Elikagaien etiketak: nola irakurri?

Informazio oso erabilgarria

Ontziratutako elikagaien etiketek oso informazio baliagarria ematen diote kontsumitzaileari: bertan azaltzen diren datuei esker, hartzen dituen produktuen ezaugarriak ez ezik, elikagai horren prezio eta kalitatearen arteko erlazioaz nolabaiteko ezagutza izan dezakeelako.
1 apirila de 2000
Img informe listado 112

Kontsumitzaileak lehentasunez elikadura ekonomikoa bilatzen baldin badu, prezioa nagusituko zaizkio gainerako ezaugarriei.

Informazio oso erabilgarria

Dieta orekatu eta osasuntsuari jarraiki elikatzea aukeratu badu, ordea, behar baino gehiago ordaindu gabe, etiketa arretaz irakurtzea ezinbestekoa izango du. Noski, produktuak dastatu eta, kontsumo-aldizkarien bitartez, norberak ezin har litzakeen (eta etiketak agertzen ez dituen) ezaugarri edo prestazioez informazioa biltzea ere garrantzi handiko kontua da. Nolanahi ere, etiketak ematen digun informazioa balio duen hainbestean preziatu behar dugunez, arduraz irakurri behar dugu: bera da indarrean dagoen legeriak elikagai jakin bati ezarritako baldintzak betetzen dituen seinale, fabrikatzaileak kontsumitzailearen aurrean hartu duen konpromisoaren adierazgarria. Arauak, oro har, etiketa argia eta zorrotza izan behar duela xedatzen du, ezaugarri, osaketa, izaera, kopuru, jatorri edo fabrikatzeko moduari dagokionez, kontsumitzailea akatsera inola ere eroan gabe. Ontziratutako elikagaiei buruz bi informazio-mota ematen da: orokorra (denek agertu behar dutena) eta nutrizioari buruzkoa; honakoa aukerazkoa izanik, denek ez dute eskaintzen. Erosi duzunaren funtsezko ezaugarriak ezagutzeko balio dizu informazio orokorrak. Nutrizionalak -betebeharrekoa ez den arren, komenigarria da oso-, elikagaiaren nutrizio-ezaugarriak jakinaraziko dizkio kontsumitzaileari: kaloriak, nutrikariak, zuntz-kopurua, bitamina-mota eta kopuruak, mineral-gatzak, etab.

ZeNolako datuak agertu behar ditu ontziratutako elikagaien etiketak?
  • Estatu espainolean produktuak duen izena: z du zerikusirik aurkezpen edo marka komertzialarekin, izenarekin baizik. Esate baterako, ez da gauza bera jogurra eta esne-postrea, edota fruta-zukua eta fruta-nektarra. Elikagai batzuen etiketan berariazko kalitatea, barietatea, kategoria komertziala (apartekoa, lehena, bigarrena, etab.) eta kalibrea ere adierazi behar da. Barazki eta fruta freskoen jatorria ere adierazi beharrekoa da.
  • Osagai-zerrenda: kopuru-ordenuaren arabera aipatzen dira osagaiak, pisu gehienekoa aurrena agertuz. Horrelaxe dakigu zer erosi dugun. Ardi-esnez eginiko gazta batzuek esne- edo ahuntz-esnea ere badutela etiketan egiaztatuko du erostunak, esaterako.
  • %1,2 baino alkohol gehiago duten edarietan, alkohol-gradua ere adierazi beharra dago.
  • Ontziratutako produktu solidoen kopuru garbia pisutan agertzen da, elikagai likidoena, aldiz, bolumenetan.
  • Iraungitze-datak, oso galkorrak diren produktuak hartzeko azken hil eta eguna adierazten ditu.
  • Kontsumitzea komeni den data agertzen da, hil eta eguna adierazita, produktuaren iraunaldia 3 eta 18 hilabete bitartekoa baldin bada. Hori baino iraupen luzeagoa duten produktuetan, “… urtearen amaiera baino lehenago kontsumitzea komeni da” dio etiketak.

Datu hauez -interesgarrienak berauek baitira- gainera, kasu gehienetan bestelakorik ere agertzen da etiketan, hala nola kontserbatzeko baldintza bereziak, baliatzeko era, enpresaren izena, produktuari dagokion fabrikazio-lotea eta jatorria, Europar Batasunaz kanpotik baldin badatoz.

Nutrizioari buruzko etiketa

Produktu batek zenbat eta nolako nutrikariak dituen zehazki ezagutzeko unean, biziki baliagarria da. Estatu espainolean nutrizioari buruzko etiketa xedatzen duen arautegia -ur mineralei eta osagarri dietetikoei aplikatzen ez zaiena- arautua duenez, etiketa hori agertzea ez da nahitaezkoa, agerpenean nutrizio-alorreko ezaugarriak -hala nola “kaltzio ugarirekin aberastua”, “kolesterol gutxi dauka” edo “A eta E bitaminez osatua”- aipatzen dituzten produktuetan izan ezik. Nutrizio-alorreko etiketaren formatoak bi dira une hauetan: eskematikoenak, ordenu honetantxe, balio energetikoa, proteina, karbohidrato eta gantzen kopurua besterik ez du adierazten. Besteak, zabalagoa izaki, azukreez, gantz-azido saturatuez, zuntzaz eta sodioaz ematen dio informazioa kontsumitzaileari. Halaz ere, bi etiketetako edozeinek eman dezake bestelako osagaien (kolesterol, bitamina, mineral-gatz, almidoi eta abarrez) gaineko informaziorik. Era berean, elikabide osasungarri eta orekatua segitzeari dagokionez, nutrikari jakin bat egunean hartzea komeni den guztirako kopuruaren portzentajeetan adierazita, bitamina eta mineral-gatz zehatzen kopuruak ere ager daitezke.

Ontziratu gabeko elikagaiak

Bai establezimendu komertzialetan ontziratu gabe dauden produktuek, bai kontsumitzaileak hala eskatuta ontziratzen direnek ere, etiketan edo saltokian ezarritako letreroan, nahitaez agertu beharreko datuek erakutsi behar dituzte:

  • Produktuaren izena, nozitu duen tratamendu edo egoera fisikoa, kategoria, kalitatea, barietatea eta jatorria.
  • Haragiari dagokionez, klasea edo kanala (Nafarroako txekorra, adibidez) eta pieza horren izen komertziala (txankarra, azpizuna, etab). Arrainetan, aurkezpen komertziala egiten den era aipatu behar da. Establezimendu komertzialak ontziratzen dituen produktuetan, berriz, hurrengo datuak agertuko dira:
  • Izena, egoera fisikoa, kalitatearen kategoria, barietatea eta jatorria.
  • Osagaien zerrenda, bidezkoa balitz.
  • Kopuru garbia.
  • Iraungitze-data edo gehieneko iraupena.
  • Enpresaren izen-helbideak.
  • Kontserbatzeko baldintza bereziak, bidezkoa balitz.

Etiketak agertu behar ez duena

Elikagaiak halako edo bestelako gaitzak prebenitzeko edo sendatzeko propietateak dituela adieraztea debekatuta dago eta gainera arautegia urratzea da. Ez dugu sinetsi behar, hortaz, “hezurrak indartzeko” edo “kolesterola erregulatzeko lagungarri” bezalako molderik, esne edo antzeko produktuez ari direla. Onartezinekoa da, era berean, elikagai batek ezaugarri bereziak dituela azaltzea, horrelako produktu guztiek ezaugarri horiexek dituztenean. Horrela bada, legez koloratzaile zein kontserbatzailerik ezin balia ditzakeen elikagaiaren etiketak horrelakoak ez dauzkala adieraztea arauaz kontrakoa da.