Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Eguberrietako oporrak : Gabonak eta haurrak: opariak, telebista... eta zerbait gehiago

Eguberrietako oporrak pozez hartzen dituzte haurrek, baina kezka ere ekartzen dute hainbat familiatara, gurasoei zail gertatzen baitzaie lana eta etxea bateratzea

Bideojokoak, maiteetan maiteenak

Ez panpinak, ez lasterketa autoak, ez DVD filmak eta ez liburuak. Bideojokoen zale egin dira haurrak, eta halakoak nahi izaten dituzte opari. Urteko salmenta guztien % 40 Gabonetan egiten dituzte ekoizleek (Japoniatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik datoz gehienbat produktu horiek). Europari dagokionez, Erresuma Batuan, Alemanian eta Frantzian saltzen dira software interaktibo eta kontsola gehien, eta laugarren lekuan Espainia dago. Ikus-entzunezko aisialdia aintzat hartzen bada, bideojokoek hartzen dute aisialdi mota horren % 54 (zinemak, musikak eta DVD filmek baino gehiago). Hainbat formatutan merkaturatzen dituzte egun bideojokoak, denek aurki ditzakete beren adinari dagozkienak, gehien gustatzen zaizkienak, asko gastatu gabe eskuratzeko modukoak… Aniztasunak erabilera sustatu du, eta haurrak liluratuta dauzkate.

Telebistarekin bezala, bideojokoekin ere neurri batzuk hartu beharra dago, egoki eta arduraz erabiltzeko:

  • Ez dira txartzat jo behar. Balio pedagogiko handia dute, lagungarriak izan baitaitezke kontzeptu abstraktuak, geometrikoak edo matematikoak barneratzeko. Pizgarri izan daitezke zaletasun intelektuala, estetikoa edo musikala pizteko.
  • Haurren adinari egokitzen zaizkionak erosi behar dira.
  • Jokoak sailkatzeko eta pribatutasuna zaintzeko zein irizpide erabiltzen diren ikasi beharko dugu, eta sarean egoki eta arduraz jokatzeko zer egin behar den aztertu.
  • Seme-alabek eskatzen dituzten bideojokoek zer eduki dakarten kontrolatu behar dugu, bestela ez baitugu jakingo zer mezu hartzen ari diren, eta erraz asko gerta daiteke bortizkeriari, sexismoari edo arrazismoari lotutako mezuak izatea.
  • Zeinekin jolasten diren zaindu behar dugu. Guk erraz ikusi ahal izateko lekuan jarri behar da kontsola edo joko tresna.
  • Jokalari bat baino gehiago eskatzen dituzten bideojokoak erabiltzera bultzatu behar ditugu haurrak. Saiatu behar dugu haurra sekula ez dadin bakarrik jolastu; lagunekin, gurasoekin, senideekin harremanak egiteko eta sozializatzeko aukera ona ematen dute bideojokoek.
  • Bideojokoetan aritzeko denbora mugatu behar dugu. Ez da komeni egunean 30 minutu edo 60 minutu baino gehiago joka dezaten, eta tartean atseden hartu behar lukete (20-30 minutuz behin).
  • Ongi zaindu behar ditugu lagunekin jokoak trukatzen dituzten jokoak edo Internetetik ekarritako programak.
  • Bideojokoren bat alokatzen badugu, guk geuk probatu behar dugu haurrekin, bestela ezin jakingo baitugu zer joko mota den.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak