Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Biblioteka publikoak: 100 liburutegiren instalazioak eta zerbitzuak aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan : Lau liburutegitik batek ez du gainditu kalitate proba: haien zerbitzuak gabeziak ditu eta segurtasunaren atalean ere huts egiten dute

Garbiketa eta mantentze-lanak, informazioa eta erabiltzaileenganako arreta, eta ezinduentzako irispideak, horiek dira biblioteka publikoen alderdirik onenak

Arreta, garbitasuna, irispideak eta konparaketako taula

Arreta egokia

CONSUMER EROSKI-ko teknikariek proba praktiko bat egin dute liburutegi guztietan: liburu bat bilatzen saiatu dira katalogo-ordenagailuetan (Charles Darwin-en The origin of species liburuaren gaztelaniazko bertsioa aurkitzen saiatu dira unibertsitate-biblioteketan, eta Patrick Süskind-en Das Parfum, die Geschichte eines Mörders liburuaren gaztelaniazko bertsioa gainerakoetan). Zazpi bibliotekatan, erabiltzaileak ezin izan dira sartu katalogo informatizatura (hori gertatu da Alacanteko erdietan eta Zaragozako bitan, eta Murtziako eta Valladolideko beste bitan). Zerbitzu hori eskaintzen duten hamarretatik bederatzitan, teknikariak oso erraz moldatu dira, eta neke handirik gabe jakin ahal izan dute liburua beste norbaiti utzia dagoen eta bibliotekako zein apaletan aurki litekeen. Cadizen, Zaragozan eta Murtzian libre aurkitu dituzten ordenagailuak matxuratuta egon dira (salbuespena izan da hori). Teknikariek sistemak probatu ondoren, bibliotekako langileei eskatu diete laguntza, eta proba berbera egin dute orduan ere. Hamar liburutegitatik seitan, arreta egokia eskaini diete. Zerbitzu bereziki ona eman diete Bilbon, Granadan eta Oviedon. Beste zenbait lekutan, aldiz (Alacanteko, Cadizko, Madrilgo, Malagako eta Valladolideko liburutegi batzuetan), funtzionarioak ohar batzuk baino ez dizkiete eman gure teknikariei; ez diete jakinarazi non dagoen liburua, eta bilatzen ere ez diete lagundu.

Beste proba praktiko bat ere egin dute teknikariek: bazkide txartela egiteko informazioa eskatu dute. Liburutegi askotan, ordea, ez diete informazio-orririk eman (% 47tan soilik eskuratu dute funtzionamendu arauei buruzko dokumentazioa). Informazio-orri horietan, bazkide txartela eta mailegu zerbitzua nola erabili behar den adierazi diete, eta zer zigor jartzen dituzten maileguan hartutakoak epez kanpo bueltatzeagatik. Bestalde, hamarretatik zortzik ez diete jakinarazten bazkideei zein liburu berri iritsi diren bibliotekara, nahiz eta % 68k bereiz jartzen dituzten jendearen bistara, zer iritsi den ikus dezaten. Alacanten aztertu ditugun guztiek eta Donostiako lauk mezua bidaltzen diete bazkideei material berriak iritsi direla jakin dezaten (gutuna edo mezu elektronikoa).

Gabezia gehien, seinaleen atalean antzeman dituzte gure teknikariek. Biblioteken % 79k ez dute adierazten informazio-orri bidez han badutela erreklamazio liburua, % 63tan ez dugu ikusi inolako informazio-oharrik esanez badagoela iradokizunak biltzeko postontzi bat, eta % 67tan ez dago kartelik esateko zer egin behar den larrialdi bat edo sute bat gertatzen denean. Gainera, bostetatik batean ez dute panel bidez jakinarazten non dauden larrialdi irteerak, eta zortzitatik batean, bibliotekako arauak zein diren ere ez dute adierazten (sakelakoa itzali behar dela, barruan ezin dela ez jan eta ez edan…).

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak