Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.
Argaltzeko zentroak : Gehientsuenek ez dute proba gainditu
Informazio gutxi ematen dute, bezeroaz arduratzen den pertsona ez da beti aditua dietetika eta nutrizioan eta, maiz, "elikabide pertsonalizatua" delako esamolde hori amu komertziala baino ez ohi da
Nola baloratu diren zentroak eta konparaketako taula
- Ongi: aurreneko atalean izan ezik (“tratamendua pertsonalizatzeko azterketa”) beste guztietan ere kalifikazio positiboa erdiesten duena. Lehendabiziko bisitan azterketa hori (egitea komeniko litzatekeen arren) ez egitea ez dago zigorturik gure kalifikazioan, hurrengo bisitetan egin daiteke eta.
- Onargarria: “dieta pertsonalizatu egokitua” eta “tratamenduaren iraupen egokia” ataletan balorazio positiboa lortu behar da, tratamenduaren oinarria ez baitira “izar” produktuak, hala nola zentro horietan edo horiekin hitzarturiko bestelako establezimenduetan salgai dauden pilulak, algak, kremak, belarrak eta antzekoak.
- Gaizki: “dieta pertsonalizatu egokitua” eta “tratamenduaren iraupen egokia” ataletan balorazio positiboa erdiesten ez duten zentroek ez dute proba gainditu, gainerakoetan balorazio ona irabazi badute ere.
- Oso gaizki: “izar” produktuak batik bat oinarri dituzten tratamenduak eskaintzen dituztenak. Hainbat atal garrantzitsutan proba gainditzerik lortu ez duten zentroak ere kalifikazio honekin seinalatu ditugu.
Eduki honen barruko orrialdekatzea
- Joan aurreko orrira: « Prezioak tratamenduaren kalitatearekin, zerikusi urria
- Orri honetan zaude: [Or. 5 de 5]