau izan da astunena (1.365 g).
  • Erabilera proba: 6,7 puntu 10etik. Lisatzeko zentralen sailkapenean, bigarren geratu da.
  • Erabiltzaileei astuna iruditu zaie, baina erosoa hala ere (lisaburdina zer-txobait makurtuta uzteko aukera eskaintzen du, eta babesa ere badu ez erortzeko). Honek lisatu ditu azkarren alkandora eta galtzak (5 min 21 s).

Taurus Bravísimo Complet Pro

  • Prezioa: 77,90 euro. Lisatzeko zentraletan, hau izan da merkeena.
  • Lisatzeko zentral hau gailendu da kalitate-prezioetan.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Tenperaturak dituen hiru kokaguneetatik batean (**) tenperaturarik handienetakoa du; hiru urteko bermea eskaintzen duen bakarra da, eta astunenetakoa (1.090 gramo). Zentralen arrtean honek eman du homogeneotasun gutxien zola-gainazaleko tenperaturan, eta lurruna ere honi bukatu zaio azkarren (34 min 16 s iraun dio).
  • Erabilera proba: 6,2 puntu 10etik.
  • Kontsumitzaileentzat erosona; ez oso erakargarria, itxuraz eta lurrunarekin lisatzeko, egokiena. Zentralen artean besteak baino geldoagoa.

Polti Vaporella

  • Prezioa: 79,90 euro.
  • Kalitatea, oro har: Hobetzeko modukoa
  • Potentzia gutxien daukanetakoa da (1.750 W). Tenperaturaren hiru kokaguneetan, bero gutxien duena. Lurruna askatzeko besteek baino denbora gehiago behar izan du (10 min 56 s). Etiketan ez du ohartarazten arriskutsua izan daitekeela ezintasunen bat duten pertsonek lisatzen jardutea.
  • Erabilera proba: 5,9 puntu 10etik. Zortzi tresnetan, honek lortu du emai-tzarik txarrena.
  • Kontsumitzaileei ez zaie gustatu lurrun hautagailua eta astuna dela esan dute. Labaintzeko orduan ere desegokia iruditu zaie.