Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Estatu osoko ehun kanpin inguru, azterturik : Hirutik batek ez dute azterketa gainditu

Ekipamendua, ekipamenduaren eta kanpinaren prezioaren arteko erlazioa eta instalazioen segurtasuna aztertu ziren

Segurtasuna: badago zer hobetu eta konparaketako taula

Azterturiko zentro guztiek esaten dute arlo horretako araudia betetzen dutela. Segurtasun arloko adituen aholkularitzarekin, CONSUMERek teknikariek kontsulta egin zuten 99 kanpinetan eta hara emaitza: Araba, Nafarroa, Valentzia eta A Coruñan, lehen bietako kanpin guztietan eta beste bietako batean ez beste guztietan bazuten larrialdi plana (batezbesteko orokorrean, kanpinen %57k baino ez dute). Emaitza ez zen ona izan Gipuzkoan eta Errioxan (kanpinetako batek ere ez zeukan), eta Madril, Kantabria eta Bizkaian (hirutik batek Madrilen eta bitik batek Kantabrian eta Bizkaian daukate larrialdi plana). Ebakuazio plana daukaten kanpinen kopurua hobea da (guztietatik %74), eta arlo honetan aurreikuspen gehien erakutsi dutenak Valentzia eta Arabakoak dira, lurralde horietan azterturiko kanpin guztiek baitaukate plana. Murtzia, Bartzelona, Alacant, A Coruña eta Madrilen, berriz, %88 eta %83ko proportzioan. Puntu negatiboa Malaga eta Gipuzkoako kanpinek jartzen dute, hamarretik seik ez baitute horrelako aurreikuspenik eta Kantabriakoek, kanpinen erdiak baino ez baitu ebakuazio planik egin.

Sutea gertatuz gero, su-itzalgailuek (kanpin guztietan zeuden, Kantabriako batean izan ezik, komunetan bakarrik baitzeuden) eta ur-hartuneek erraztu egiten dute suhiltzaileen lana. Nafarroa eta Arabako guztiek dituzte ur-hartuneak eta gainerako kanpinetan lautik hirutan daude, Alacant, Kantabria, Bartzelona eta Errioxan izan ezik (hiru kanpinetatik bitan bakarrik ikus daitezke) eta Valentzia, Murtzia, Nafarroa eta A Coruñan, bisitaturiko kanpinen erdietan bakarrik daude eta ur-hartunean ikusteko moduan. Bestalde, larrialdiko argiztapena garrantzitsua da segurtasun arazoa gauez gertatzen denean. Kanpinen %14k ez dute prebentzio-sistema hori. Azterturiko beste alderdi batzuei begira, Nafarroako bi kanpin eta Murtzia, Bartzelona, Alacant eta Kantabriako banak ez dute inguru guztia itxita, arauak hala agintzen duen arren eta Gipuzkoako batek eta Kantabriako bik ez dute zainketa zerbitzurik. Eta kanpinen %66tan bakarrik ematen zaie erabiltzaileei larrialdi edo alarma kasuetarako neurrien berri. Alderdi positiboan, kanpinen %95ek lurpetik dute kable sistema, behar den bezala.

Fitxa teknikoa

99 kanpin aztertu ziren (29 1. kategoriakoak, 49 2. kategoriakoak eta 21 3. kategoriakoak) hamahiru probintziatan:

  • zortzi Madrilen (hiru 1. kategoriakoak eta bost 2.ekoak)
  • zazpi Nafarroan (bat 1. kategoriakoa, bost 2.ekoak eta bat 3.ekoa)
  • lau Bizkaian (bat 1. kategoriakoa, bat 2.ekoa eta bi 3.ekoak)
  • bederatzi Murtzian (bi 1. kategoriakoak eta zazpi 2.ekoak)
  • 13 Bartzelonan (lau 1. kategoriakoak, hiru 2.ekoak eta sei 3.ekoak)
  • bederatzi Valentzian (hiru 1. kategoriakoak eta sei 2.ekoak)
  • zazpi Gipuzkoan (bat 1. kategoriakoa, hiru 2. kategoriakoak eta hiru 3. kategoriakoak)
  • hiru Errioxan (bat 1. kategoriakoa, beste bat 2. kategoriakoa eta beste bat 3.ekoa)
  • bi Araban (bat 2. kategoriakoa eta beste bat 3.ekoa)
  • zazpi Malagan (bi 1. kategoriakoak, lau 2. kategoriakoak eta bat 3. kategoriakoa)
  • 12 Alacanten (lau 1. kategoriakoak eta zortzi 2.ekoak)
  • 12 Kantabrian (bost 1. kategoriakoak, lau 2.ekoak eta bi 3.ekoak)
  • eta sei A Coruñan (bi 1. kategoriakoak, bi 2.ekoak eta hiru 3. kategoriakoak).

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak