Plaka bitrozeramiko eta indukziozkoak

Indukziozkoa merezi

Bitrozeramikoen halako bi kostatzen dira eta berariazko ontziak baliatzea agintzen dute baina, halaz ere, indukzio plakek bi aldiz azkarrago berotzen dute, argindar gutxiago gastatzen dute eta errazkiago garbitzen dira
1 martxoa de 2007
Img img analisis

Indukziozkoa merezi

/imgs/20070301/img.analisis2.01.jpgPlaka bitrozeramikoak eta indukziozkoak, ikusi batera, antz-antzekoak dira, edo berdinak. Batzuek eta besteek beira zeramikozko gainak dituzte, kargaren eta kolpeen aurrean erresistentzia handikoak, garbitzeko errazak, txukunak, dotoreak. Kontsumitzaileak batzuk eta besteen artean hautematen duen aldea prezioa adierazten duen etiketan datza: indukziozkoen kostua besteenen bikoa da. Gainerako ezaugarriak ezagutu ahal izateko, CONSUMER EROSKI-k zortzi kuzinatze-plaka (horietako lau, bitrozeramikoak eta gainerakoak, indukziozkoak) laborategian sartu eta erabilera-proba eginarazi die, prezio hori justifikatua dagoen egiaztatzeko.

Azterturiko bitrozeramiken prezioak 296 eurotatik (Balay 3ET713X) 402 eurotara doaz (Bosch PKF651E01E); indukziozkoenak, berriz, 644 eurotatik (Teka IT644) 739 eurotara (Bosch PIE651TO1E). Indukziozko plakek frogatu dutenez, ura bitrozeramikoek baino bi aldiz azkarrago berotzen dute, argindar gutxiago gastatzen dute (%30taraino), aiseago garbitzen dira eta seguruagoak dira, hauen azalera ez baita berotzen. Etxetresna honek, familiak erabili ohi badu, bere burua erraz ordainduko du bere bizitza baliagarrian. Horregatik, azterketa honetan kalitatea eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena eskaintzen duen lagina Balay indukziozkoa da: honelakoen artean merkeenetako bat izaki, emaitza onak erakutsi zituen probetan. Aukera polita, erabiltzaileak bitrozeramikoa nahiago baldin badu (era guztietako ontziak baliatu ahal izateko edo hasierako gastu handi hori egin nahi ez izatearren) Balay bitrozeramika da, denetan merkeena.

Azterturiko plaka guztiek aginteak sutondo gainean dauzkatenez, sukaldea ezartzeko labea instalatzea ez da nahitaezkoa. Botonera ukipenezkoa da eta digitala eta sutondo bakoitzaren intentsitatea bereiz doitzeko aukera ematen du. Ezbeharrik ez izateko (umeekin, adibidez) zortzien sutegiak blokeatu egin daitezke. Fagor indukziozkoa da sutegi bakoitza bereiz programatzeko aukera ematen duen bakarra: oso erosoa da hori, sutegia aurretiaz zehazturiko orduan itzal dadin.

Etxetresna horien tamaina ez da estandarra: denetan handiena (Teka, 600×510 mm) eta txikiena (Balay bitrozeramikoa, 575×505 mm) nekez egokituko dira tarte berean. Horrenbestez, kontua baldin bada egungo plakaren ordezkoa instalatzea, interesatuak neurriak hartu beharko ditu, sukalde berria zaharraren tokian sartzen dela bermatzeko.

Etxetresna hauek argindar-irensle handiak dira (indukziozko plakak bereziki) 7.200 W-ko potentziaraino baitute. Tamaina eta potentzia desberdinetako lau berogailu dauzkate. Ohikoak dira 210 mm eta 180 mm-ko diametrodun sutegiak. Sutegi txikietan, ordea, bada alderik: 145 mm-etatik 160 mm-etaraino doaz laugarren sutegiko diametroak eta 145 mm-etatik 180 mm-etara hirugarrenekoak.

Berotzea, berotasunari eutsi eta ez galtzea

Laborategian plakei ezarri zitzaien aurreneko proba litro eta erdi ur berotzea izan zen; kontua zen, ur hori berotzeko zenbat potentzia eta zenbat denbora behar zuten aparatuek, 180 mm-tako diametrodun sutegia baliatuz (bigarren handiena, sukalde guztietan), intentsitate gorenean. Ura, hasieran, 15ºC-tan zegoen eta 90ºC-tara iristean proba amaituko zen. Indukziozko plaka guztiak bitrozeramikoak baino azkarragoak izan ziren: Fagor laginak 4 minutu eta 49 segundo baizik ez zuen izan behar. Indukziozko beste hirurek beste minutu bat behar izan zuten proba burutzeko. Balay eta Bosch bitrozeramikek 8 minututik gora jardun zuten eta Fagor eta Teka, denetan mantsoenak, 10 minutu eta 20 segundotara iritsi ziren jardueran. tarte horretan eginiko energi gastua 170 W izan zen indukziozkoetan eta 233 W inguru bitrozeramikoetan. Proba horretan, beraz, bitrozeramikoak indukziozkoak baino %75 mantsoago izan ziren eta %40 argindar gehiago gastatu zuten, batez beste.

Azkar berotzeaz gainera, sukalde hauek tenperatura uniforme mantendu eta kontrolatzeak garrantzi handia du. Hori kalkulatzeko, aurreko proban bezala, 180 mm-tako sutegian eta potentzia handienean, litro eta erdi ekilore olio 23º C-tatik 250º C arte berotzeko zenbat denbora behar zuten neurtu zuten teknikariek. Indukziozko plakek sei eta zazpi minutu artean behar izan zuten; bitrozeramikoek, 11 minututik (Balay eta Bosch) 17 minuturaino (Fagor eta Teka). Proba hori berriro egin zen, olio kopuru hori 30 minutuz potentzia ertainean berotuz. Fagor indukziozkoa izan zen denetan hoberena, potentzia horretan olioa 250º C-tara eroan zuen bakarra; ondotik Bosch bitrozeramika zetorkion, olioa 212º C-tara berotuta. Teka markako bi laginak dira emaitza apalena erakutsi zutenak (160ºC inguru). Proba hirugarrenez ere errepikatu zen, potentzia apalenean aparatuek nola ziharduten ikusteko. Fagor eta Teka laginek olioa 70ºC-raino berotu zuten (gaizki, agian, erabiltzaileak zerbait tenperatura apalagoan prestatu nahi badu) eta Teka indukziozkoa 46ºC-tan geratu zen. Gainerakoak 50ºC inguru ibili ziren.

Hondar-berotasunak (sutegia itzalitakoan, irradiatzen segitzen duen beroa) zenbat irauten zuen kalkulatzeko litro eta erdi ekilore olio berotu zen 180 mm-ko sutegian potentzia gorenean, 80ºC-taraino. Tenperatura horretara iritsitakoan, ekipoa itzali baina ontzia ez zen sutatik kendu. Olioaren tenperaturak 80ºC-tik gora egingo zuen guztia hondar-berotasunaren ondorio izango zen; negatiboa, hortaz. Aurreikusi bezala, bitrozeramikak izen ziren energia gehien galdu zutenak (indukziozkoek baino hiruzpalau bider gehiago). Plaka horien berotasun-xahuketa nabarmena izan zen: 42ºC-tatik (Fagor) 53ºC-taraino (Bosch). Indukziozkoetan ere hauteman zen alderik, ordea: Teka laginak 9ºC altxatu zuen tenperatura eta Bosch sukaldeak 17ºC. Berotasun eta energia alferrik xahutze horri saihets egiteko konponbide egokiena, dudarik gabe, egospena amaitu baino lehentxeago sutegia (bitrozeramikoetan, batik bat) itzaltzea da.

Frijitze proba

Frijitzeko unean aparatu horiek duten eraginkortasuna egiaztatzeko, sutegi handienean (210 mm) eta potentzia gorenean, 45 minututan aparatuek friji ditzaketen patata-kopurua (anoaka adierazita) neurtu zen. Frijitze bakoitzak (500 gramo patata hiru litro oliotan) zazpi minutu iraun zuen. Hurrengo patata-anoa ez zen frijitzen jarri olioak berriro 180º C-tako tenperatura hartu arte. Bi plakek patata kopuru berbera frijitzen bazuten, azken multzoa lehenago frijituko zuenak eramango zuen kalifikazio hoberena. Probak iraun zuen bitartean, sutondoko gainerako hiru sutegiek ura berotu zuten, ekipo horiek lanean jardun dezaketen intentsitate handiena simulatzeko. Lau bitrozeramikoek bi anoa baizik ez zuten frijitu; indukziozkoek, lau (Fagor indukziozkoak izan ezik, hiru baino egin ez zuelarik: hori, teknikarien arabera, beste sutegiak piztuta egotearen ondorio da, kontsumo horrek potentzia ken ziezaiokeelako, sukaldearen egitura halakoa izaki).

Sukaldea erostean entregatzen dituzten pieza osagarriez ari garela, plaka bitrozeramikoek garbitzeko xafla bat dakarte (Fagorrek izan ezik). Teka indukziozkoak ere entregatzen du hori, baina honelako sukaldeetan ez da besteetan bezain premiazkoa gertatzen. Fagor bereizi zen gainerakoetatik alderdi honetan ere, imanik entregatzen ez duelako: pieza hori, nolanahi ere, ia-ia ezinbestekoa da, metalezko ontzi hori indukziozko plakan erabiltzeko baliagarria den jakiteko, burdinazkoak ez direnek ez dutelako balio.

Erabilera proba

Horrelako etxetresnekin ohituak dauden hiru erabiltzailek plakak probatu eta hainbat alderditako balorazioak eman zituzten. Zortzi aparatuak erabiltzeko errazak diren arren, Teka markakoak “zuzen” baizik ez daude: izan ere, potentziaz aldatzeko marka honetako ekipoetan hiru eragiketa egin behar dira, plakek ez daukatelako indar “gutxiago/gehiago” emateko aginte soil bat. Argibide osatuen eta ulergarrienak Balay markako bi laginenak, Bosch markako bienak eta Fagor eta Teka indukziozkoenak dira. Teka bitrozeramikari dagokion eskuliburuak ez zuen proba gainditu, hainbat aginte-sistema azaltzen duelako bertan, erabiltzailearengan nahasmena sortuz. Garbitzeko erraztasunari dagokiola, ekipo guztiak gasezko sukaldeak baino askoz ere aiseago garbitzen dira baina erabiltzailek Balay eta Fagor indukziozkoak eta Bosch markako bi laginak nabarmendu zituzten (“bikain”).

/imgs/20070301/img.analisis2.02.jpgBitrozeramikoek darabilten erresistentzia elektrikoak, gori-gori ipintzean, beira zeramikoa berotzen du eta honek berotasuna ontzira eroaten dio. Horrelako plakak itzalitakoan erresistentziak ez du argindarrik hartzen baina beste tartetxo batez berotasuna irradiatzen segitzen duenez, gainean daukan padera edo eltzea beste minutu batzuetan berotuko du. Sistema horren abantaila nagusia zeinahi materialezko ontziak berotzea da.

Indukziozko sukaldeak modernoagoak dira: eremu magnetikodun mekanismoak ontzia berotzen du zuzenean, tarteko beira zeramikoa giroko tenperaturan dagoela. Horri esker, honelako plakak garbitzeko aski da oihal hezea pasatzea. Plaka hauek, ordea, ezin dezakete zeinahi materialezko ontzia berotu: lurrezko, aluminiozko eta, oro har, imana atxikitzen ez duten materialezko padera eta pertzak ez dira berotuko eremu magnetiko horien eraginez. Ontziek, gainera, ipurdi lau, leun eta lodia eduki behar dute.

Honela dabil teknologia hau

/imgs/20070301/img.analisis2.02.jpgBitrozeramikoek darabilten erresistentzia elektrikoak, gori-gori ipintzean, beira zeramikoa berotzen du eta honek berotasuna ontzira eroaten dio. Horrelako plakak itzalitakoan erresistentziak ez du argindarrik hartzen baina beste tartetxo batez berotasuna irradiatzen segitzen duenez, gainean daukan padera edo eltzea beste minutu batzuetan berotuko du. Sistema horren abantaila nagusia zeinahi materialezko ontziak berotzea da.

Indukziozko sukaldeak modernoagoak dira: eremu magnetikodun mekanismoak ontzia berotzen du zuzenean, tarteko beira zeramikoa giroko tenperaturan dagoela. Horri esker, honelako plakak garbitzeko aski da oihal hezea pasatzea. Plaka hauek, ordea, ezin dezakete zeinahi materialezko ontzia berotu: lurrezko, aluminiozko eta, oro har, imana atxikitzen ez duten materialezko padera eta pertzak ez dira berotuko eremu magnetiko horien eraginez. Ontziek, gainera, ipurdi lau, leun eta lodia eduki behar dute.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Lau bitrozeramika eta lau indukzio plaka aztertu dira; horien aginteak ukipenezkoak dira, digitalak, eta labetik bereiz instala daitezke. Indukziozkoen prezioa besteenen bikoa da (685 euro indukziozkoak, batez beste, eta 334 euro bitrozeramikak).
  • Bitrozeramikoek erresistentzia elektrikoa berotzen dute eta honek azaleko beira zeramikoa. Itzalitakoan, beste tartetxo batez berotasuna irradiatzen segitzen dute. Indukziozkoek, ontzia zuzenki (plakaren tenperatura aldatu gabe) berotzen duten eremu magnetikoei esker funtzionatzen dutenez, hauetan berotasun galera txikiagoa da. Berariazko ontziak behar dira, noski, hauetan kuzinatzeko.
  • Saiakerek frogatu dutenez, indukziozkoak bitrozeramikak baino %75 azkarragoak dira litro eta erdi ur berotzean, argindar gutxiago kontsumitzen dute (%37taraino), tenperatura zehazkiago kontrolatzen dute, itzalitakoan energia gutxiago galtzen dute alferrik eta besteek baino patata gehiago (doblea) friji dezakete denbora berean.
  • Fagor izan da probetan hobekien jokatu duena baina, patatak frijitzeko, adibidez, ez da gainerakoak bezain ona, sutegi guztiak piztuta daudela (lauren artean banatzen baita energia).
  • Erabiltzailek hobetsi dituzte Bosch markako biak, Balay indukziozkoa eta Fagor indukziozkoa. Teka bitrozeramikoa da gutxien gustatu dena; areago, argibideen ulergarritasunak ez du proba gainditu.
  • Indukzio teknologiak dituen abantailak ikusirik, prezioa eta kalitatearen arteko erlazio egokiena Balay indukziozkoak ematen du: bere kategoriakoen artean merkeenetako bat izaki, emaitza onak agertu ditu laborategiko probetan. Hasieran horrenbesteko dirutza gastatu nahi ez duenarentzat edo era guztietako materialezko ontziak erabili nahi dutenentzat, aukera polita Balay bitrozeramikoa da, denetan merkeena.
MARKA MODELOA Balay3ET713X TekaTT620 FagorVT64PDMP BoschPKF651E01E
Kuzinatze-teknologia Erresistentzia Erresistentzia Erresistentzia Erresistentzia
Prezioa (euro) 296 304 333 402
Markoa Herdoilezina Herdoilezina Herdoilezina Alakatua
Kanpoko neurriak (mm x mm) 575×505 600×510 580×510 590×505
Potentzia (w) 6600 6500 6300 6600
Tenporizazioa No No No No
Kalefaktoreen ezaugarriak (diametroa) 210
180
145
145
210
180
160
145
210
180
145
145
210
180
145
145
URA BEROTZEKO GAITASUNA
Berotzean emaniko denbora (minutuak) 8.50 10.20 10.26 8.28
Denbora horretan kontsumitutako energia (W) 237,7 226,8 229,6 239,2
Tenperatura kontrolatzeko gaitasuna
Olioa 250ºC-tara berotzeko denbora, potentzia handienean (minutuak) 11.30 16.47 17.21 11.03
Olioaren tenperatura, 30 min., potentzia ertainean (ºC) 196 160 194,5 212,4
Olioaren tenperatura, 30 min., potentzia txikienean (ºC) 51,6 69,6 64,8 49,4
HONDAR-TENPERATURA
Hondar-tenperatura (80ºC-tatik igotzen den gradu kopurua)1 47,5 46 41,8 52,5
FRIJITZEKO GAITASUNA
Anoa-kopurua 45 minututan 2 2 2 2
Emaniko denbora (minutuak) 42:15 43:20 41:38 42:10
ERABILERA PROBA
Argibideen ulergarritasuna Ongi Eskas Zuzen Ongi
Erabiltzeko erraztasuna Ongi Zuzen Ongi Ongi
Garbitzeko erraztasuna Ongi Ongi Ongi Oso ongi
Emaniko osagarriak Xafla Xafla Ezer ez Xafla
MARKA MODELOA Balay3ET920L TekaIT644 Fagor6IFT4S1 BoschPIE651TO1E
Kuzinatze-teknologia Indukzioa Indukzioa Indukzioa Indukzioa
Prezioa (euro) 656 644 701 739
Markoa Alakatua Herdoilezina Alakatua Alakatua
Kanpoko neurriak (mm x mm) 590×510 600×510 580×510 590×510
Potentzia (w) 7200 6800 7200 7200
Tenporizazioa No No S? No
Kalefaktoreen ezaugarriak (diametroa) 210
180
180
150
210
180
180
145
210
180
180
160
210
180
180
150
URA BEROTZEKO GAITASUNA
Berotzean emaniko denbora (minutuak) 5.54 5.57 4.49 5.46
Denbora horretan kontsumitutako energia (W) 168,6 170,0 173,5 167,4
Tenperatura kontrolatzeko gaitasuna
Olioa 250ºC-tara berotzeko denbora, potentzia handienean (minutuak) 7.03 6.48 5.56 6.59
Olioaren tenperatura, 30 min., potentzia ertainean (ºC) 179,8 157,4 250 184,1
Olioaren tenperatura, 30 min., potentzia txikienean (ºC) 54,9 46,4 49,6 53,5
HONDAR-TENPERATURA
Hondar-tenperatura (80ºC-tatik igotzen den gradu kopurua)1 15 8,9 13,9 17
FRIJITZEKO GAITASUNA
Anoa-kopurua 45 minututan 4 4 3 4
Emaniko denbora (minutuak) 42:45 43:10 —— 42:10
ERABILERA PROBA
Argibideen ulergarritasuna Ongi Ongi Ongi Ongi
Erabiltzeko erraztasuna Ongi Zuzen Ongi Ongi
Garbitzeko erraztasuna Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
Emaniko osagarriak Imana Xafla Ezer ez Imana

1. Olioa 80º C-tara berotu, ekipoa itzali eta ontzia sutondoan uzten da. Une horretatik aurrera, olioaren tenperatura igotzen den guztia galdutako berotasuna da.

Banan banan

Zortzi plakak, banan-banan

Balay 3ET920L

/imgs/20070301/img.vitro.01.jpg

  • /imgs/20070301/img.analisis2.03.jpg656 euro.
  • Indukziozkoa. Azterketako lagin guztietatik kalitate eta prezioaren erlazio egokiena ematen duena. Alakatua. Indukziozko plaken artean, ezarritako proba guztietan emaitza onak erakutsi ditu. Pieza osagarri gisa, imana entregatzen du.
  • Erabilera proban, “ongi” argibideen ulergarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna, eta ?bikain? garbitzeko erraztasuna.

Teka IT644

/imgs/20070301/img.vitro.02.jpg

  • 644 euro, indukziozkoetan merkeena.
  • Altzairu herdoilezinezko markoa. Denetan handiena. Plaka itzalitakoan, energia gutxien galtzen duena. Indukziozkoetan, xafla entregatzen duen lagin bakarra.
  • Erabilera proban, “ongi” argibideen ulergarritasuna eta garbitzeko erraztasuna, eta “zuzen” erabiltzeko erraztasuna.

Fagor 6IFT4S1

/imgs/20070301/img.vitro.03.jpg

  • 701 euro.
  • Indukziozkoa. Alakatua. tenporizadorea daukan bakarra. Denetan azkarrena, tenperatura hobekien kontrolatzen duena. Ura berotzeko energia gehien (174 W) behar duen indukziozkoa. Sutegi handiak intentsitaterik galtzen du, beste hirurak piztuta badaude. Ontziak baliatzeko gai diren jakiteko imanik ez du entregatzen.
  • Erabilera proban, “ongi” argibideen ulergarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna, eta ?bikain? garbitzeko erraztasuna.

Bosch PIE651TO1E

/imgs/20070301/img.vitro.04.jpg

  • 739 euro, denetan garestiena.
  • Indukziozkoa. Alakatua.
  • Erabilera proban, “ongi” argibideen ulergarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna, eta ?bikain? garbitzeko erraztasuna.

Balay 3ET713X

/imgs/20070301/img.vitro.05.jpg

  • 296 euro, denetan merkeena.
  • Bitrozeramika. Honelakoetan, kalitatea eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena. Altzairu herdoilezinezko markoa. Denetan txikiena. Ura berotzeko energia gehien behar dutenetako bat (238 W).
  • Erabilera proban, “ongi” argibideen ulergarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna eta garbitzeko erraztasuna.

Teka TT620

/imgs/20070301/img.vitro.06.jpg

  • 304 euro.
  • Bitrozeramika. Altzairu herdoilezinezko markoa. Denetan handiena (600 x 510 mm). Mantsoenetako bat (1,5 l ur berotzeko 10 minuturik gora behar du) eta tenperatura egonkortzeko denbora gehien behar duena. Ura berotzeko energia gutxien behar duena (227 W).
  • Erabilera proba: argibideen ulergarritasuna, “eskas”, erabiltzeko erraztasuna “zuzen” eta garbitzeko erraztasuna, “ongi”.

Fagor VT64PDMP

/imgs/20070301/img.vitro.07.jpg

  • 333 euro.
  • Bitrozeramika. Altzairu herdoilezinezko markoa. Mantsoenetako bat (1,5 l ur berotzeko 10 minuturik gora behar du) eta tenperatura egonkortzeko denbora gehien behar duena eta tenperatura egonkortzeko denbora gehien behar dutenetako bat. Hondar-berotasun gutxien galtzen duen bitrozeramika. Xaflarik ez dakar, garbitzeko ezinbestekoa den arren.
  • Erabilera proban, “zuzen” argibideen ulergarritasuna, “ongi” erabiltzeko erraztasuna eta garbitzeko erraztasuna

Bosch PKF651E01E

/imgs/20070301/img.vitro.08.jpg

  • 402 euro; garestiena, bitrozeramiketan.
  • Bitrozeramika. Alakatua. Ura berotzean energia gehien kontsumitzen duena.
  • Itzalitakoan, energia gehien galtzen duena.
  • Erabilera proban, “ongi” argibideen ulergarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna, eta ?bikain? garbitzeko erraztasuna