Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

Hiriko trafikoaren arintasuna : Hiri batzuetan bestetan baino hiru aldiz mantsoago doa trafikoa

Espainiako hamazortzi hiritako trafikoa alderatu da: Bilbon izan ezik, denetan mantsoena autobusa da

Hobe garraio publikoan

/imgs/20051001/img.tema-portada.04.jpg
Autobusa eta metroa beti-beti automobila edo motoa baino azkarrago ez doazen arren, kontuan hartzeko aukerak dira: merkeagoak dira, gutxiago kutsatzen dute atmosfera, estres gutxiago sortarazten dute eta hiriak biztangarriago bihurtzen dituzte. Ibilbidea oinez edo bizikleta gainean egiterik badugu, hainbat hobe: osasunak eskertuko digu.

Ibilian harturiko oharrak

Hirian barrena zenbat eta automobil gutxiago ibili trafikoa orduan eta arinagoa denez, CONSUMER EROSKI-ko teknikariek automobil bakoitzean zihoazen bidaiarien kopurua eta hirietan zehar zebiltzan moto eta bizikleta kopurua zenbatu zituzten.

Hiri bakoitzeko bi tokitan jarriz iren teknikariak, bi egunetan bi orduz: batetik, industrialde baterako sarrera edo irteeretako batean eta, bestetik, hiriguneko bidegurutze edo errotonda batean. Azterketak emaitza etsipengarriak erakutsi ditu: ikusiriko 7.200 ibilgailuetan (hiri bakoitzean laurehun bat), hamarretik zazpitan (%69tan, zehazki) pertsona bakarra zihoan: gidaria. Hiri batetik bestera ere aldeak ikusi ziren, atal honetan ere: Cadizen zebiltzan automobilen erdian bi pertsona edo gehiago zihoazen; Malaga eta Granadan proportzio hori %40ra jaisten zen eta Alacanten, %39ra. Beste muturrean, A Coruñako autoen %84k pertsona bakarra zeramaten, Sevillako %79k bezala; Bilbo, Donostia eta Gasteizen ere, lautik hiru baino gehiago zihoazen gizaki bakarrarekin.

Hiriko bi behatokietan ere antzeko emaitzak bildu ziren: erdigunean autoen %30ek bakarrik zeramaten bi pertsona edo gehiago; industrialdeetarako sarbideetan portzentajea 32tara bakarrik igo zen.

Motoa eta bizikleta hirian barrena

/imgs/20051001/img.tema-portada.05.jpg
Proba bera egin zuten teknikariek bi orduz, bi egunetan, ibilgailuen trafiko trinkoa duten bi tokitan (errotondak, bidegurutzeak, semaforo-guneak, etab.). Gune horietan zebiltzan ibilgailuen %19 baino ez ziren motoak (%17) edo bizikletak (%2 baizik ez); gainerako %81, automobil pribatuak.

Moto eta bizikleten trafiko handiena Granada eta Cadizen ikusi zen, pertsona guztien %34k horrelako garraiobideak baitzerabiltzaten; azterketan aintzat harturiko gainontzeko pertsonak, automobilean. Donostian, biztanleen %31 doa moto edo bizikletan. Valentzia, Malaga eta Bartzelonan, lau pertsonatik bat. Madrilen, aitzitik, %6 baizik ez; eta A Coruña, Iruñea eta Gasteizen ere, antzekoa: %7 ez.

Bizikletaren erabileraz ari garela, Donostian baliatzen da gehien: behaketa egin zen unean, pertsonen %9k zerabilen garraiobide hori hiriko toki batetik bestera joateko; egoera horrekin kontrastatzen dute Madril, A Coruña eta Alacanteko behatokietan ikusitakoek, bertan ziklisten portzentajea ez baitzen %1 ere.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak