Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Txostena: Hezkuntza berezia : Gaitasunak integratu, elkarrekin ikasi

Premia bereziak dituzten 140.000 ikasle daude Espainian, eta horiekin ere lanean ari da hezkuntza sistema

Ikaskuntza arazoen adierazleak

  • Haurrari kosta egiten zaio ulertzea, eta lanari eta argibideei jarraitzea.
  • Kostata oroitzen du berriki esan dioten hori.
  • Nekez lortzen du irakurtzea, hitzak letraka esatea, idaztea eta zenbakiekin eragiketak egitea.
  • Zaila gertatzen zaio ezkerra eta eskuina bereiztea (albo-norabidea), goia eta behea (espazio-norabidea), aurrea eta atzea (sakontasuna).
  • Koordinazio arazoak ditu oinez ibiltzeko, kirola egiteko edo ekintza ustez errazak egiteko: arkatza hartu, oinetakoen lokarriak lotu (mugimendu koordinazioa).
  • Eskolako materiala noiznahi galtzen du edo desagertzen zaio.
  • Espazio-denborak nahasten ditu, eta kosta egiten zaio kontzeptu batzuk ulertzea: “atzo”, “gaur”, “bihar”, “orain”, “urruti”, “hurbil”, “lehen”, “gero”.
  • Erraz haserretzen edo urduritzen da.

Curriculum egokitzapenak

Heziketa estrategia moduan erabiltzen dira curriculum egokitzapenak; curriculuma bera doitu eta egokitzea da (programak, helburuak, edukiak, metodologia, jarduerak, ebaluazio irizpide eta prozedurak), premia jakinak dituen ikasle batentzat edo talde batentzat eskuragarriago gerta daitezen zenbait helburu eta eduki; eta ikusten bada curriculumean ageri den alderdiren bat iristea ezinezkoa dela ikaslearentzat, hori kentzeko aukera ere badago. Ikasle batzuek, curriculum eredua nabarmen moldatu ezean, nekez jarraitu ahal izaten diote ohiko irakaskuntza prozesuari (heziketa arrazoiak egon daitezke horren jatorrian, arrazoi sozial edo kulturalak, gabeziaren bat, edo ohiz kanpoko gaitasunak eduki ditzake); horientzat egiten dira curriculum egokitzapenak.

Egokitzapen motak:

  • Curriculumerako sarbidea emango dioten egokitzapenak. Hezkuntza premia bereziak dituen ikasleak ohiko curriculuma landu dezan, edo, behar balitz, curriculum egokitua, zenbait baliabide ematen zaizkio: materialak, pertsonalak, espazioari dagozkionak edo komunikaziozkoak.
  • Alderdi fisikoari dagozkion egokitzapenak. Baliabide materialetara, pertsonaletara eta espazioari dagozkion baliabideetara mugatzen da: oztopo arkitektonikoak ezabatu, argiztapen eta soinu-baldintza egokiak ziurtatu, altzariak egokitu, irakasle laguntzaile espezializatuak jarri eta abar.
  • Komunikazio alderdiari dagozkion egokitzapenak. Irakaskuntzarako material espezifikoei dagozkio egokitzapen hauek: Braille sistema jartzea, lupak, teleskopioak, ordenagailuak, grabazio tresnak eta abar.
  • Curriculuma Norbanakoari Egokitzea. Ikasle baten hezkuntza premia bereziei berariaz erantzun nahi zaionean, curriculumaren elementuak harentzat doitu eta moldatzen dira; egokitzapen hauek ez dute balio beste ezein ikaslerentzat.

Laguntzak eta bekak

Ikasle hauen hezkuntza beharrak ez dira txikiak -ikastetxe pribatuetara doaz, garraiobide bereziak behar dituzte, ikasmaterial osagarria…-, eta familiek diru asko behar izaten dute beren seme-alaben ikasketei aurre egiteko. Horregatik, ikasle horiei zuzendutako laguntzak ematen ditu urtero Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Aurten, iaz baino diru gehiago bideratu du horretarako (% 6 gehiago), eta laguntza jaso nahi duten familien errenta muga %27 igo du laguntza horiek jende gehiagorengana hel daitezen.

2008/2009 ikasturterako, laguntza zuzenak emango dizkiete ikasleei eta familia ugariei, haien hezkuntza premia bereziak ezintasunen batek edo jarrera arazoek eragindakoak badira. Adimen gaitasun handia duten ikasleak ere lagunduko dituzte diruz, arauzko hezkuntzaren osagarri, programa espezifikoak jaso ditzaten. Laguntza hauek eska ditzakete hiru urte bete dituzten haurrek, bai ikastetxe espezifikoetan daudenek, bai hezkuntza bereziko gelaren bat duten ikastetxe arruntetan ikasten dutenek, eta bai, hezkuntza administrazioaren baimenarekin, premia bereziak dituzten ikasleekin lan egiten duten ikastetxe arruntetan ari direnek ere.

Espainiako Hezkuntza Ministerioak 100 euro emango dizkie baldintzak betetzen dituzten familiei, liburuak eta ikasmateriala erosteko (200 euro Batxilergoa eta Lanbide Heziketa egiten ari direnentzat), eta ikasle egoitzaren batean bizi behar dutenei, 1.760 euro arteko laguntza emango die. Matrikula eta hilabeteko kuotak ordaintzeko ere izango da dirua (845 euro arte), garraio gastuak ordaintzeko (605 euro pribatua bada, eta 302 euro, hiri garraioa bada), edo eskolako jantokia (563 euro arte), besteak beste.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak