Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Estatu osoko ehun kanpin inguru, azterturik : Hirutik batek ez dute azterketa gainditu

Ekipamendua, ekipamenduaren eta kanpinaren prezioaren arteko erlazioa eta instalazioen segurtasuna aztertu ziren

Kanpin batzuetan hutsune asko

Dutxa kopuruari dagokionez, Errioxan dago batezbesteko onena (dutxa bat 34 erabiltzaileko), eta txarrena Bartzelonan, dutxa bakarra baitago 83 erabiltzailerentzat. Guztiek zuten ur beroa gutxienez dutxaren batean.

Garbitasun pertsonalerako zerbitzuekin jarraituz, Errioxakoak dira berriro onenak konketa aldetik ere (bat 22 erabiltzaileko) eta proportziorik txarrena Bartzelonakoetan dago (73 plazako konketa bakarra). Aipagarriak dira Valentzia eta Arabako kanpinak. Komun kopuruaren aldetik ere Errioxak eman ditu emaitzarik onenak (komun bat, 31 plazako) eta alderdi negatibotik Bartzelona eta Valentzia nabarmendu dira: komun bakarra 70 pertsonarentzat. Beste hutsune bat ere bada: kanpin guztiek harraska daukaten arren, %15ek ez dute arropa garbitzeko zerbitzurik edo garbigailu automatikorik. Egoera hori larritu egiten da kanpinetan horretarako dagoen aska kopurua txikia delako (48 plaza bakoitzeko iturri bakarra). Are proportzio okerragoa dago A Coruña eta Malagan: 71 eta 72 pertsona, hurrenez hurren, harraska bakoitzeko. Halaber, harrikoa egitean ur berorik eza antzematen da Malaga, Valentzia, Bizkaia, Murtzia, Alacant, Kantabria, A Coruña, Bartzelona eta Errioxako hiru kanpinetatik baten, eta Nafarroan bakarrik aurkitu dugu ur beroa bisitaturiko kanpin guztietako harrasketan. Gipuzkoan %43 da proportzioa, eta Madrilen azterturiko kanpin guztien %12,5k ez dute harrikoa ur beroarekin egiteko aukerarik ematen.

Telefono publikoa ere urri da kanpinetan, batez beste 319 plaza baitago telefono bakoitzeko (518 Madrilen, egoerarik txarrenean; eta 200 Araban, egoerarik onenean). Bi kanpinek ez zuten telefono publikorik (biak Hirugarren kategoriakoak).

Bestalde, 99 kanpinetatik bik ez dute larrialdietarako lehen laguntzarako botikinik eta hirutik bik ez dute osasun zerbitzurik eskaintzen, erietxeetatik urruti dauden guneetan funtsezko zerbitzua izan daitekeen arren. Eta %8tan bakarrik da osasun zerbitzua iraunkorra.

Birziklatzea, hobetzeko gaia

Espainiako kanpinetan ez da ohikoa izaten papera, beira eta pilak bereiztuta uzteko edukiontziak aurkitzea. Lautik batek baino ez dute papera biltzeko ontzia eta Madril eta Bartzelonakoak daude egokien horretan (bitik batek), eta Kantabriakoak okerren: ez dago papera biltzeko edukiontzirik kanpin batean ere. Eta pilak eta beira biltzeko ontziak ere urri dira, kanpinen %21 eta %42k bakarrik baitute horrelakorik, hurrenez hurren. Valentziakoak nabarmendu beharra dago, azterturiko kanpinetatik batean ere ez baitzaio bezeroari beira bereizteko aukerarik ematen. Pilak birziklatzeari dagokionez, Valentzia, Malaga eta Errioxan azterturiko kanpinetako batean ere ez dago material hori biltzeko ontzirik.

Azterturiko 99 kanpinetatik 10 onenak

Hona hemen CONSUMERek erabilitako irizpideen arabera kalitate-prezio arteko erlazio onena erakutsi duten hamar kanpinak, onenetik txarrenera (guztiek ere lasai gainditu dute segurtasunari dagokion alderdia):

  • LAGO COTO CISNEROS, Bigarren kategoriakoa Chinchón-en (Madril)
  • INTERNACIONAL LAS PALMERAS, Lehen kategoriakoa, Crevillente-n (Alacant)
  • EL SUR, Bigarren kategoriakoa, Rondan (Malaga)
  • ETXARRI, Bigarren kategoriakoa, Etxarri-Aranatzen (Nafarroan)
  • ISKIBI, Hirugarren kategoriakoa, Goizuetan (Nafarroan)
  • SANTA MARTA, Lehen kategoriakoa, A Coruñan
  • ANGOSTO, Bigarren kategoriakoa, Villañanen (Araban)
  • EL CHORRO, Hirugarren kategoriakoa, Áloran (Malaga)
  • EL TEULARET, Lehen kategoriakoa, Engreran (Valentzia)
  • MARIOLA, Bigarren kategoriakoa, Bocairent-en (Valentzia)

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak