Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Janari lasterreko 100 menu sasi-osasungarri aztertu ditugu 10 hiritan: hanburgerrak izan dira 30, pizzak 30, ogitartekoak 20 eta kebabak beste 20 : Hiru menutatik bik gabeziak dituzte nutrizioaren ikuspegitik

Horietako %68k gehiegizko kopuruan daukate elikagairen bat (proteikoa gehienean), %89tan ez daiteke eskatu osoko ogirik eta %71k ez dute eskaintzen frutarik postrerako

Desorekarik bai nutrizio arloan?

Plater nagusiari sarrerako bat edo guarnizio bat gehituta, osatu egin liteke otordua, edo gerta daiteke elikagai gehiegi pilatzea mahaian. Guk aztertu ditugun menuei berdurak erantsi dizkiete %67tan, elikagai proteikoak %44tan eta zerealak edo tuberkuluak %27tan. Beraz, elikagai talde berberak agertzen dira hirutik bitan, eta desegokitzat jo behar da elikagai proteikoak errepikatzea %63tan, nahiz eta zerealak eta tuberkuluak ere izaten diren (%37tan).

Gehiegikeriarik handienak Madrilen aztertu ditugun menuetan antzeman ditugu (guztietan), Donostiako eta Sevillako 9tan eta Iruñeko 8tan. Menu motari erreparatuta, nutrizio arloko desoreka gehien pizza eta kebab menuetan ageri dira: bostetik lautan.

Baina elikagaien konbinazio egokiak ere aurkitu dugu gure azterketan (plater nagusiaren eta guarnizioren artekoa). Honako hau, adibidez: oilasko ogitarteko begetala (oilaskoa, letxuga, tomatea eta tipula) eta guarnizio gisa, berdurak nahasian (letxuga askotarikoak, piperrak, kuiatxoa, perretxikoak eta tipula). Badira, ordea, konbinazio desegokien adibideak ere: pizza, tomatez, mozzarelaz, oilaskoz, tipulaz, baratxuriz, ganbaz eta atunez egina, eta guarnizio gisa, oilasko nuggetak. Azken adibide horretan elikagai proteiko gehiegi ageri dira.

Edaria eta postrea

Ura da edaririk osasungarriena bazkaria edo afaria egiteko, eta aztertu ditugun lekuen %60tan eskaini dute (Donostiako eta Bilboko guztietan eta A Coruñako bakar batean ere ez). Gainera, %19k freskagarriak ere gomendatu dituzte, azukre erantsirik gabeak (batez ere, A Coruñan eta Sevillan). Azukre gabeko freskagarri horiek ez dute energiarik (kaloriarik) ematen, eta horixe dute alde ona. Horrek ez du esan nahi ura bezain onak direnik: freskagarriak maiz hartzea ez da osasungarria.

Postrearen garaia iristen denean, janari lasterrak duen beste ahulezia bat azaleratzen da, otorduaren balio energetikoa handitzen duena. Eta halaxe gertatu da EROSKI CONSUMERek egindako azterketan ere: menuen erdietan gozo bat izan da postrerako (izozkia, tarta, flana…). Sevillan gehien (8 aldiz) eta Madrilen eta Iruñean 7 aldiz. Izan dira, dena den, fruta eta/edo esneki sinpleak eskaini dituztenak ere (%29), bereziki A Coruñan, Bartzelonan, Donostian, Gasteizen eta Valentzian.

Menu bakoitzak 12,7 euro

Janari lasterrak duen gauzarik erakargarrienetakoa prezioa da (ona, ustez). Guk aztertu ditugun 100 menuen batez besteko prezioa 12,7 eurokoa izan da.

Menu mota eta hiria aintzat hartuta, alde nabarmenak antzeman ditugu prezioetan. Pizzak dituzten menuak, adibidez, bi aldiz garestiagoak dira kebabak baino: lehenbizikoek 17,3 euro balio dute, batez beste, eta bigarrenek 8,1 euro. Ogitartekoak ageri dituzten menuak ere merkeagoak dira: batez beste, 10,4 euroan ateratzen dira, batez besteko orokorra baino merkeago, beraz. Eta hanburgerrak dituztenak, berriz, 12,8 euro kosta dira (batez bestekoaren mailan daude).

Hiriz hiri begiratuta, Sevillan eta Logroñon eskaini dituzte menurik merkeenak: lehenbizikoan, 7,9 euro balio izan du batez beste, eta bigarrenean, 8,9 euro. Garestienak, berriz, Iruñekoak izan dira: batez beste, 16,4 euro balio izan dute, merkeenek halako bi. Gainerako hirien artean, hiru bakarrik dabiltza batez besteko orokorraren azpitik: Madril (11,4 euro), Valentzia (11,8 euro) eta A Coruña (12 euro). Eta beste hauek gainetik: Donostia (13,9 euro), Bilbo (14,5 euro), Gasteiz (15,2 euro) eta Bartzelona (15,5 euro). Prezioak ikusi ondoren, galdera hauxe sortzen da: ba al dute zerikusirik menuen prezioak eta kalitateak? Badute, bai, janari lasterrez egindako menurik onenek (hau da, kalitate azterketa gainditu dutenek) 6,1 euro balio izan dute batez beste (plater nagusiaz ari gara), eta txarrenek (azterketa gainditu ez dutenek) 4,2 euro, %31 gutxiago.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak