Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.
Hiriko trafikoaren arintasuna : Hiri batzuetan bestetan baino hiru aldiz mantsoago doa trafikoa
Espainiako hamazortzi hiritako trafikoa alderatu da: Bilbon izan ezik, denetan mantsoena autobusa da
Trafikoa hamabost lerrotan
Garraiobide arinena: hiri denetan motoa; ondotik, taxia, Murtzia, A Coruña eta Gasteizen izan ezik (honetan autoa da), eta Bartzelona eta Bilbon, hauetan metroa baita azkarrena.
Garraiobide motelena: Bilbon izan ezik, hiri denetan autobusa, askozaz ere.
Merkeena: motoa, ondotik metroa, automobil pribatua eta autobusa datozkiola.
Gutxien kutsatzen duten garraiobideak: tranbea, metroa eta erregai ekologikoa darabilen autobusa.
Proba egin denean, trafiko arineneko hiriak: Iruñea, Bilbo, Cadiz eta Malaga.
Trafiko geldieneko hiriak: Alacant, Santander, Murtzia eta Madril.
Automobil pribatua arinen dabilen hiria: Iruñea, ondotik A Coruña eta Malaga datozkiola.
Auto pribatua geldien doan hiria: Alacant, ondotik Santander eta Madril datozkiola.
Hiri-autobusik arinenak: Bilbo, Iruñea, Cadiz eta Valladoliden.
Taxirik arinenak: Bilbo, Zaragoza, Malaga, Cadiz eta Granadakoak.
Taxi-parke erlatibo (populazioa kontuan hartuta) handieneko hiria: Bartzelona; ondotik, Madril.
Taxi gutxienekoak: Murtzia, Gasteiz eta Iruñea. Autobus urrienekoak, Gasteiz eta Cadiz.
Populazioaren arabera, hiri autobus gehien dauzkatenak: Madril, Alacant, Bartzelona eta Granada.
Autobus-ordutegi zabalenekoak (gaueko lineak kontuan izan gabe): Sevilla eta Valentzia.
Autobus ordutegi urrienekoak: Murtzia eta Oviedo.
Eduki honen barruko orrialdekatzea
- Joan aurreko orrira: « Hobe garraio publikoan
- Orri honetan zaude: [Or. 4 de 4]