Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Arte Ederretako Museorik onenak: desberdintasun handiak : Informazio eta zerbitzuetan badago zer hobetua

Estatu espainiarra munduko aberatsenetakoa da ondare artistikoari dagokionez. Aberastasun horren adierazgarri, bisitariek ikusgai dituzten mota guztietako 1.300 museo baino gehiago

Erabiltzailearentzako zerbitzuak, hobetzeko modukoak

Erabiltzaileari eskaintzen zaizkion zerbitzuei dagokienez ere hobetu beharreko alderdi ugari hauteman da, bisitariak ikustaldia eroso egin dezan. Azterturiko hamazortzi museoetatik, Cuencako Arte Abstraktukoa izan da erabiltzailea gutxien kontuan hartu duena. Dalí, Sevillako AAEE, Tápies, Lázaro Galdiano, Valladolideko Eskultura museoa eta Bilboko AAEE museoa ere, eskas. Azken bietan hutsune horiek konpontzeko bidean dira, itxuraz, egiten ari diren obra handiak tarteko. Beste muturrean, zerbitzurik onenak eskaintzen dituzten museoak Reina Sofía eta Guggenheim dira, biek ere “bikain” kalifikazioa erdietsi baitute atal horretan. Aipagarri dira Valentziako IVAM Galiziako Arte Garaikideko museoa ere. Egoeraren erradiografia eginez gero, hamazortzi museoetatik erdiek ez dute kafetegirik, bederatzitik bakarrak du jatetxea kafetegitik aparte, eta bost museok baino ez dute eskaintzen edozein bisitarirentzako liburutegia. Gainera, erdietan ez dago osasun zerbitzurik, hirutik batek ez du telefono publikorik eta hirutik batek ez du kutxazain automatikorik. Bestalde, alderdi positiboago batean, ia guztiek dute ordutegi egoki eta zabala eta arropa-zaindegia eta ikusgai diren obrekin zerikusia duten gaiak eta argitalpenak saltzeko denda. Azkenik, aipa dezagun museoak elbarrien beharretara egokituz joan direla baina oraindik asko direla zati batean baino egokitu ez direnak (sarbideak, komunak eta museoaren barruko aldea begiratu dira). Hamazortzi museoetatik hamaika behar bezala egokituta daude eta beste sei zati batean bakarrik eta bat, Cuencako Abstraktua (egokitzeko zaila den eraikina da) ez dago bat ere egokituta.

Gehienak, ordainduta

Estatuko Arte Ederretako museo onenetatik hiru (Valentziako AAEE, Galiziako Arte Garaikidearena eta Sevillako AAEE) baino ez dira doakoak. Gainerakoetan, bisitariak sarrera ordaindu behar du: Valentziako IVAMeko 350 pezetatik Museu Dalíko 1.000 pezeta bitarte; hala ere, Guggenheim museoko azken erakusketa ikusteko 1.200 pezeta ordaindu beharra dago. Kobratzen dutenen artetik, batez bestekoa 600 pezeta kostatzen da, zineko sarrera adina, gutxi-gorabehera. Zortzi museok eskaintzen diote aukera erabiltzaileari sarrera kutxazain automatikoetan, hoteletan eta Turismo bulegoetan erosteko aukera. Beste alde batetik, azterturiko hamazortzi museoek, erakusketa iraunkorraz gain aldi baterako erakusketak ere antolatzen dituzte: horrelako gehien eskaintzen duena Reina Sofía (27 erakusketa 99an zehar), Valentziako IVAM (aldi baterako 26 erakusketa) eta Valentziako AAEE (16). Horrelakoetan urrien eskaintzen dutenak Lázaro Galdiano eta Dalí dira, iaz aldi baterako erakusketa bakarra antolatu baitzuten.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak