Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Biblioteka publikoak: 100 liburutegiren instalazioak eta zerbitzuak aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan : Lau liburutegitik batek ez du gainditu kalitate proba: haien zerbitzuak gabeziak ditu eta segurtasunaren atalean ere huts egiten dute

Garbiketa eta mantentze-lanak, informazioa eta erabiltzaileenganako arreta, eta ezinduentzako irispideak, horiek dira biblioteka publikoen alderdirik onenak

Garbitasuna eta irispideak, onak

Liburutegi batek zerbitzu ona emango badie erabiltzaileei, ongi zainduta eta txukun egon behar du. Bisitatu ditugun liburutegien % 90 oso ongi egon dira kanpoaldetik, eta eraikinaren hormak ere oso ongi zainduta eduki dituzte. Eraikina bera ere oso ongi zainduta eta oso txukun aurkitu dugu ia gehienetan (% 75 hala egon dira, eta Cadizkoak, Kordoba, Oviedokoak, Donostiakoak eta Gasteizkoak nabarmendu dira besteen gainetik). Barruko giroak eta argitasunak garrantzi handia dute liburutegi bat erosoa izan dadin, eta alderdi horiek egoki zainduta eduki dituzte bibliotekarik gehienek. Komunak ere garbi egon dira hamarretatik bederatzitan.

Bestalde, liburutegiek aukera eman behar dute erabil-tzaile ezinduek ere, besteek bezain eskura izan ditzaten kulturaren, informazioaren eta hezkuntzaren arloko ekimenak. Liburutegien % 84tan, legeak agin-tzen duen bezain ate zabalak aurkitu ditugu kanpoan eta barruan (gurpil aulkian doazenak pasatzeko modukoak). Gelak eta aretoak ere zabalak ote diren egiaztatu dugu, aski leku dutenak erabiltzaile ezinduak ere eroso ibili ahal izateko. Bederatzi bibliotekak ez dute proba hori gainditu (Valladoliden, Iruñean, Cadizen, Kordoban, Murtzian, Sevillan, Valentzian eta Donostian aurkitu ditugu halakoak). Gainera, lautatik batean, komunek ez dute bete irispideei dagokien araua. Iruñean, aztertu ditugun bost biblioteketatik bakarrak ere ez dauzka komunak egokituta.

Braille hizkuntzan idatzitako kartelak % 10etan soilik aurkitu ditugu, eta are biblioteka gutxiagok eskaintzen dituzte braillez idatzitako liburuak. Sevillan, Murtzian, Granadan, Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan aztertu ditugun batzuetan soilik daude.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak