Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Txostena: Hezkuntza berezia : Gaitasunak integratu, elkarrekin ikasi

Premia bereziak dituzten 140.000 ikasle daude Espainian, eta horiekin ere lanean ari da hezkuntza sistema

Adin muga

Ikastetxe arruntetan, eta nahitaezko eskolatze garaian, oro har ikasle guztientzat ezartzen den eskola-ibilbidea izaten dute Hezkuntza Premia Berezi iraunkorrak dituzten ikasleek ere. Gutxienez hamar urte egin behar dituzte ikastetxean, baina beti izaten da malgu jokatzeko aukera, azterketa psikopedagogikoek hala egin daitekeela esaten badute. Nahitaezko eskolatze garaia bukatuta, ikastetxe arruntek planifikazio egokia egin behar dute ikasleek ikasten jarraitu ahal izan dezaten, izaera bereko eskola batean.

Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, nahitaezko hezkuntza egiten ari diren ikasleak, gehienez ere, hogei urte egin arte egon ahal izango dira eskolan. Hala ere, salbuespen modura, betiere gurasoen edo lege zaindarien baimenarekin, 21 urtera luza daiteke epea, ezintasun jakin batzuk bereziki larriak baitira, eta hala jokatzea eskatzen dute. Ziklo hori amaituta, egoitza zerbitzua ematen duen etxe batean bizi ahal izateko eskaria egin dezakete (lanbide eskola izan daiteke edo ezintasun larriek erasandako pertsonentzako egoitza).

Eskolatze moduak

  • Eskolatze Iraunkorra. Curriculumaren egokitzapen txikiak behar izaten dituzten ikasleak gela arruntetan egoten dira.
  • Eskolatze Konbinatua. Curriculumaren egokitzapen handiak behar dituzten ikasleak ikastetxe arruntean egoten dira, baina irakasle espezialista batek laguntza ematen die, bai ikasleari berari bakarrik, bai ikaslea talde txikian dela, ikasgela arruntetik kanpo. Laguntza horrek ez du hartu behar eskola orduen % 50-60 baino gehiago, eta ahalik eta gehien egon behar du ikasleak gelan.
  • Aldi baterako Eskolatzea. Curriculumaren egokitzapen oso handiak behar dituzten ikasleentzat baliabide espezifikoak jarri behar dira, autonomia pertsonala eta soziala hartzen lagunduko dieten baliabideak, eta hola lortuko dute eskola esparruan gehiago integratzea eta eguneroko bizitzan beharko dituzten trebetasunak eskuratzea. Ikastetxe arruntak ez badu baliabiderik ikaslearen ezintasunak eskatzen duen arreta eskaintzeko, Hezkuntza Bereziko ikastetxean eskolatu ahal izango da ikaslea.

Nola egin matrikula Hezkuntza Bereziko ikastetxe batean. Urratsak.

  1. Ikasleari azterketa egin beharko dio bere inguruko Hezkuntza Orientazio eta Psikopedagogia Taldeak; haurrak bost urte baino gutxiago baditu, Arreta Goiztiarreko Taldeak egingo dio azterketa.
  2. Hezkuntza Orientazio eta Psikopedagogia Taldeak edo Arreta Goiztiarreko Taldeak proposamena egingo du, eta haurra non eskolatu behar litzatekeen adieraziko die gurasoei, haren premiak kontuan hartuta. Gurasoen eta ikastetxearen oniritzia beharrezkoa da aurrera jarraitzeko.
  3. Hezkuntza Ikuskaritzako Zerbitzuak erabakiko du haurra non eskolatu, eta ikastetxeari jakinaraziko dio; ondoren, ikastetxea gurasoekin harremanetan jarriko da.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak