Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Ibilgailuak konpontzeko 200 lantegi aztertu ditugu, 18 hiritan : Garaje mekanikoak: informazioa eskas eta prezio alde handiak

Aztertu ditugun guztietatik (200), erdiek uko egin diote aurrekontu idatzi bat aurkezteari, nahiz eta legeak horretara behartzen dituen | Eskulana 46 euro kostatzen da, batez beste, orain dela bost urte baino % 44 gehiago | Ibilgailuaren oinarrizko azterketa doan egiten dutela jakinarazi du sei lantegitatik batek

Bateria aldatzea eta konparaketako taula

Autoari bateria aldatzea zenbat kostako litzatekeen ere galdetu dute EROSKI CONSUMER-eko teknikariek (eskulana barne). Aztertu ditugun 200 lantegietan, 99 euro kostatzen da zerbitzu hori, batez beste, 2005. urtean baino % 36 gehiago. Berriz ere, alde deigarriak antzeman ditugu hiri batetik bestera. Gasteizen, esaterako, 130 eurotik gora balio du, Bilbon, Donostian eta Zaragoza, 115 euro inguru, eta Malagan eta Valentzian, aldiz, 75 euro. Eta Kordobako tarifa, Gasteizkoaren erdia da.

Hiri bereko lantegiek zer eskaintzen duten ere begiratu behar izaten da, aldeak ez dira-eta nolanahikoak. Bartzelonan, adibidez, 169 euroko aldea dago lantegirik garestienaren eta merkeenaren artean, eta Gasteizen, 145 eurokoa. Preziorik orekatuenak, berriz, hiri hauetan ikusi ditugu: Granada (28 euroko aldea), Kordoba (35 eurokoa) eta Oviedo (44 eurokoa). Oro har, alde handiak daude hiririk gehienetan: 100 eurotik gorakoa A Coruñan, Madrilen, Donostian eta Zaragozan; 70 euro eta 95 euro artekoa Malagan, Valentzian eta Valladoliden; eta 50 euro eta 70 euro artekoa Alacanten, Bilbon, Iruñean, Logroñon eta Sevillan.

Lantegi mota batetik bestera ere, begi bistakoa da aldea. Garaje independenteetan, 88 euro inguru kostatzen da bateria aldatzea, mekanika azkarrekoetan, 92 euro, eta marka jakinen garaje ofizialetan, 119 euro, batez beste.

Zeri erreparatu...

Informazioa boterea dela esaten dute. Ibilgailuak konpontzen dituen garaje edo lantegi batera doan bezeroak jakin behar du zer eskubide dituen. Honako alderdi hauek hartu behar ditu kontuan:

  1. Plaka bereizgarria: eraikinaren aurrealdean jarria eduki behar dute plaka bereizgarri bat, ongi ikusteko moduan, eta han adieraziko dute zer eremutan aritzen diren, zertan diren espezialistak, euren herrialdean zer sigla dagozkien eta autonomia erkidegoak zer identifikazio-zenbaki ezarri dien.
  2. Aurrekontu idatzia: aurrekontu idatzia eskuratzeko eskubidea dute erabiltzaileek. Hamabi laneguneko balioa izaten du aurrekontuak, eta honako datu hauek agertu behar dute, besteak beste: garaje edo lantegiaren identifikazio fiskalaren zenbakia eta helbidea; erabiltzailearen izena, helbidea eta ibilgailuaren identifikazioa; zer konponketa egingo dizkioten, eta bakoitzak zer kostu izango duen; eta autoa noizko egongo den konpondua. Aurrekontua egitea kobratu egiten dute batzuek, baina hori soilik egin daiteke konponketa beste garaje batean egitea erabakitzen badu bezeroak, salbu eta ez badute hala adostu.
  3. Gordailu-agiria: ibilgailua lantegian uzten denean, agiri bat emango diote bezeroari, non esaten den autoa han utzi duela. Lantegiak eta bezeroak aurrekontu bat sinatu badute, gordailu-agiriaren balioa izango du dokumentu horrek.
  4. Faktura: lantegiak behartuta daude bezeroari faktura ematera; fakturak bere zenbakia eduki behar, sinadura eta zigilua, eta atal bakoitzak ongi bereizita joan behar du, zergek ere bai, eta zer lan egin dituzten esan behar du, zer pieza edo elementu erabili dituzten eta zenbat ordutako lana izan den. Kontzeptu bakoitzak hari dagokion kopurua eduki behar du ondoan jarria.
  5. Erreklamazio-orriak: ibilgailuak konpontzen dituzten lantegiek erreklamazio-orriak jarri behar dituzte bezeroen eskura, eta adierazi ere halaxe egin behar dute, ongi ikusteko moduan.
  6. Konponketa-bermea: konponketa edo instalazio guztiek hiru hilabeteko edo 2.000 kilometroko bermea izaten dute (ibilgailu industrialetan, ordea, hamabost egunekoa izaten da).

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak