Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Azterketa dokumentala egin dugu jakiteko gaur egun zertan diren kontsumitzaileek egiten dituzten erreklamazioak eta informazio eskaerak : Kontsumitzaileek 3.000 kexa eta galdera baino gehiago egiten dituzte egunean

Finantza zerbitzuekin eta telekomunikazioekin zerikusia dutenak dira arlorik aktiboenak kontu horietan

Gatazkak daudenean kontuan hartzekoak eta aholkuak

Gatazkak saihesteko aholkuak

Produktu bat erosteko edo zerbitzu bat kontratatzeko orduan, kontsumitzaileen zenbait elkarte honako neurri hauek hartzeko gomendioa ematen dituzte:

Erosi edo kontratatu AURRETIK komeni da:

  • Enpresa batzuek eta besteek produktu edo zerbitzu berarentzat eskaintzen dituzten baldintzak eta prezioak alderatzea.
  • Aurrekontua eskatzea eta gordetzea.
  • Kontratuko baldintza guztiak irakurtzea (baita letra txikia ere). Ez da deus ere sinatu behar erabat ulertu arte.
  • Publizitatea eskatzea eta gordetzea, loteslea delako eta enpresa behartuta dagoelako hor iragartzen duena betetzera.
  • Erosketa edo kontratazio bat urrutitik egingo bada, ziurtatu egin behar da enpresaren izena eta helbidea badakizkigula eta harremanetan jartzeko modua ere badugula.
  • Internet bidezko erosketa eta kontratazioetan, egiaztatu egin behar da datu pertsonalak jarriko diren webgunea segurua dela.

Erosi edo kontratatu ONDOREN komeni izaten da:

  • Erosketa agiria edo faktura eskatzea eta gordetzea, kontratua ere bai eta berdin berme komertzialaren agiria ere, halakorik izango balu.
  • Etiketan eta produktuak dakarren argibide orrian ageri diren oharrak irakurtzea eta errespetatzea.
  • Erositako produktua saltokiari edo zerbitzu teknikoari uzten bazaio (bermea bete dezaten eskatzeko, konpontzeko, etab.), eskatu egin behar zaie uzte-agiria eta ongi gorde. Horrekin batean, produktua konponduta ematen digutenean, edo produktu berri bat zaharraren ordez, ziurtagiri bat eskatu behar da eta han agertu behar du jasotze agiriak eta, konpondu egin badute, zer konponketa egin dioten. Eta gorde egin behar da.
  • Kontratua sinatzean onartu diren betekizunak betetzea.

Eta kontsumitzaileari iruditzen bazaio eskubideak urratu egin dizkiotela? Zer-nolako aukerak ditu?

  1. Enpresarekin harremanetan jar daiteke eta adiskidetasunez ados jartzen saiatu. Ezinezkoa bada…
  2. Erreklamazio orri bat eska diezaioke enpresari, bete eta honako erakunde hauetakoren batean aurkeztu: pertsona Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoak edo herrialdeko beste zerbitzu batzuk. Garrantzitsua da zera jakitea erakunde horiek jarriko dira harremanetan erreklamazioa egin zaion enpresarekin eta akordio batera heltzeko ahalegina egingo dute eta pertsona kontsumitzailearen edo erabiltzailearen asmoak aurrera ateratzen saiatuko dira. Dena den, kontuan hartu behar da Administrazioak proposatu egin dezakeela, baina ez inposatu, arazoari irtenbide bat emateko modua. Hala ere, zantzuren batek erakusten badu enpresa ez dela betetzen ari kontsumo araudia, Administrazioak ikuskaritza bat egiteko agindua eman dezake eta, behar balitz, isuna jarri ere bai. Hala ere akordiorik lortzen ez bada…
  3. Kontsumoko Arbitratze Batzordera jo liteke eta arbitraje bat eskatu. Pertsona kontsumitzaileen edo erabiltzaileen eta enpresen artean sortzen diren gatazkak konpontzeko prozedura bat da (azkarra eta doakoa), borondatezkoa. Arbitrajean hartzen den erabakia (laudoa esaten zaio) loteslea da bi aldeentzat eta bete beharrekoa. Enpresak arbitrajerik ere nahi ez badu…
  4. Kontsumitzaileak auzitara jo dezake. Hori egin aurretik, komeni da pertsona kontsumitzaileen edo erabiltzaileen ekarte batera jotzea, kasua azter dezaten eta auziak aurrera egin dezakeen edo ez esan dezaten.

Europako Arartekoa

Europako Batasuneko edozein herritarrek eskubidea du Europako Arartekoaren aurrean erreklamazioa egiteko. Halaxe ageri da EBko Funtzionamendu Tratatuan eta Oinarrizko Eskubideen Agirian.

Erakunde horrek ikertu egiten ditu EBko erakundeek eta elkarteek kudeaketa okerrik egin duten edo ez: jokabide desleiala, diskriminazioa, botere gehiegikeria, informazioa ukatzea edo eman nahi ez izatea, alferreko atzerapenak edo prozedura desegokiak. EBko edozein herritarrek egin ditzake erreklamazioak edo EBko kide den estatu batean bizi den edozein herritarrek edo egoitza horietako estaturen batean duen edozein enpresak edo erakundek.

Horrela, Europako Arartekoak 2.079 erreklamazio erregistratu zituen 2014. urtean, eta 1.823 informazio eskaerari erantzun zien. Horrekin batean, 23.072 herritar lagundu zituen eta 19.170 aholku eman zituen bere webgunean duen Gida Interaktiboaren bidez.

Espainiako Estatutik 309 erreklamazio iritsi ziren guztira, eta atzetik datozkio gainerako herrialdeak: Alemania (219), Polonia (208), Belgika (147), Erresuma Batua (127) eta Italia (125). Espainian, ordea, Europako Arartekoaren eskumenekin zerikusia zuten 19 ikerketa bakarrik jarri ziren abian.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak