Eguzkitatik larruazala babesteko 15 faktoredun zortzi produktu aztertu dira

Horietako bat ez da gutxienekora iristen

Prezioetan sekulako aldeak agertzen dituztela, kremetako hiruk adierazitakoa baino babes-faktore dezente handiagoa dute eta bik ez dute beren osagai alergenoen berri ematen
1 uztaila de 2007

Horietako bat ez da gutxienekora iristen

/imgs/20070701/img.analisis-2.01.jpgBehar bezalako babesik izan gabe eguzkitan egotea ausarkeria da. Beltzarandutako larruazalak irudi osasuntsu moda-modakoa igortzen du baina eguzkitan luze edo maiz egotea larrutik ordaintzen da, euskaraz diogun bezala: larruazala goiz zahartzen da, orban, zimur eta orezta edo orinak agertzen dira eta areago, larruazaleko minbizi beldurgarriaren sortzaile izan liteke. Horren aurrean zuhurtziazko jokabidea da larruazal-mota bakoitzari (zenbat eta zuriagoa izan, orduan eta faktore handiagoa) berariaz dagokion produktu babeslea aplikatzea eta, bereziki, eguzki-dosia mugatzea. Beltzaran jartzea, funtsez, gure organismoaren defentsazko erreakzioa baizik ez da-eta.

Oraingoan, eguzki argitatik larruazala babesten duten 15 faktoreko zortzi produktu (horietako hiru sprayak dira eta gainerako bostak, kremak) aztertu eta frogatu dira; prezioetan alda handiak daude: litroko 30 eurotik (Delial Ambre Garnier) 159 euroraino (Lancome). Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena L’oreal laginak ematen du: bigarren merkeena izaki (43 euro litroko), laborategian kalitate hoberenekoa, etiketan adierazitako babes-faktorea (15) ematen duen bakarra eta kontsumitzaileen erdia baino gehiagori gustatu zaiena da. Lancome, denetan garestiena (L’oreal laginaren prezioa bider lau) kalitate on-onekoa da baina, prezioak prezio, kontsumitzaileen erdiek ez lukete erosiko. Emaitzek frogatzen omen dutenez, spraya nahiago du kontsumitzaileak oro har: erosteko interes biziena piztu zuten lau produktuetatik hiruk sistema hori baliatzen dute substantzia aplikatzeko.

Krema edo produktu babesle batek ez du kaltera eragin behar, maiz-maiz erabilita ere, eguzkitan egotearren ez du alteraziorik nozitu behar (horri egonkortasun fotokimikoa deritzo) eta, jakina, eguzki argitasunaren eragin kaltegarrietatik epidermiseko zelulak babestu behar ditu. Bere eginkizuna betetzeko bi motatako substantziez baliatzen da: eguzki-argia islatzen dutenak eta xurgatzen dutenak. Lehenak, eguzki-erradiazio guztiak islatzeko gauza diren hauts inorganiko inerteek osaturiko pantaila fisikoak dira. Eragozpen bakarra dute: azalean maskara zuri antiestetiko samarra uzten dutenez, produktuaren %5eko proportzioan baliatzen da osagai hori gehienez ere, babes-maila handiagoa ematen duten produktuetan, batik bat.

/imgs/20070701/img.analisis-2.02.jpg

Erradiazioak xurgatzen dituzten iragazkiei goazkiela, erradiazioetako batzuk berotasun (ezin atzemanezkoa) bihurtzen duten sintesizko substantzia kimikoak dira. Iragazki biologikoak (A, E eta C bitaminak, erabilienak), erradiazio ultramoreen gaitasun oxidatzailea (eguzkiak probokatzen duen larruazalaren zahartzea, alegia) murrizten dutenez, gainerako iragazkien osagarri egokiak dira. Erradikal aske beldurgarriak osatzea galarazteaz gainera, larruazaleko sistema immunologikoa indartzen dute. Eguzkiaren kontrako krema babesle gehientsuek horrelako iragazkietatik batzuk dauzkate. Den-denek B izpi ultramoreen (UVB) aurkako eta A izpi ultramoreen (UVA) aurkako berariazko iragazki bana, behintzat, denek daukate. UVA / UVB izpien kontrako iragazki konbinatua ez daukaten bakarra Isdin eta Chen Yu dira. UVB eta UVA izpien arteko aldea uhin-longitudea da: UVB izpiena laburragoa da eta, horrenbestez, larruazalean dituen eraginak kaltegarriagoak dira. UVA izpiek, berriz, kalte gutxiago eragiten dute baina, halaz ere, horien intzidentzia ahultzeko neurriak hartzea komeni izaten da, UVB izpien eragina indartzen baitute.

Nivea Sun (produktuaren %15, iragazki organikoak dira), Chen Yu (%14) eta Biotherm (%14) laginek iragazki organiko gehiago dauzkate eta Piz Buin (%6), Delial (%8) eta Lancome (%9) markakoek, berriz, askozaz ere gutxiago. Dena den, substantzia aktibo gehiago edo ugariagoak izateak ez du esan no produktuak hobeki edo gehiago babesten duenik. Produktu hobetzat hartzen da baldin eta, iragazki gutxiago baliatuz, eguzkiaren kontrako babes-indize berbera erdiesten badu. Chen Yu da glizerinarik (substantzia honek dauzkan propietate hidratagarriak direla medio biziki preziatua da) ez daukan babesle bakarra baina badu kernel oil leungarri eta samurgarria. Isdin da pantenola daukan bakarra (pantenolak propietate lasaitzaile eta sendatzaileak ditu).

Nolako babesa?

Eguzkiaren kontrako babes-faktoreak (SPF, ingelesezko siglen arabera) eritema edo eguzki-argiak eraginiko erreduren aurka larruazalak berez defendatzeko duen gaitasuna foto-babesleak zenbat aldiz biderkatzen duen adierazten du. Hortaz, UVB izpien aurreko babesa jakiteko bakarrik balio du baina ez du babesten gainerako erradiazio kaltegarrietatik. Kontsumitzaile bakoitzak bere larruazalaren izaerari egokitzen zaion eguzki-babesle berariazkoa aukeratu beharko du; honetaz ari garela, substantzia hori, hein handi batean, bere larruazalaren fototipoak (hots, eguzkitan bere larruazalak egiten duen erreakzioak) determinatuko du. Larruazal-motaren araberako babes-faktorea duen produktua hautatzea garrantzitsua bada ere, are eta funtsezkoagoa da faktore hori egia-egiazkoa izatea: okerreko SPF batek erabiltzaileari eguzkitan behar baino luzeago egoteko bide eman liezaioke (ongi babestua dagoelakoan); horrela, bere larruazala eta bere osasuna larriki kalteturik gerta litezke.

/imgs/20070701/img.analisis-2.03.jpg

Azterturiko produktuon babes-maila ezagutzeko jomugaz, hiru froga egin zitzaizkien: izpi ultramoreen aurrean duten eginkizuna, UVA izpiak galarazteko duten gaitasuna eta argiaren aurreko egonkortasuna. Eguzki-babesle batek ematen duen babes-maila jakiteko metodo zehatz eta eraginkorrena COLIPA izenekoa (Sun Protection Factor Test Method) honela egiten da: osasun oneko hainbat boluntariori larruazalean produktua zabalduta, izpi ultramoreen erradiazio estandar bat noziarazten zaie. CONSUMER EROSKI-k froga hori ez egitea erabaki du, metodo hori inori ez noziarazteko; horren ordez, behar bezain fidagarria den in vitro azterketa hutsa egin du.

Diffey eta Robson protokoloaren arabera egin dira frogak: produktua polimetil metakrilatozko plaka batean zabaldurik, ultramorez eta argitasun ikusgarriz bonbardatzen da, haren xurgatze-maila neurtu ahal izateko. L’oreal da iragarritako (SPF 15) babes-faktorea doi-doi eman duen lagin bakarra. Era berean, Chen Yu (SPF 18), Piz Buin (SPF 16), eta Lancome (SPF 17) laginen emaitzak ere zuzen daudela esan daiteke. Delial lagina adierazitako mailara iritsi ez denez (SPF 12 apalean geratu da), iragartzen duena baino gutxiago babesten du; horrek esan nahi du erabiltzailearentzat arriskutsua gerta daitekeela, honek bere burua babestuagotzat jotzen baitu. Kontrako arazoa gehiegizko babesa da: Nivea (SPF 41), Biotherm (SPF 33) eta Isdin (SPF 22) laginak adierazten dutena baino dezente babesleagoak dira. Printzipioz, bederen, gehiegizko babes horrek erabiltzaileari beltzarantzea gehiago kostatuko zaiola baizik esan nahi ez duenez, hori ez da berehalako arriskurik. Epe ertain edo luzera, ordea, arazo-bide bihur liteke: horrelako produktuekin ohitutako erabiltzaileak “hori” 15 babes dela ikasiko balu, oso litekeena da babes-maila hori benetan ematen duen krema bat baliatzean erredura nozitzea, larruazalak maila handiagokoa behar duelako.

Garrantzi handia du produktu hauen eraginkortasuna ez endekatzeak eguzkitan uztearren. Produktu babesle bakoitza in vitro irradiatu eta beroa aplikatu zitzaion, ondoren babes-faktorea ostera ere neurtzeko. Frogaren ondoren, argitara denak egonkor direla eta eraginkortasunik galtzen ez dutela frogatu da. UVA izpien aurrean, Nivea Sun, Delial, Biotherm, L’oreal eta Lancome laginek babes ona ematen dute. Piz Buin eta Isdin emaitza ertainak agertu dituzte eta Chen Yu laginak eraginkortasun ahul-ahula erakutsi du.

Kontsumitzaileen iritzia

Zortzi laginak 18 eta 65 urte bitarteko hogeita hamar gizon-emakumek beren hanka eta besoetan frogatu ondoren, produktuen ukitu, perfume, kolore, zabaltzeko erraztasun, gantz-efektu, itsaskortasun-sentsazio eta distira-efektuei zer zeritzeten azaldu zuten (horien iritziak “Banan-banan” atalean jaso ditugu). Ondoren, prezioak prezio eta markaren berri izan gabe, produktu bakoitza erosiko zuketen galdetu zitzaien. Gehien gustatu zitzaizkien lau produktuetatik hiru sprayen merkaturatzeak, produktu hori horrela tradiziozko krema gisa baino nahiago dutela adierazten du. Chen Yu (erosteko asmoa %90 izaki) eta Nivea Sun eta Delial (%80) dira gehien gustatu zaizkienak; ondoren Biotherm (%70) eta L’oreal (%60) datgozkie. Lancome, berriz, kontsumitzaileen %50ek baizik ez luke erosiko (honen prezioa merkeenarena baino bost aldiz handiagoa da). Gutxien gustatu direnak Isdin (inkestari erantzun dioten erabiltzaileen %20k baizik ez luke erosiko) eta Piz Buin dira (%10).

Alergikoak, erne!

Espainian indarrean dagoen arauteriak etiketan adierazi behar diren 26 substantzia potentzialki alergenoak banan-banan xedatuak ditu, hauen presentzia 10 zati milioiko baino handiagoa denean (produktuaren %0,001, alegia). Horrela, kontsumitzaile alergikoak jakin ahal izango du nolako produktua aukeratu behar duen, arazorik ez izateko. Substantzia horiek gainerako gizakientzat arriskutsuak ez direnez (beren eginkizuna produktua usain onaz apaintzea baita), behar bezala adierazita badago, horrelakoen presentzia berez ez da kaltegarria. Laborategiak 26 substantzia horiek bilatuz gero, emaitzak harrigarriak izan ziren: Isdin laginak ez ditu osagaien zerrendan adierazi zortzi substantzia alergeniko: alkohol bentzilikoa (45 zm), bentziliko-salizilatoa (54 zm), alkohol zinamilikoa (50 zm), geraniola (35 zm), 7-hidroxizitronellala (170 zm), zitronellola (51 zm), linalolz (33 zm) eta alfa-zetona (21 zm). Delial laginak ere araua urratzen du eta, gainera, kontsumitzailearentzat arriskutsua izan daiteke lyrala (280 zm, hots, legeak gehienez ere onartzen dituen 10 zm horietatik urrun) daukanik ez baitu adierazten. Gainerakoek froga gainditu egin zuten, dela horrelako substantzien presentzia adierazia zutelako, dela osaketan horrelakorik sartu ez dutelako (hala nola Piz Buin: lagin honek 26 substantzia horietatik bakarra dauka eta, gainera, hutsaren pareko proportzioan).

Laburbilduz eta Konparaketako Taula

Laburbilduz

  • Oraingoan, eguzki argitatik larruazala babesten duten zortzi produktu aztertu dira; 150 ml-tik (Lancome) 400 ml-rainoko (Delial) tamainetan merkaturatzen dira. Zortziek beren burua 15 faktoredun (horixe da dermatologoek aholkatzen duten gutxienekoa) gisa aurkezten dute. Prezioetan sekulako aldeak daude: garestienaren prezioa merkeenarena baino bost aldiz handiagoa da.
  • Adierazitako B izpi ultramoreen (UVB) aurkako babes-faktorea (SPF 15) L’oreal laginak bakarrik ematen badu ere, Lancome (SPF 17), Chen Yu (SPF 18) eta Piz Buin (SPF 16) laginek ere antzeko balioak dituzte. Delial laginak proba ez du gainditu, SPF 12 apalean geratu delako. Nivea (SPF 41), Biotherm (SPF 33) eta Isdin (SPF 22) laginek, aldiz, adierazitakoa baino askoz ere gehiago babesten dute.
  • UVB izpien eragin kaltegarria biderkatzen duten A izpi ultramoreen (UVA) aurrean Piz Buin eta Isdin laginek ematen duten babesa ertaina da; Chen Yu markakoak ematen duena, ahula. Eguzki-erradiazioen aurrean endekatzen ez direla frogatu dute denek.
  • Delial eta Isdin laginek legea urratzen dute, dauzkaten substantzia alergenikoetako batzuk adierazten ez dituztelako (Delial laginak, substantzia bat; Isdin laginak, zortzi).
  • Metodologia homologatu bat betez, laginak frogatu zituzten hogeita hamar kontsumitzaileei zortzi produktuetako bakoitza erosiko ote zuketen galdetu zitzaien. Kontsumitzaile horien %90ek Chen Yu erosiko zukeen eta %80k Nivea Sun eta Delial; sprayen saltzen diren hirurak lau gogokoen artean agertu ziren. Balorazio txarrenak Isdin (kontsumitzaileen %20k baizik ez luke erosiko) eta Piz Buin (%10ek baino ez) laginentzat izan ziren.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena L’oreal laginak ematen du: bera da bigarren merkeena (43 euro litroko), laborategian kalitate hoberena erakutsi duena eta kontsumitzaileen erdia baino gehiago limurtu duena.
8 protectores solares del factor 15
L’oreal Nivea Sun Biotherm Lancome
Mota Eguzkitarako esnea; babes aurreratua IP15 UVB babes ertaina, UVA eguzkiagatiko erreduren kontrakoa Eguzkitarako spray hidratatatzailea, SPF 15. Eguzkiagatiko erreduren eta (UVA, UVB)larruazalaren zahartze goiztiarraren aurkako berehalako babesa Eguzkitarako spraya, gorputza babesteko esne-ukituduna SPF 15 (UVA, UVB) Gorputza babesteko esnea, hidratazio jarraitua, belus itxurako larruazala
Prezioa (euro litroko) 42,77 53,14 112,95 159
Formatua(ml) 250 200 200 150
Eguzkiaren aurkako babesa
Iragazki motak 2 UVA, 1 UVA/UVB 1 UVB, 1 UVA, 1 UVB/UVA 3 UVA, 1 UVB/UVA, UVB 3 UVA, 1 UVB/UVA
Titanio dioxidoa (%) 1 1,4 Ez 1,6 1,6
Eguzki-iragazkiak, guztira (%) 11 15 14 9
Antioxidatzaileak 2 Tokoferola Azetato-tokoferilaa Tokoferola Tokoferola
Glizerina 3 Bai Bai Bai Bai
SPF 4
adierazitakoa 15 15 15 15
neurtutakoa 15 41 33 17
Argiaren aurreko erresistentzia Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa
UVAren aurkako babesa Ona Ona Ona Ona
Alergenoez adierazpena 5 Konforme Konforme Konforme Konforme
Osoko kalitatea Oso ona Onartzeko modukoa Oso ona Oso ona
Erabilera proba
Erosteko intentzioa
60% 80% 70% 50%
8 protectores solares del factor 15
Chen Yu Piz Buin Isdin Delial Ambre Solaire Garnier
Mota Beltzarazteko sun control freskagarria SPF 15 (UVA, UVB) SPF 15- lozioa, goi-mailako babesa UVA-UVB %100 hidratazioa Foto-babeslea 15. Haurrentzat eta larruazal argiko pertsonentzat, berariaz
UVA, UVB
Esne babesle ultrahidratagarria SPF 15 (UVA, UVB)
Prezioa (euro litroko) 84 80 71,50 29,98
Formatua(ml) 250 200 200 400
Eguzkiaren aurkako babesa
Iragazki motak 3 UVB, 1 UVA 1 UVB, 1 UVA, 1 UVB/UVA 2 UVB, 1 UVA 2 UVA, 1 UVB/UVA
Titanio dioxidoa (%) 1 Ez Ez 1 0,7
Eguzki-iragazkiak, guztira (%) 14 6 13 8
Antioxidatzaileak 2 Azetato-tokoferilaa Azetato-tokoferilaa Azetato-tokoferilaa Tokoferola
Glizerina 3 Ez Bai Bai Bai
SPF 4
adierazitakoa 15 15 15 15
neurtutakoa 18 16 22 12
Argiaren aurreko erresistentzia Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa Asetzeko modukoa
UVAren aurkako babesa Ahula Ertaina Ertaina Ona
Alergenoez adierazpena 5 Konforme Konforme Ez da konforme Ez da konforme
Osoko kalitatea Ona Ona Insuficiente Insuficiente
Erabilera proba
Erosteko intentzioa
%90 %10 %20 %80

(1) Titanio-dioxidoa: erradiazio ultramorea islatu edo bakantzen duen substantzia

(2) Antioxidatzaileak: tokoferola E bitamina da eta azetato-tokoferila, berriz, E bitamina-azetatoa

(3) Glizerina: propietate hidratagarriak dituen substantzia

(4) SPF: eguzkiaren aurkako babes-faktorea, in vitro metodoen bitartez laborategian neurtutakoa

(5) Alergenoez adierazpena: Delial eta Isdin laginen babesleek alergeniko izan litezkeen substantziak (10 zati milioiko baino gehiago) agertu zituzten laborategian, baina osagaien zerrendan ez dira azaltzen; beraz, produktu kosmetikoen araudia urratu egiten dute.

Banan-banan

Banan-banan

L'oreal

  • /imgs/20070701/img.analisis-2.04.jpgBabes aurreratuko IP15 eguzkitarako esnea; UVB babes ertaina, UVA eguzkiagatiko erreduren aurka
  • 42,77 euro litroko
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. 250 ml-ko ontzia. Adierazitako babes-faktore berbera ematen duen bakarra. UVA izpien aurrean babes ona; eguzki argitan egonkorra eta eguzki-iragazkien kopurua, egokia (%11).
  • Erabilera proba: perfumea (kontsumitzaileak freskotzat jotzen duena), aplikatzeko erraztasuna eta larruazalean ongi sartzea gustatu zaie kontsumitzaileei. Likidoegia eta arrosa edo izokin kolorekoa izatea ez zaie gustatu. Aplikatu ondoren ez da itsaskor gertatzen. Erosteko batez besteko intentzioa: kontsumitzaileen %60k erosiko lukete.

Nivea Sun

  • /imgs/20070701/img.analisis-2.05.jpgEguzkitarako spray hidratagarria, goi-mailako SPF 15. Eguzkiagatiko erreduren eta larruazalaren zahartze goiztiarraren (UVA, UVB) aurkako berehalako babesa
  • 53,14 euro litroko
  • 200 ml-ko spraya. Bere babes-faktorea (SPF 41) adierazitakoa baino askoz ere handiagoa da. UVA izpien aurrean babes ona, eguzki argitan egonkorra eta eguzki-iragazkien kopurua, egokia (%15).
  • Erabilera proba: perfumea (kontsumitzaileak klasiko, loredun eta freskotzat jotzen duena), aplikatzeko erraztasuna eta larruazalean uzten duen freskotasun sentsazioa gustatu zaizkie kontsumitzaileei. Larruazalean erraz ez sartzea eta itsaskorra gertatzea ez zaie gustatu. Aplikatu ondoren ez da itsaskor gertatzen. Erosteko batez besteko intentzioa, garaia: kontsumitzaileen %80k erosiko lukete.

Biotherm

  • /imgs/20070701/img.analisis-2.06.jpgEguzkitarako spraya, esne-ukituduna; gorputzaren babesa SPF 15 (UVA, UVB)
  • 112,95 euro litroko: bigaren garestiena
  • 200 ml-ko spraya. Bere babes-faktorea (SPF 33) adierazitakoa baino askoz ere handiagoa da. UVA izpien aurrean babes ona, eguzki argitan egonkorra eta eguzki-iragazkien kopurua, egokia (%14).
  • Erabilera proba: lainoztagailua edukitzea eta aplikatzeko erraztasuna gustatu zaizkie kontsumitzaileei. Hauetako gehienek lurrinari fresko eta zitrikoen izpiz apaindua zeritzoten. Larruazala ez du gantzatsu, ez itsaskor uzten. Erosteko batez besteko intentzioa, garaia: kontsumitzaileen %70k erosiko lukete.

Lancome

  • /imgs/20070701/img.analisis-2.07.jpgEsne gorputz-babeslea, hidratazio jarraitua, beluz antzeko larruazala
  • 159 euro litroko, denetan garestiena
  • 150 ml-ko ontzia. Adierazitako babes faktorea (SPF 17) eta benetakoa, antzekoak. UVA izpien aurrean babes ona, eguzki argitan egonkorra eta eguzki-iragazkien kopurua, apala (%9).
  • Erabilera proba: perfumea (kontsumitzaileak diskretutzat jo duena) gustatu zaie kontsumitzaileei. Larruazalean gaizki sartzea eta ore-ukitua izatea ez zaizkie gustatu. Aplikatu ondoren ez da itsaskor gertatzen. Erosteko batez besteko intentzioa, garaia: kontsumitzaileen %50k erosiko lukete.

Chen Yu

  • /imgs/20070701/img.analisis-2.08.jpgSun control, beltzarantzeko freskagarria SPF 15 (UVA, UVB)
  • 84 euro litroko
  • 250 ml-ko spraya. Adierazitako babes faktorea (SPF 18) eta benetakoa, antzekoak. UVA izpien aurrean babes apala, eguzki argitan egonkorra eta eguzki-iragazkien kopuru egokia (%14). Glizerinarik (substantzia hidratagarria) ez daukan bakarra; horren ordez, kernel oil (samurgarri eta leungarria) dauka.
  • Erabilera proba: perfumea (kontsumitzaileak udatiar eta fruta usaintsutzat jo duena) eta dentsitatea (jariakor, arin eta fina) gustatu zaizkie kontsumitzaileei. Larruazalean gaizki sartzea ez zaie gustatu, gehientsuen iritziz itsaskorra ez den arren eta aplikatzeko erraza den arren. Erosteko batez besteko intentzioa, garaiena: kontsumitzaileen %90k erosiko lukete.

Piz Buin

  • /imgs/20070701/img.analisis-2.09.jpgSPF 15 lozioa, UVA-UVB babes altua, %100eko hidratazioa
  • 80 euro litroko
  • 200 ml-ko ontzia. 150 ml-ko ontzia. Adierazitako babes faktorea (SPF 16) eta benetakoa, antzekoak. UVA izpien aurrean babes ertaina, eguzki argitan egonkorra eta eguzki-iragazkien kopurua, apala (%6).
  • Erabilera proba: perfumea erdiari gustatu zaio (kontsumitzaileen erdiarentzat udatiar, loretsu edota diskretua; beste erdiarentzat, “zorabiatzekoa”). Larruazalean uzten duen itsaskortasun sentsazioa ez zaie gustatu. Erosteko batez besteko intentzioa, denetan apalena: kontsumitzaileen %10ek bakarrik erosiko lukete.

Isdin

  • /imgs/20070701/img.analisis-2.10.jpgFotobabeslea 15. Haurrentzat eta larruazal argiko pertsonentzat berariazkoa UVA, UVB
  • 71,50 euro litroko
  • 200 ml-ko ontzia. Benetako babes faktorea (SPF 22) adierazitakoa baino handiagoa. UVA izpien aurrean babes ertaina, eguzki argitara egonkorra eta eguzki-iragazkien kopuru egokiduna (%13). Lagin honek legea urratzen du, osagaien zerrendan ez dituelako adierazi alergeniko izan litezkeen zortzi substantzia: alkohol bentzilikoa, bentziliko-salizilatoa, alkohol zinamilikoa, geraniola, 7-hidroxizitronellala, zitronellola, linalol eta alfa-zetona (legeak onarturiko 10 zm baino dezente ugariago baitatza).
  • Erabilera proba: perfumea, kontsumitzaileen erdiarentzat, atsegina da eta ukitua jariakor eta arina; beste erdiaren iritziz, perfumea ahulegia da eta ukitua, berriz, lodia, gantzatsua. Erabiltzaile denen aburuz erraz aplikatzeko modukoa da baina larruazalean sartzea kostatu egiten zaio. Erosteko batez besteko intentzioa, apala: kontsumitzaileen %20ek bakarrik erosiko lukete.

Delial Ambre Solaire Garnier

  • /imgs/20070701/img.analisis-2.11.jpgEsne babeslea ultrahidratagarria SPF 15 (UVA, UVB)
  • 29,98 euro litroko, denetan merkeena
  • 400 ml-ko ontzia. Adierazitakoa (SPF 12) baino gutxiago babesten duen bakarra. UVA izpien aurrean babes ona, eguzki argitan egonkorra baina eguzki-iragazkien kopurua apala da (%8). Legea urratzen du, osagaien zerrendan ez duelako adierazi alergeniko izan litekeen substantzia bat (lirala), produktuan 10 zm baino ugariago badago ere.
  • Erabilera proba: perfumea (kontsumitzaileak atsegin eta freskotzat jo duena), ukitua (jariakor, arin eta igurzteko erraza) aplikatzeko erraztasuna eta dentsitate arina gustatu zaizkie kontsumitzaileei. Erosteko batez besteko intentzioa, garaia: kontsumitzaileen %80k erosiko lukete.